Bilbo-Bizkaia turismorako leku gisa eta bertako turismo-industriak sustatu eta garatzeko programa. Dinamizatzea. 2012

LABURPENA
Titulua:
Bilbo-Bizkaia turismorako leku gisa eta bertako turismo-industriak sustatu eta garatzeko programa. Dinamizatzea. 2012
Xedea:
Foru dekretu honen helburua da Bizkaiko jarduera turistikoa sustatzeko diru-laguntzen deialdia arautzea. Halako diru-laguntzen bidez, Bilbo-Bizkaia turismorako leku gisa eta bertako turismo-industriak sustatu eta garatu nahi dira. Horretarako, ekintzak egingo dira eremu hauetan: — Bilbo-Bizkaia turismorako leku gisa normalizatzea. — Bilbo-Bizkaia turismorako leku gisa eta bertako turismo-industriak dinamizatzea.
Diru kopurua:
800.000 €
Araudia:
  • 76/2012 FORU DEKRETUA, apirilaren 3koa (BAO Zk. 80/2012)
    Bizkaiko Foru Aldundiaren 76/2012 FORU DEKRETUA, apirilaren 3koa. Honen bidez, foru diru-laguntzen oinarriak eta deialdia arautzen dira Bilbo-Bizkaia turismorako leku gisa eta bertako turismo-industriak sustatu eta garatzeko programak egiteko.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Berrikuntza eta Ekonomi Sustapena Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Berrikuntza eta Ekonomi Sustapena Saila
Erakunde erabakigarria:
Bizkaiko Foru Aldundia
Bertan emandako arreta:
Obispo Orueta kalea 6. Mazarreko zumarkaleko 63. zk., 4. esk., 48009 Bilbao
Telefono bidezko arreta:
Telefono: 944 068 000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Obispo Orueta kalea 6. Mazarreko zumarkaleko 63. zk., 4. esk., 48009 Bilbao
Itzuli Obispo Orueta kalea 6. Mazarreko zumarkaleko 63. zk., 4. esk., 48009 Bilbao
Bilbo-Bizkaia turismorako leku gisa eta bertako turismo-industriak sustatu eta garatzeko programa. Dinamizatzea. 2012
Foru dekretu honen helburua da Bizkaiko jarduera turistikoa sustatzeko diru-laguntzen deialdia arautzea. Halako diru-laguntzen bidez, Bilbo-Bizkaia turismorako leku gisa eta bertako turismo-industriak sustatu eta garatu nahi dira. Horretarako, ekintzak egingo dira eremu hauetan: — Bilbo-Bizkaia turismorako leku gisa normalizatzea. — Bilbo-Bizkaia turismorako leku gisa eta bertako turismo-industriak dinamizatzea.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
- Bizkaiko Lurralde Historikoko udalak, udal erakunde autonomiadunak eta mankomunitateak. - Irabazteko asmorik gabeko elkarte, fundazio eta erakunde pribatuak, baldin eta proposamen baten bidez garatzen badute foru dekretu honetako eranskinetako jarduketa-lerroen barruan sar daitekeen jarduera turistiko bat, nahiz eta haien jardun nagusia turismo-sektoreari lotuta egon ez. - Turismo-sektoreari lotutako enpresak.
2.2. Arestian adierazi den 2.1.1 zenbakiko erakunde onuradunak Bizkaiko Lurralde Historikoan kokatuta egon behar dira, eta 2.1.2 eta 2.1.3 zenbakietakoek egoitza soziala eta zerga-egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan izan behar dituzte. 2.3. Ezin dira onuradunak izan Foru Administrazioak ematen dituen diru-laguntzen araubide juridiko orokorra arautzen duen maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Arauko 12. artikuluko 2., 3. eta 4. Zenbakietan deskribatutako egoeraren batean dauden erakundeak.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
800.000 €
Muga:
A) Bizkaiko Lurralde Historikoko udalak, udal erakunde autonomiadunak eta mankomunitateak: 300.000 euro B) Irabazteko asmorik gabeko elkarteak, fundazioak eta erakunde pribatuak, sektore turistikoarekin zerikusia dutenak: 285.000 euro. C) Turismo-sektoreari lotutako enpresak: 215.000 euro
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • A) Onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituelako eta 5/2005 Foru Arauko 12. artikuluan aurrez ikusitako debeku batean ere ez dagoelako erantzukizunpeko adierazpena (VIII. eranskina). B) Eratze-eskrituren kopia egiaztatua, turismo-sektoreko enpresen kasuan, eta estatutuen kopia egiaztatua, irabazteko asmorik gabeko elkarte, fundazio edo erakunde pribatuen kasuan, eta, betiere, eskaera-orria sinatzen duen pertsonaren ahalordea egiaztatzen duen agiria. C) Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia (IFK). D) Eskaera-orria sinatzen duen pertsonaren nortasun agiri nazionalaren fotokopia (NAN). E) Hartzekodunaren fitxa (IX. eranskina), behar bezala betea. Fitxa hori aurkeztu beharko dute eskabidea lehenengoz egiten duten entitateek, bai eta, hartzekodunen fitxategian erregistratuta egon arren, bankuko kontuari edo sozietatearen egoitzari buruzko daturen bat aldatu duten entitateek ere. F) Garatuko den proiektuaren edo ekintzaren azalpen-txosten zehaztua, eranskinetan zehaztutako ebaluazio-irizpideak kontuan hartzeaz gain honako hauek jasoko dituena: proiektuak Bizkaiko Lurralde Historikoko turismo-industriarako izango duen garrantzia, hura eskaintzen den lurralde-eremua, eta abar. G) Proiektuaren sarrera eta gastuen aurrekontua, X. eranskineko ereduaren arabera kontzeptuka banakatua. H) Proiektu bererako beste diru-laguntza edo laguntza batzuk eskatu eta lortu diren egiaztatzeko agiria.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2012/04/28 - 2012/05/27
Ebazteko epea:
Ekonomia Sustatzeko foru diputatuak eskabideak ebatziko ditu, foru agindu bidez, epaimahaiaren ebazpen-proposamena kontuan hatuta. Horretarako epea hiru (3) hilabete izango da, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik aurrera
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.