Enpresa Txiki eta Ertainen Ondorengotzari buruzko Programa. 2011

LABURPENA
Titulua:
Enpresa Txiki eta Ertainen Ondorengotzari buruzko Programa. 2011
Xedea:
Programa honen helburua da EAEko enpresa txiki eta ertainen hausnarketa prozesua bultzatzea, enpresaren kudeaketa edo jabetzaren ondorengotza planifikatzen eta modu ordenatuan egiten, enpresaren jarraipena bermatzen eta, beraz, lanpostuak mantentzen laguntzeko. Kanpoko aholkulari batek proiektuaren hainbat fasetan zainduko du laguntza honen helburu den jarduera.
Deialdiaren araudia:
  • IRAGARKIA aldatzekoa dena (EHAA Zk. 26/2012)
    IRAGARKIA, «Enpresa txiki eta ertainean ondorengotza» laguntza-programa aldatzeko dena.
Araudia:
  • IRAGARKIA aldatzekoa dena (EHAA Zk. 134/2011)
    IRAGARKIA, «Enpresa txiki eta ertainean ondorengotza» Programa aldatzeko dena.
  • IRAGARKIA luzatzeko dena. (EHAA Zk. 37/2010)
    IRAGARKIA, «Enpresa txiki eta ertainean ondorengotza» Programa aldatu eta bere indarraldia luzatzeko dena. Programa horren bitartez, ondorengotzaren prozesuari eta planifikazioari dagokienez, enpresa txiki eta ertainak laguntzeko neurriak ezartzen dira.
  • IRAGARKIA aldatzekoa dena (EHAA Zk. 28/2009)
    IRAGARKIA, industriako, industriari lotutako zerbitzuen sektoreko eta merkataritza eta turismoko enpresa txiki eta ertainei ondorengotzaren planifikazioan eta prozesuan laguntzeko neurriak aldatzekoa dena. Enpresa Txiki eta Ertainen Ondorengotzari buruzko programa.
  • IRAGARKIA (EHAA Zk. 107/2006)
    IRAGARKIA, industriako, industriari lotutako zerbitzuen sektoreko eta merkataritza eta turismoko enpresa txiki eta ertainei ondorengotzaren planifikazioan eta prozesuan laguntzeko neurriak onestekoa. Enpresa Txiki eta Ertainen Ondorengotzari buruzko Programa.
  • IRAGARKIA aldatzeko dena. (EHAA Zk. 140/2010)
    IRAGARKIA, «Enpresa txiki eta ertainen ondorengotza» Programa aldatzeko dena. Programa horren bitartez, ondorengotzaren prozesuari eta planifikazioari dagokienez, enpresa txiki eta ertainak laguntzeko neurriak ezartzen dira.
  • IRAGARKIA aldatzeko dena (EHAA Zk. 98/2012)
    IRAGARKIA, «Enpresa txiki eta ertainean ondorengotza» laguntza-programa aldatzeko dena.
  • IRAGARKIA aldatzeari buruzkoa (EHAA Zk. 98/2012)
    IRAGARKIA, laguntza-programa hauek aldatzeari buruzkoa: «Industria, Merkataritza eta Turismo arloetan diharduten enpresei finantza-gaikuntza eta -babesa emateko Programa», «Enpresak sortzea zentro teknologikoak baliatuz», «Enpresak sortzea zentro unibertsitateak baliatuz», «Ekintzaile», «Enpresa txiki eta ertainen ondorengotza» eta «Business Angels».
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
SPRI - EAEko Garapen Agentzia
Deialdia egiten duen organoa:
SPRI - EAEko Garapen Agentzia
Erakunde erabakigarria:
Erakunde eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta:
Urkijo zumarkalea 36 - 4. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Telefono bidezko arreta:
Telefono: 94 403 70 00. Fax: 94 403 70 22.
