Azken eguneratzea: 2012/08/09

Euskal merkataritza modernizatzeko eskaerak % 21,6 areagotu dira 2012an

Euskal merkataritzaren Renove planak 38,4 milioi euroko inbertsioa eragin du 2012an

Euskal Merkataritza Modernizatzeko programak eragindako inbertsioa 2011n baino % 5,6 altuagoa eta 2010ean baino % 19,1 altuagoa izan da, salmenta gunearen berrikuntza barne hartu zen urtea, hain zuzen.

Eusko Jaurlaritzak 4,6 milioi euroko ekarpena egin du aurten, programan barne hartutako dendetarako laguntza gisa, eta 2.000 eskaera baino geihago jaso ditu.

Azken lau urteetan 119,1 milioi euroko inbertsioa sortu du programak eta horrek erakusten du euskal merkataritza ahalegindu egiten dela bera lehiakortasuna eta irudia hobetzeko eta bere bezeroei zerbitzu hobea eskaintzeko eta, aldi berean, Euskadirako aberastasuna eta enplegua sortzen da.

Neurri horrek eragin positiboa du gremioen baitan, autonomoen baitan eta merkataritzako zerbitzuen hornitzaileen baitan.

Eusko Jaurlaritzak 4.608.195,00 euroko aurrekontu-zuzkidura batekin sustatzen du Euskal Merkataritza Modernizatzeko programa eta 2012ko ekitaldian 38,4 milioi euroko inbertsioa eragin da programa horri eker. 2.071 eskaera jaso ditu Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, aurreko urtean baino % 21 gehiago. Araban 222 eskaera jaso dira, 916 izan dira Gipuzkoan eta 933 Bizkaian.

Programari esker, eta salmenta guneen berrikuntza barne hartu zenetik, dendek modernizatzeko egindako inbertsioa % 19,1era iritsi da.

Emaitza bikainak lortu direla ikusita, Eusko Jaurlaritzak euskal denden modernizazioa sustatzen jarraitzea erabaki du eta programak arrakasta handia lortu duela uste du, izan ere, sektorean inbertsioa indartu ahal izan da, zailtasun ekonomiko handiko testuinguru batean.

‘Renove plana’ gauzatzeko % 15 edo % 20ko diru-laguntzak ematen dira funts galdura, egin nahi den inbertsioaren arabera: altzariak, obra zibila, askotariko ekipamendua, errotuluak eta abar, edo informatika-ekipoak, aplikazioak edo beren osagaiak, hurrenez hurren. Portzentaje horiek altuagoak izan daitezke, baldin eta enpresa EAEko merkatarien edozein elkarte erregistratutako kide bada, edo kalitate-ziurtapen bat badu.

Laguntzak industria-jarduera garatzen duten ETEentzat dira eta industria-jarduera esatean, honako hauek barne hartzen ditugu: gaiak edo salgaiak merkaturatzea, aldaketa handirik gabe, ekoizle, artisau edo industriariek zuzenean egiten duten azken kontsumo-ondasunak saltzea (ez dira hirugarreni eskainitako ekoizpen-prozesuetan, merkataritza-prozesuetan edo zerbitzuak eskaintzeko ondasunetan barne hartuko).

Diru-laguntza lortzeko, 600 eurotik gorako inbertsioa egin behar da informatika-ekipamenduaren kasuan, eta 2.000 eurokoa izan behar du gainerakoen kasuan; eta gehienez ere lor daitekeen diru-laguntza 12.000 euro/establezimendua da. Orain arte aztertu diren txostenen arabera, merkatariek batez beste 18.542,55 euroko inbertsioa egin dute, 30.000 euro inguru izan dira batez beste salmenta guneen berrikuntzan eta 6.000 eurora iritsi da dendetan teknologiak sartzeko neurrietan.

% 19,1 programak salmenta guneen berrikuntza barne hartu zuenetik

2010ean jarri zen martxan programa, Eusko Jaurlaritzak 2015 Euskal Merkataritza Egokitzeko Plana landu zuenean, izan ere, euskal dendak batez beste zazpi urtean behin berritzen zirela konturatu ziren. Epe hori luzeegia zen. Horregatik, Eusko Jaurlaritzaren lehentasunetako bat izan da dendei birmoldaketa-prozesuetan sartzen laguntzea, antzemandako epea laburtzeko. Gaur egun, 5 urtera murriztu da epea. Azken 3 urteetan dendetan egindako inbertsioaren % 86 merkataritza-lokalen erreformara bideratu da eta % 14 teknologia eskuratzera.

Euskal dendek horrelako programetan egiten duten parte-hartze altuak erakusten duenez, nahiz eta gaur egun egoera ekonomiko zaila bizi dugun, Euskadiko dendak beren salmenta guneak modernizatzeko apustu garbia egin dute, eta horretarako, kalitatea lortzeko eta lehiakortasuna hobetzeko neurriak hartu dituzte eta, bidez batez, aberastasuna eta enplegua sortu dute Euskadirentzat.

Aurkeztu dugun programa Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak 2010-2013 Lehiakortasun Planean eta 2015 Merkataritza Egokitzeko Planean aurreikusitako helburuen barruan dago, eta aipatutako bi planen bitartez, Euskadin merkataritza lehiakorra eta kalitatezkoa sustatzea bilatzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abuztuaren 9a