Laguntza finantzarioa emateko LALF eta AFIpyme programa. 2. Afipyme. Bizkaia 2012

LABURPENA
Titulua:
Laguntza finantzarioa emateko LALF eta AFIpyme programa. 2. Afipyme. Bizkaia 2012
Xedea:
Titulu honen helburua da Bizkaiko enpresa txiki eta ertainentzako laguntzak ezarri eta arautzea, lehiakortasuna hobetzeko finantzaerakunde batekin (dekretu honen 1. eranskineko lankidetza-hitzarmena sinatu dutenetako bat) sinatutako inbertsioak finantzatzeko eragiketen interesak diruz laguntzeko. Inbertsio-eragiketa horiek lehiakortasuna eta merkatuan kokatzeko modua hobetzeko plan global baten barruan egon behar dute.
Diru kopurua:
1.290.000 €
Deialdiaren araudia:
Araudia:
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Berrikuntza eta Ekonomi Sustapena Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Berrikuntza eta Ekonomi Sustapena Saila
Erakunde erabakigarria:
Bizkaiko Foru Aldundia
Bertan emandako arreta:
Obispo Orueta kalea 6. 48009 Bilbao
Telefono bidezko arreta:
Telefono: 944 068 000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Obispo Orueta kalea 6. 48009 Bilbao
Itzuli Obispo Orueta kalea 6. 48009 Bilbao
Laguntza finantzarioa emateko LALF eta AFIpyme programa. 2. Afipyme. Bizkaia 2012
Titulu honen helburua da Bizkaiko enpresa txiki eta ertainentzako laguntzak ezarri eta arautzea, lehiakortasuna hobetzeko finantzaerakunde batekin (dekretu honen 1. eranskineko lankidetza-hitzarmena sinatu dutenetako bat) sinatutako inbertsioak finantzatzeko eragiketen interesak diruz laguntzeko. Inbertsio-eragiketa horiek lehiakortasuna eta merkatuan kokatzeko modua hobetzeko plan global baten barruan egon behar dute.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Berezko nortasun juridikoa duten enpresak, jarduera nagusia hauetariko bat badute: industria, eraikuntza, garraioak, industriari lotutako zerbitzuak eta handizkako merkataritza. Enpresa horien jarduera nagusia 2009. urteko Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalaren epigrafeetan (foru dekretu honen II. eranskinean daude) jasota egon behar da eta gainera, artikulu honetan ezarritako baldintzak bete behar ditzute.
— Egoitza soziala eta zerga-egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea. — Gutxienez ekoizpen zentro bat edo balio erantsi handiko zentro bat Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea. — 3 eta 100 pertsona arteko plantilla edukitzea. — Eskabidea aurkezten den dataren aurre-aurreko ekitaldian muga bi hauetako bat, gutxienez, ez gainditzea: • Urteko negozio bolumena: 20.000.000 €. • Balantze orokorra: 20.000.000 €. • Sexu bereizkeria dela-eta, inoiz zehapenik jaso gabeak izatea. — Diru-laguntzei buruzko Foru Arauko 12. artikuluak ezarritako ezein egoeratan sartuta ez egotea. — Zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta dirulaguntzen itzulketaren ondoriozko betebeharrak egunean dituztela egiaztatzea. Baldintza horiek egiaztatu beharko dira eskabidea aurkezten denean, ebazpena ematean eta ordaintzerakoan. Ezin dira onuradun irabazteko asmorik gabeko erakundeak, sozietate publikoak eta zuzenbide publikoko erakundeak
PRESTAZIOA
Dotazioa:
1.290.000 €
Muga:
Dekretu honen babespean emandako diru-laguntza izango da diruz lagundu daitekeen maileguaren %10ekoa. Diru-laguntza hori finantzatuko da dekretu honen II. tituluan ezarritako baldintzen arabera. Diru-laguntza elkarrekiko berme sozietatebaten abala badu, %0,5 gehiago izango du. Gehienez ere, 60.000 euroko diru-laguntza emango zaio urtean erakunde bakoitzari.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • Dekretu honetako diru-laguntzak jaso nahi dituzten erakundeek honako agiri hauek igorri beharko dituzte Ekonomia Sustatzeko Sailera: Eskabidea egiterakoan aurkeztu beharreko agiriak: — Eskaera-txostena, behar bezala beteta. — Enpresaren estrategia orokorra eta aurkeztutako inbertsioak estrategia horretan duen papera jasotzen dituen agiria. — Finantzako mailegua eta/edo errentamenduaren polizaren kopia, amortizazio planarekin batera. — Egindako inbertsioaren proformako fakturen taula eta horien fotokopia. Hartzekodun fitxa, behar bezala beteta. Fitxan adierazitako kontuzenbakiak bat etorri behar du maileguaren konpentsazioko kontuzenbakiarekin (eskabidean adierazitakoa).Hartzekodun-fitxaren atal guztiak bete behar dira, eta kasuan kasuko sinadura eta zigilu guztiak eduki behar ditu. Jarduketa justifikatzeko, 2014ko irailaren 30a baino lehen aurkeztu beharreko dokumentazioa: (diru-laguntza justifikazio-kontuaren bidez justifikatuko da). — Inbertsioa justifikatzeko memoria, web orrian eta Ekonomia Sustatzeko Saileko bulegoetan dagoen ereduaren arabera, erakundean nahikoa eskumen duen legezko ordezkariak behar bezala beteta eta sinatuta. — Gutxienez, diru-laguntza eman zaien arte ordaindutako mailegu-interesen ordainagiriaren fotokopia.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2012/05/02 - 2012/09/30
Ebazteko epea:
5/2005 Foru Arauaren 23 artikuluan xedatutakoaren arabera, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta sei hilabeteko apearen barruan eman beharko da ebazpena.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.