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Urkijo zumarkalea 36 - 4. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Itzuli Urkijo zumarkalea 36 - 4. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Enpresa Txiki eta Ertainen Ondorengotzari buruzko Programa. 2011
Programa honen helburua da EAEko enpresa txiki eta ertainen hausnarketa prozesua bultzatzea, enpresaren kudeaketa edo jabetzaren ondorengotza planifikatzen eta modu ordenatuan egiten, enpresaren jarraipena bermatzen eta, beraz, lanpostuak mantentzen laguntzeko. Kanpoko aholkulari batek proiektuaren hainbat fasetan zainduko du laguntza honen helburu den jarduera.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Programa honen onuradun EAEko enpresa txiki eta ertainak izan daitezke, baldin eta bost langile edo gehiago badituzte edo, epe motz edo ertainean, ondorengotza-prozesu batean egon daitezkeela aurreikusten badute. Enpresa txiki edo ertainaren definizioa emateko, Europako Batzordearen 2008ko abuztuaren 6ko 800/2008 (EE) Araudiaren I. eranskinean ezarritakoa hartuko da kontuan (2008ko abuztuaren 9ko Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala). Enpresa txikia eta ertaina izateko, 9 langile baino gehiago eta 250 baino gutxiago izan behar ditu, eta urteko negozioaren bolumena 2 milioi euro baino gehiagokoa izan behar da, baina 50 milioi euro baino gutxiagokoa, edo bestela, urteko balantze orokorra 2 milioi eurotik 43 milioi eurora bitartekoa.
a) Helbide soziala eta fiskala eta, gutxienez, jarduera-zentro bat EAEn edukitzea. b) Laguntzen onuradun izateko baldintzak betetzea, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean ezarritakoa betez. c) Zerga alorreko eta Gizarte Segurantzako betebeharretan, eta SPRI taldeko edozein sozietaterekin dituzten betebeharretan egoera erregularizatuta edukitzea bai onuradunak, bai harekin elkartutako edo lotutako beste sozietate batzuek ere. d) Armak egin, merkaturatu eta finantzatzera ez dedikatzea, betiere Herrialde Txirotuekiko Justizia eta Elkartasunerako Kartari buruzko abenduaren 28ko 14/2007 Legean ezarritakoa betez.
PRESTAZIOA
Muga:
Laguntzaren zenbatekoa aldi bakoitzean diruz laguntzeko modukotzat jo daitezkeen gastuen % 30 izango da. Enpresa bati aldi desberdinetan eman dakizkiokeen laguntzen gehienezko muga honako hau izango da: – Banako aholkularitza eta diagnostikoaren prestaketa: 1.000 euro. – Oinordetza-protokoloa prestatu eta idaztea: 10.000 euro. – Praktikan jartzeko orduan eta aldizkako ikuskapenean lagun egitea: 4.000 euro.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • – Laguntza jasotzeko eskabidea, beterik. – Eratze-eskrituraren kopia. – Identifikazio Fiskaleko Zenbakia. – Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga. – Eskabidearen sinatzailearen notario-botere nahikoa. – Proiektua egiteko kanpoko bi kontsultorek egindako bi eskaintza. – Hautatutakoa kontsultorearen identifikazio-datuak. – Bi alderdiek sinatutako eskaintza hautatua. – Zerga-arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete direla egiaztatzeko ziurtagiria. – Jasotako laguntzen erantzukizunpeko adierazpena. – Beste edozein erakundetatik kontzeptu berbererako inolako laguntzarik jaso ez izanaren erantzukizunpeko aitorpena. – Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako baldintza guztiak betetzearen adierazpena. – Eskatzailea armak egin, merkaturatu eta finantzatzera dedikatzen ez dela dioen adierazpena, betiere Herrialde Txirotuekiko Justizia eta Elkartasunerako Kartari buruzko abenduaren 28ko 14/2007 Legean ezarritakoa betez.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2012/06/01 - 2012/09/30
Aurkezteko epe-muga:
Eskabideak aurkezteko epea urtarrilaren 1etik abenduaren 31 artekoa izango da, programa hau indarrean dagoen ekitaldi bakoitzean. Salbuespen gisa, 2012. urtean eskabideak aurkezteko epea 2012ko ekainearen 6an hasiko da eta 2012ko irailaren 30ean bukatuko da. Laguntza-programa honen indarraldia EHAAn argitaratu eta biharamunean hasi eta 2013ko abenduaren 31n bukatuko da.
Ebazteko epea:
Ebazpena hiru hilabetean eta idatziz jakinaraziko zaio eskatzaileari eskaera aurkeztu denetik zenbatzen hasita. Sei hilabete igarotakoan ez bada jakinarazpenik egin, laguntza ukatu dela ulertu beharko da, gero kontrakoa jakinarazten denean izan ezik.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.