Azken eguneratzea: 2012/05/24

Bateratu +

Lana, familia eta bizitza pertsonala bateratzeko Eusko Jaurlaritzaren

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak, Bateratu Uztartzearen alde onak webgunea zuzentzen du, enpresak, sindikatuak, langile autonomoak eta soldatako langileak, lana, familia eta bizitza pertsonala bateratzeko formazio eta hausnarketa gune bat izan dezaten. Bertan, bateratzeko dauden neurri ezberdinak azaltzen dira, batez ere, kostu ekonomikoa suposatzen ez duten bateratze neurriak, hala nola ordutegien malgutasunari buruzkoak, laguntzei buruzkoak eta arautegi eta ikasketei buruzkoak, besteak beste. Motibazioa, irudimena eta malgutasunarekin, lana, familia eta bizitza pertsonalaren bateratasuna hobetu daitekeela azpimarratzen da webgune honetan, eraginkorragoa eta lehiakortsuagoa izateko.

Helburu honekin, bateratzearen onurak eta kostuak kalkulatzeko tresnak eskaintzen ditu webguneak, enpresan bateratzearen egoera zein den jakiteko diagnostiko bat egiteko eta bateratze plan bat ezartzeko. Bateratu + webguneak norberari egokitutako kontsultak egiteko aukera eskaintzen du gainera.

Baina Sailak, webguneaz aparte, garatzen dituen bateratze politikak bi zuzendaritza atal ezberdinen bitartez garatzen dira: Plangintza eta Berrikuntza Enplegukoa eta Familia eta Komunitate Politikakoa. Politika hauen ezarpena 2001ean hasi zen, Seme-Alabak dituzten Familiei Laguntzeko Erakundeen arteko I. Plana onartu zenean. Bere helburu nagusia «ekonomia eta gizarte eta lan alorreko oztopoak kentzea, familiek erabakitzen duten seme-alaben kopurua izan dezaten» izan zen. Politika hauek Eusko Jaurlaritzarentzako lehentasuna dute eta ez ditu behar bat bezala ikusten, familien, enpresen, ekonomiaren eta gizarte osoaren bizitza kalitatea hobetzeko aukera bat bezala baizik.

Euskal gobernuak, bateratzearen alde ez egiteak kostu sozial handia duela antzeman du : gaixotasunak, estresa, eskola – porrota, haur babesgabetasuna, etekin baxua eta lana huts egitea, txandatze altua lanean, motibazio galtzea etab. Horregatik, gurasoek bere familietaz gehiago arduratzeak eta lana, familia eta bizitza pertsonalaren arteko oreka izateak, prebentzio efektuak izango ditu eremu guztietan.

2007an, Familiei Laguntzeko Erakundeen arteko II. Planaren barne, mendeko senideak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi murriztua hartzen zutenentzako, dirulaguntzak handitzen zituen dekretu berri bat onartu zen.

Azken urteetan, bizitza pertsonala, familia eta lana bateratzeko politikak indartzen, aberasten eta zabaltzen joan dira ikuspuntu ezberdinetaz aztertu ahal izateko, hala nola, enplegua, emakume eta gizonen arteko berdintasuna, famili politika eta gizartean sartzea. « Pertsonaren iraunkortasuna » eta bere ingurunearena lortzen saiatu dira, lanak pertsonen bizitzarengan beste atalen gainetik duen gehiegizko garrantzia saihesteko, oreka hori lortuz pertsonak zoriontsuagoak izango direlako. Bestalde, bateratze kontzeptua zabaldu eta koerantzukizun kontzeptuari batu behar zaiola ulertzen du.

Bateratasuna sustatzea, eta familian dauden rolak eta enpresen ekoizpen ereduak aldatuko dituen aldaketa kulturala eragitea dira helburuak, lana, familia eta bizitza pertsonalaren artean oreka bat egoteko konponbide egokia aurkitu dadin.

 

Euskal Autonomia Erkidegoaren Familiei Laguntzeko Erakundeen arteko III. Planak, lana, familia eta bizitza pertsonala bateratzeko irizpideak markatuko dituena izango da 2011 eta 2015 urteen bitartean. Gobernu Plana izango da bere garrantziagatik.