SAIOTEK 2012

LABURPENA
Titulua:
SAIOTEK 2012
Xedea:

Agente zientifiko-teknologikoek 2012 eta 2013ko ekitaldietarako aurkeztu dituzten jardun-planen finantzaketa.

Diru kopurua:

Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak.

2012rako:  6.300.000,00 €
2013rako: 11.000.000,00 €
Denera =  17.300.000,00 €

Deialdiaren araudia:
  • EBAZPENA, 2012ko otsailaren 15ekoa, (EHAA Zk. 39/2012)
    Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena; honen bitartez argitaratzen da Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak funtsezko ikerketarako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarean integratutako agente zientifiko-teknologikoentzat bideratzen dituen laguntzen 2012ko ekitaldiko deialdia (SAIOTEK Programa).
Araudia:
  • AGINDUA, 2008ko urriaren 2koa, (EHAA Zk. 198/2008)

    Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, zeinaren bitartez arautu egiten baita ondoko programa hau: SAIOTEK Programa - funtsezko ikerketarako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean integratutako Agente Zientifiko-Teknologikoentzako eta horiek koordinatzeko erakundearentzako laguntza-programa.

  • Marco comunitario (DOUE Zk. 323/2006)
    sobre ayudas estatales de investigación y desarrollo e innovación.
  • EBAZPENA, 2012ko otsailaren 15ekoa, (EHAA Zk. 39/2012)
    Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal sarean bildutako agente teknologikoentzako 2012. urteko gehieneko tarifak onartzen dituena.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Deialdia egiten duen organoa:
Berrikuntza eta Teknologia Sailburuordetza
Erakunde erabakigarria:
Eusko Jaurlaritza
Egitura atal ebazlea:
Berrikuntza eta Teknologia Sailburuordetza
Bertan emandako arreta:

SPRI
Bizkaia Plaza eraikina
Urkijo zumarkalea 36, 4.a
48011 Bilbao

edo honako tokietan aurkeztu beharko dira: Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak Lurralde Historiko bakoitzean duen Lurralde Bulegoan edo Herri Administrazioen eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak zehaztutako tokietan.

edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sarrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan adierazten diren tokietan

Telefono bidezko arreta:

Eusko Jaurlaritza
Teknologia Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián Kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 82 24
E-posta: a-gandarias@ej-gv.es

Kontaktua: Amaia Gandarias


SPRI
Bizkaia Plaza eraikina
Urkijo zumarkalea 36, 4.a
48011 Bilbao
Tel.: 94 403 70 43
E-posta: mgarcia@spri.es

Kontaktua: Miguel Garcia

TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

SPRI
Bizkaia Plaza eraikina
Urkijo zumarkalea 36, 4.a
48011 Bilbao

edo honako tokietan aurkeztu beharko dira: Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak Lurralde Historiko bakoitzean duen Lurralde Bulegoan edo Herri Administrazioen eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak zehaztutako tokietan.

edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sarrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan adierazten diren tokietan

Itzuli

SPRI
Bizkaia Plaza eraikina
Urkijo zumarkalea 36, 4.a
48011 Bilbao

edo honako tokietan aurkeztu beharko dira: Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak Lurralde Historiko bakoitzean duen Lurralde Bulegoan edo Herri Administrazioen eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak zehaztutako tokietan.

edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sarrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan adierazten diren tokietan

SAIOTEK 2012

Agente zientifiko-teknologikoek 2012 eta 2013ko ekitaldietarako aurkeztu dituzten jardun-planen finantzaketa.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean egiaztatutako Agente zientifiko-teknologikoak.

Zentro teknologikoak eta haien korporazioak, eta aliantza teknologikoak, baita ikerketa kooperatiboko zentroak ere, zentro teknologikoei eta haien korporazioei, eta aliantza teknologikoei laguntzeko programa honen eta ikerketa kooperatiboko zentroei laguntzeko IKZ programaren onuradun izan ahalko dira, hurrenez hurren, betiere EMAITEK programaren onuradun ez badira.

Ikerketa publikoko erakundeak kanpo geratuko dira.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarean sartuta dauden zientzia- eta teknologia-agenteen jarduera-planen barruko ekitaldiak.

Diru-laguntzak jaso ditzaketen proiektuak:

1.- Laguntza-programa honen markoan emateko diru-laguntzek helburu hauxe dute: Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean integratutako Agente Zientifiko-Teknologikoen jardun-planak finantzatzea, baita ekitaldi batean edo gehiagotan agente horien jarduerak koordinatuko dituen erakundearen jardun-planak ere.

2.- Jardun-planetan sar daitezkeen jarduerak honako hauek dira:

a) Inkubazioko proiektu zientifiko-teknologikoak: hastapeneko eremu zientifiko-teknologietako ikerketa-proiektuak dira, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Agenteekin lankidetzan egingo direnak; agente horiek, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Korporazio edo Aliantza bi edo gehiagotakoak izango dira edo horiei loturik egongo dira. Behar izanez gero, Euskal Unibertsitateekin lankidetzan arituko dira.

b) Espezializazio-proiektuak, eremu zientifiko-teknologikoetako ezagutzan sakontzera zuzendutakoak. Proiektu horiek Eusko Jaurlaritzaren Zientzia- eta Teknologia Politikarekin bat egingo dute, eta EAEko Korporazio, Plataforma edo Aliantza zientifiko-teknologikoei lotutako Zientzia eta Teknologiaren Sareko Agenteek edo bakarkako Agenteek garatuko dituzte.

c) Nazioartekotze-proiektuak: nazioarteko lankidetzako proiektu eta erabaki orokorrak osatzeko izango dira, eta Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko Agenteek burutuko dituzte eurek bultzatuta.

d) Sare Zientifiko-Teknologikoen proiektuak, gaika sailkatzen direnak: lankidetza-proiektuak dira, ondoren adierazten diren taldeen artean (bi edo gehiago) ikerketa bat burutzen dutenak: euskal unibertsitateak, I+G enpresa-unitateak eta Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko gainerako agenteak.

e) Garrantzia handiko hainbat ekintza:

- Nazioarteko mugikortasuna, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko ikerketa-entitateetako ikerlari onak prestatzeko.

- Agente Zientifiko-Teknologikoentzako azpiegiturak sortzea, hain zuzen ere, ekipamendu zientifiko aurreratua erostera bideratutako inbertsioen bitartez.

- Ikerketa zientifiko-teknologikoa hedatzea.

- Agente zientifiko-teknologikoek proposatzen dituzten beste zenbait jarduera (ikasketak, txostenak), duten izaera estrategikoa dela medio, Administrazio Orokorrak interesgarritzat jotzen dituenak.

3.- Ikerketaren Espazio Europarra sustatzeko baliabideen markoan -Europar Batasuneko Marko-programetan diseinatu ziren baliabide horiek- Agente zientifiko-teknologikoek konpromisopean hartutako ikerketa-jarduerak ere jaso egin behar dituzte jardun-planek; zehazki, bikaintasun-sare europarren lan-programen barruan agenteek hartutako ikerketa-konpromisoak jaso beharko dituzte jardun-planek.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak.

2012rako:  6.300.000,00 €
2013rako: 11.000.000,00 €
Denera =  17.300.000,00 €

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskaera_orria (Eskaera)
Eskaera_orria
Dokumentazioa:
  • Eskatzaileek, erantsitako eskaera bete beharko dute eta honako dokumentu hauek gehituko dizkiote:

    a) Eskatzailearen erakundearen datu orokorrak biltzen dituen eskaera-inprimakia.

    b) Agente Zientifiko Teknologikoaren ziurtagiria, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide dela egiaztatzen duena.

    c) Eskatzailearen notario-ahalordearen fotokopia.

    d) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.

    e) Zerga-betebeharrak eguneratuak dituela egiaztatzen duen ziurtagiria. Euskadiko Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako edo haren ordezko araudiko diru-laguntzen onuradunen zerga-betebeharrak egiaztatzeari buruzko Ogasun eta Finantza sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan ezarritako kasuetan, Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Administrazioak, betiere eskatzailearen esanbidezko baimena badu, laguntzen eta diru-laguntzen eskatzaileen zerga-betebeharrak bete izanaren egiaztagiria eskatuko die zuzenean zerga-alorreko organo eskudunei. Espedientean baimen hori jasota ez badago, laguntzen eskatzaileak dagokion egiaztagiria aurkeztu beharko du.

    f) Proiektu berarentzat beste erakunde publikoetan edo pribatuetan eskatutako edota emandako laguntzen deklarazioa.

    g) Deklarazioa, erakunde eskatzailea zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela adierazten duena, ezta hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean ere ez dagoela, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, 4/2005 Legearen (otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa) azken xedapenen arteko seigarrenean xedaturikoari jarraiki.

    Diru-laguntzarako eskatzen den denboraldirako jardun-plana erantsi beharko zaio eskaerari, aurreikusitako proiektu edo jarduera ez-ekonomikoekin, Berrikuntzako Euskal Sistemaren gainerako agenteekin izango dituzten lankidetza-harremanak zehaztuz. Era berean, honako hauek ere adierazi beharko dira: plana egikaritzeko faseak, fase bakoitzeko helburuak eta azken helburuak zehaztuta, lana egiteko metodoak eta beharrezkoak diren giza baliabide eta baliabide materialen denbora-plangintza eta proiektu, programa eta jardueren emaitzen erabilerari buruzko aurreikuspenak.

    Jardun Planean planteaturiko proiektuen memoria teknikoa eta ekonomikoa: Proiektu bakoitzari begira prestaturiko sistema informatikoaren deskribapen tekniko eta ekonomikoan datza; proiektu-fitxaren bidez aipatzen dira proiektu horiek 2012-2013. urteetarako Agentearen Jardun Planean.

    Masa ikertzaile ekonomikoa zehazteko, agente zientifiko-teknologiko eskatzaileak kategorien arabera sailkatutako ikertzaileen justifikazio-dokumentua ere ekarriko du, soldata gordinarekin batera gehi aurreko hurreneko ekitaldiko ikertzaile bakoitzaren Gizarte Segurantza.

  • Teknologiaren Zuzendaritzak eskaerak jaso eta zuzenduko ditu.
    Jardun-planen ebaluazioa, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuan egingo da.
    Erabaki-proposamenak, Kontrol Ekonomikoko Bulegora bideratzen dira.
    Teknologia eta Industria Garapeneko sailburuordeak erabakia hartuko du, eta ondoren egin beharreko ordainketa, Teknologiako Zuzendaritzak egingo du.
    Aurreragoko jarraipena eta kontrola ere Teknologiaren Zuzendaritzak egingo ditu.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2012/02/24 - 2012/03/30
Ebazteko epea:
Eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik bi hilabete.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.
Ebazpen data:
16/11/2012
Eskaera izapidea