Azken eguneratzea: 2012/09/18

EHAA gero eta modernoago, eskuragarriago eta erabiltzaileen premietara egokitua.

Gaurtik aurrera -irailaren 18a-, EHAAren web-gune berritura sar daiteke, non hobeto aurkeztutako edizio digitala eskura daitekeen; eta, horretaz gain, honako erraztasunak eskaintzen ditu: batetik, argitaratutako berrikuntzez jakitun izateko aukera, eta, bestetik, bilatu nahi den informazioa berehalakoan kokatu ahal izatea.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren web-guneak, argitaratutako aldizkari guztiak eskaintzen ditu, eta horien artean dira, bai II. Errepublikan zehar Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak argitara emanak eta bai autonomiaren aurreko Euskal Kontseilu Nagusiaren Aldizkariak argitara emanak ere.

Web-gune berri hori integratuta dago, bai euskadi.net delakoan eta bai euskal administrazio elektronikoaren azpiegitura elektronikoan ere; eta hori dela-eta, batetik, informaziorako sarbide segurua ahalbidetzen du -informazioaren osotasuna, egiazkotasuna eta egungoa izatea bermatuaz-, eta, bestetik, aldizkaritik bertatik eman daitezkeen zerbitzuetarako sarbidea izatea; izan ere, Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoaren parte da.

Informazioa eskuratzeari eta aurkezteari dagokionez ahalegina egin da erabilgarritasuna hobetzeko (EHAAren egituraren araberako nabigazioa, arautegi finkatua, materietara sarbidea, bilaketen funtzionalitatea).

Kontsulta elebiduna gaitu da, zeinarekin ele bietako testuak -lerrokaturik direnak- bistarazi eta inprima daitezkeen.

Beste formatu bat gehitu da, epub formatua; zeinarekin zenbait gailu elektronikotan (liburu elektroniko, telefono mugikor etabarretan) deskargatu eta bibistarazi baitaitezke dokumentuak.

EHAAk ematen duen zerbitzu publikoaren eraldaketa handia gauzatu da, hain zuzen ere Legegintzaldiaren hasieran Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Koordinaziorako Idazkaritza Nagusiak iragarria eta orain amaitzen dena. Eta guzti horren bitartez, oinarrizko zerbitzu hori emateari doakionez kalitatea funtsean hobetu nahi zen; betiere, berme guztiekin, modernoak eta herritarrentzako eskuragarriak diren euskarri eta kanaletan, eta argitalpenetarako zentzuzko denbora-tarteekin.