Europan lan egitea: enplegua bilatzeko atariak eta baliabideak.

Europan enplegua bilatzeko atariak eta baliabideak

Zer da Eures?

EuresEures Ataria lanbide-mugikortasunaren europar ataria da. Europako Batzordeak bultzatzen duen atari hau, lana bilatzeko tresna da, 31 estatu kideetako lan-eskaintzak ematen dituena.

Zertarako balio du?

Lana bilatzen ari denari aukera ematen dio lan-agentzia nazionaletan agertzen diren plaza hutsak kontsultatzeko. Informazio hori denbora errealean eguneratzen da etengabe.

Eta zer gehiago?

Gainera, nahi duenak bere curriculuma jar dezake bertan, eta Europako Batzordeko beste herrialdeetako lan eta bizi baldintzak ezagutu; enpresariek ere beren lan-eskaintzak aurkez ditzakete.

EBko hizkuntza guztietan eskuragarri dagoenak, curriculuma iragartzeko eta erregistratutako enpresei eta EURES aholkulariei erakusteko aukera eskaintzen du.

Nor dago Euresen atzean?

Aholkulari-sare batek osatzen du EURES. Enplegu-eskatzaileek eta enpresek eskatutako informazioa ematen dute aholkulari horiek, harreman pertsonal baten bitartez.

EURES aholkulariak espezialistak dira, eta EURESen oinarrizko hiru zerbitzuak (informazioa, orientazioa eta laneratzea) ematen dizkiete, enplegu-eskatzaileei zein Europako lan-merkatuan interesa duten enpresei.

Estatu kide bakoitzeko edo EURES sareko kide diren beste erakunde batzuetako enplegu-zerbitzu publikoaren esparruan dihardute. Ikusi Eures sarearen aholkulariak Euskadin.

Jour first EURES job /Tu primer trabajo Eures

Zer da Zeure lehen Eures lana (Jour firest Eures job)?

18 eta 30 urte bitarteko gazteei jatorrizko herrialdea ez den EBko beste batean lana bilatzeko eta EBko beste herrialde batzuetako langile gazteak kontratatu nahi dituzten enpresei diruzko laguntza emateko proiektu pilotua da.

Lana eskatu eta baldintza hauek betetzen dituztenei dago zuzendua:

  • 18 eta 30 urte bitartekoak izatea,
  • Europako herritartasuna izatea,
  • EBko herrialde batean legez bizitzen egotea.

Nolakoak izango dira laguntzak lana eskatzen dutenentzat?

Lanpostu huts egokiak bilatzea eta laneratzeko laguntza; lan-elkarrizketa egiteko bidaia ordaintzeko gastuetarako edota lanpostu huts bat betetzeko atzerrira joateko bidaiarako diru-laguntza.

Ezagutu behar duzun oinarrizko informazioa

EURES sareak argitaratzen ditu gida horiek, eta nahi duzun gida espezifikoa aukera dezakezu lan egiteko aukeratu duzun herrialdearen arabera. Nahiko gida osoak dira, eta hainbat gairi buruzko informazioa biltzen dute, hala nola lan-merkatua, kontratuak, Gizarte Segurantza, osasuna eta prestazioak, zergak, ostatua, hezkuntza, kultura, helbide baliagarriak eta abar.

Bilatzaile pribatuak

Zenbait bilatzaile pribatuk hainbat herrialdetan bilatzeko aukera eskaintzen dizute, dagokion herrialdearen hizkuntzan. Adibide batzuk: