MET - TURISMO-ENPRESAK MODERNIZATZEKO LAGUNTZAK - 2012

LABURPENA
Titulua:
MET - TURISMO-ENPRESAK MODERNIZATZEKO LAGUNTZAK - 2012
Xedea:
Agindu honen xedea kalitatezko eskaintza turistiko lehiakorragoa garatzen laguntzea da; horretarako, enpresa turistikoei berrikuntza teknologikoak (informazio eta komunikazioaren teknologiak barne) ezartzen lagunduko zaie baita kudeaketa- eta merkaturatze-prozesuetan, azpiegituren eta zerbitzuen modernizazioan eta eskaintza turistikoa Euskadiko irisgarritasun turistikoko ereduarekiko egokitzen ere.
Deialdiaren araudia:
  • EBAZPENA, 2012ko martxoaren 12koa, (EHAA Zk. 51/2012)
    Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena, turismo-enpresak modernizatzen laguntzeko laguntzak emateko 2012ko ekitaldirako deialdia jakinarazteko dena.
Araudia:
  • Agindua, 2011ko uztailaren 27koa, (EHAA Zk. 154/2011)
    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, turismo-enpresak modernizatzeko laguntza-programa arautzen duena.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Deialdia egiten duen organoa:
Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza
Erakunde erabakigarria:
Eusko Jaurlaritza
Egitura atal ebazlea:
Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza
Bertan emandako arreta:

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren
Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
General Concha 23
48010 Bilbao

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren
Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz

Telefono bidezko arreta:

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Tel.: 943 02 25 64
E-posta.: m-etxebeste@ej-gv.es

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren
Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza

Tel.: 94 403 14 00
E-posta: a-lekue@ej-gv.es

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren
Arabako Lurralde Ordezkaritza
Tel: 945 01 70 55
E-posta: ma-gonza@ej-gv.es

TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren
Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
General Concha 23
48010 Bilbao

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren
Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz

Itzuli

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren
Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
General Concha 23
48010 Bilbao

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren
Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz

MET - TURISMO-ENPRESAK MODERNIZATZEKO LAGUNTZAK - 2012
Agindu honen xedea kalitatezko eskaintza turistiko lehiakorragoa garatzen laguntzea da; horretarako, enpresa turistikoei berrikuntza teknologikoak (informazio eta komunikazioaren teknologiak barne) ezartzen lagunduko zaie baita kudeaketa- eta merkaturatze-prozesuetan, azpiegituren eta zerbitzuen modernizazioan eta eskaintza turistikoa Euskadiko irisgarritasun turistikoko ereduarekiko egokitzen ere.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

1.- Laguntzen Agindu honetan bilduriko laguntzak eskuratu ahal izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan beren jarduera gauzatzeko legeak ezarritako baldintzak betetzen dituzten mikroenpresek, eta enpresa txiki eta ertainek (ETE); jarduerari dagokionez, honako tipologiaren batean kokatuta egon behar du:

a) Turismo-ostatua.
b) Sukaldaritza: jatetxeak, tabernak eta kafetegiak.
c) Bidaia-agentziak.
d) Interpretazio zentroak.
e) Turismo-garraioa.
f) Turismo aktiboa.

2.- Agindu honen ondorioetarako, honako definizio hauek ezartzen dira:
Interpretazio-zentroak: baliabide historiko, kultural edo natural garrantzitsu edo bereziak dituzten tokietan kokatuta egonik, bisitariei baliabide horien ulermena errazten dietenak, modu informal, ulergarri eta erakargarrian, interpretazio-zentro horietan hasitako interpretazioari jarraipena ematea ahalbidetuz.
Turismo-garraioko enpresak: pertsonak lekualdatzeko azpiegitura eta ekipo-ondasunak edukita, jarduera nagusi gisa Euskadi barruan interesekoak diren baliabide edota toki desberdinetan ibilbide gidatuak egitea duten enpresak.

3.-Museo gisa kalifikatutako baliabideak ezin izango dira diruz lagundu.

1.- Eskaera edo establezimendu bakoitzeko onartuko den gutxieneko inbertsio-zenbatekoa 2.000 euro izango da, salbu eta 5. artikuluko a) idatz-zatian (gutxieneko inbertsioa 600 euro izango da.

2.- Nolanahi ere, inbertsio onargarri gisa inbertsio horren balio «garbia» zenbatuko da, halakotzat hartuz Balio Erantsiaren Zerga kendu ondoren fakturatutako zenbatekoa.

3.- Deialdi-ebazpena indarrean hasten den ekitaldiaren aurreko ekitaldian egindako inbertsioak onartuko dira, baldin eta horretarako ezarritako epean aurkezten badira, bai eta aurreko ekitaldian egindakoak ere, betiere inbertsioa gauzatzen bada aurreko ekitaldi horri dagokion deialdian aurreikusitako eskabidea aurkezteko epea amaitu ondoren.

4.- Inbertsio-eskaeraren xede diren inbertsioak benetan egikaritu izana eskaerarekin batera jatorrizko fakturak nahiz fotokopia konpultsatuak aurkeztuz egiaztatuko da.

5.- Enpresak eta hala badagokio, establezimenduak jardunean egon beharko du eskaera aurkezteko unean.

6.- Ekipamenduak erosterakoan, bai eta turismo-jardueretarako lokalak hobetu, eraberritu eta eguneratzerakoan ere, energia eginkortasun irizpideak ezarri beharko dira eta, hala badagokio, ingurumenarekiko erasoak saihesteko edo gutxiagotzeko beharrezko neurriak hartuko dira.

7.- Diru-laguntzaren xede den ekipamenduak berria izan beharko du, enpresaren/establezimenduaren aktibora bildu beharko da eta enpresan gutxienez 3 urte eman beharko ditu jardunean.

8.- Ez dira diru-laguntzen xede izango zuzentzeko edo mantentzeko gastuak ezta aktiboen ordezkatzea ere, enpresaren lehiakortasunaren hobekuntza ekartzen ez badute.

9.- Ez dira diru-laguntzaren xede izango leasing edo renting eragiketen bidez lortutako aktiboak ezta enpresa eskatzaileak fabrikatu, egin edo garatu dituenak ere.

10.- Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ez dituzten enpresen proiektuak ez dira diruz lagunduko

PRESTAZIOA
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskabideak (Eskaera)
Eskabideak
Dokumentazioa:
  • Oro har, eskabideekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

    a) Eskatzailearen NANaren fotokopia, salbu eta eskatzailea ziurtagiri ezagun batekin («NAN elektronikoa», «ONA txartela», «herritarraren ziurtagiria»,...) identifikatzen den kasuan.

    b) Enpresa eskatzailearen Identifikazio Fiskalaren txartelaren fotokopia eta eraketa-eskritura salbu eta eskatzailea «enpresaren/erakundearen» ziurtagiri batekin identifikatzen bada; kasu horretan, aipatutako dokumentazioa baimendutako ziurtagirian bertan inplizituki jasota dago.

    c) Pertsona eskatzailearen ordezkaritza-ahalmenaren fotokopia, salbu eta eskatzailea «enpresaren/erakundearen» ziurtagiri batekin identifikatzen bada.

    d) Enpresa eskatzailea ETE bat dela egiaztatzen duen dokumentazioa (enpleguari buruzko datuak, negozio-bolumena eta urteko balantze orokorra, eta hala badagokio, harekin elkarturiko edo loturiko gainerako enpresena, baita guztiek osatzen duten taldearen globalak ere, laguntzen eskabidearen aurre-aurreko ekitaldiari buruzkoak).

    e) Jarduera Ekonomikoen Zergaren alta eta bajen ziurtagiriaren kopia edo enpresa gaur egun zerga horren dagokion epigrafean alta emanda dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.

    f) Eskabidearen xede den inbertsio-proiektuan sartutako aktiboen behin betiko fakturak (jatorrizkoak edo horien fotokopia konpultsatuak). Inbertsioen egiaztapena faktura elektronikoen bidez ere egin ahal izango da, betiere zerga-arloan onartuak izateko betekizunak betetzen badituzte. Irisgarritasun-jardunak justifikatzen dituzten fakturek irisgarritasuna hobetzeari dagozkion kontzeptuak identifikatu beharko dituzte. Hori horrela adierazten ez bada, jardun horiek ezin izango dira kontzeptu horregatik diruz lagundu.

    g) Euskadiko Turismoko Irisgarritasun Ereduari atxikitako establezimenduen irisgarritasuna hobetzeko jardunen kasuan, Euskalitek egiaztatutako erakundeak igorritako txostena honako hauei buruz: gauzatutako jardunen Hobekuntza Planarekiko egokitzapen-maila eta laguntzaren xede den jarduna egikaritu ondoren establezimenduak lortutako irisgarritasun-maila.

    h) Hala badagokio, bidaia-agentzien titulu-lizentzia.

    i) Erakunde eskatzailearen «Hirugarren Interesdunaren Datuen Altaren» dokumentua, Ekonomia eta Ogasun Sailak ezarritako ereduaren arabera (http://www.ogasun.ejgv.euskadi.net), betiere aldez aurretik ez bada aurkeztu edo datuak aldatu badira.

    j) Hala badagokio, sektore turistikorako Sailaren babesa duten kalitate-ziurtagirietako baten fotokopia: ISO 9001:2008, Espainiako Turismoaren Kalitaterako Institutuak emandako turismo-kalitateko markak, Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioak administratutako EFQM errekonozimenduak edo ingurumen-kudeaketako ziurtagiri/egiaztapen bat (Ekoscan, EMAS, ISO 14001 edo Europako ekoetiketa).

    k) Hala badagokio, EAEko turismoko enpresa-elkarte bateko edota xedetzat bere eragin-eremuaren turismo-garapena duen erakunde publiko-pribatu bateko kidea dela egiaztatzen duen agiri eguneratua.
    Jadanik Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren eskura dauden indarreko dokumentuak ez dira nahitaez aurkeztu beharko. Eskatzaileak dokumentazio hori jadanik aurkeztu baldin badu, eskabidean adierazi beharko da zer egunetan eta zer organo edo bulegotan aurkeztu den aipatutako dokumentazioa, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35. artikuluaren f) idatz-zatian ezarritako baldintzei jarraiki.

  • Gainerako Izapideak

    (On line)
    Eskabidea Internet bidez soilik eskuratu eta bete ahal izango da, http://www.industria.ejgv.euskadi.net/appcont/osaga-emp/met.html helbidean eta web helbide horretan jasotako funtzionalitateen bidez. Era berean, espedienterako sarbidea eta gainerako izapideak honako helbide honen bidez gauzatuko dira: http://www.euskadi.net/misgestiones.

    Pertsona edo erakunde eskatzailearen baimendutako sinaduraz gain, eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazio guztia eta Administrazioak eska dezakeen dokumentazioa aurkeztuko da, administrazio-prozeduretan bitarteko elektronikoen, informatikoen eta telematikoen erabilera arautzen duen abenduaren 18ko 232/2007 Dekretuan xedaturikoaren arabera.

    (Presencial)
    Eskabideak informatikoki http://www.industria.ejgv.euskadi.net/appcont/osaga-emp/met.html helbidean grabatu ondoren, inprimatu eta erakunde eskatzailea ordezteko legezko gaitasuna duen pertsonak sinatuta Turismo Zuzendaritzara igorri behar dira, eta horren ondoren, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren dagokion Lurralde Ordezkaritzan aurkeztuko dira, zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusitako edozein bidetatik.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Eskabideak
Eskabideak


Elektronikoa
Aplikazioak:


DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2012/03/13 - 2012/06/29
Ebazteko epea:
Sei hilabeteko epea gainditu baino lehen, ebazpen hori eman eta interesdunari jakinarazi behar zaio. Dagokion deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da sei hilabeteko epea.
Isilbidearen ondorioak:
Baiespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Ebazpen data:
30/10/2012