Araban ekiteko eta enpresa berriak sortzeko laguntzak (Emprender en Álava). 2012

LABURPENA
Titulua:
Araban ekiteko eta enpresa berriak sortzeko laguntzak (Emprender en Álava). 2012
Xedea:
Araban ekintzaileentzako eta enpresa berriak sortzeko babesa ematea, ondoko hauei arreta eta babes berezia eskainiz: enpresa berritzaileak, Arabako enpresa bilbadurari dibertsifikazio jarduerak eta teknologia berriak eransten dizkiotenak, balio erantsi handia eta hazkunde ahalmena dituztenak.
Diru kopurua:
620.000,00 €
Deialdiaren araudia:
  • 131/2012 ERABAKIA, martxoaren 27koa (ALHAO Zk. 42/2012)
    131/2012 ERABAKIA, martxoaren 27ko Diputatuen Kontseiluarena. Honen bidez, Araban ekiteko eta enpresa berriak sortzeko laguntzen 2012ko ekitaldirako deialdia onartzen da (Emprender en Álava).
Araudia:
  • 17/2012 FORU DEKRETUA, martxoaren 6koa (ALHAO Zk. 36/2012)
    17/2012 FORU DEKRETUA, martxoaren 6ko Diputatuen Kontseiluarena. Honen bidez, onartu egiten dira Ekonomia Sustapenaren Sailak lehiaketa bidez emango dituen dirulaguntzak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Berrikuntza eta Ekonomia Sustapenaren Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Berrikuntza eta Ekonomia Sustapenaren Saila
Erakunde erabakigarria:
Arabako Foru Aldundia
Bertan emandako arreta:
Plaza de la Provincia z/g 01001 Vitoria-Gasteiz.
Telefono bidezko arreta:
Telefono 945 181818. Fax: 945 181754.
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Plaza de la Provincia z/g 01001 Vitoria-Gasteiz.
Itzuli Plaza de la Provincia z/g 01001 Vitoria-Gasteiz.
Araban ekiteko eta enpresa berriak sortzeko laguntzak (Emprender en Álava). 2012
Araban ekintzaileentzako eta enpresa berriak sortzeko babesa ematea, ondoko hauei arreta eta babes berezia eskainiz: enpresa berritzaileak, Arabako enpresa bilbadurari dibertsifikazio jarduerak eta teknologia berriak eransten dizkiotenak, balio erantsi handia eta hazkunde ahalmena dituztenak.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
a) Enpresa unitate berri bat egiteko proiektua duten banakako sustatzaileak. Dirulaguntza ordaindu baino lehen, banakako sustatzaileek sozietate eta zerga egoitza Araban eduki beharko dute, eta lurralde historikoko udalerri batean Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan altan egon. b) Beren jarduera dibertsifikatu nahi duten Arabako enpresak, enpresa unitate berri bat sortzeko proiektu zehatz bat aurkezten badute, eta proiektu horrek aurrekoak ez bezalako nortasun juridikoa badu. c) Egoitza Arabatik kanpoan duten eta gure lurraldean jardueragune bat ezartzen duen enpresa edo sustatzaileak. d) Lehendik eraturik dauden Arabako enpresak, eskaera aurkeztean bi urte baino gutxiago izan eta artean merkaturatze fasean badaude.
- Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga betebeharrak egunean izan beharko dituzte, salbu eta egiaztatzetik salbuetsita badaude 58/2004 Foru Dekretuak xedatutakoarekin bat etorriz; horia egiaztatzeko erakunde eskumendunek emandako egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte. Hala ere, eta aukera teknikoek eta baimenek hala ahalbidetzen badute, Ekonomia Sustapenaren Zuzendaritzaren esku egongo da ziurtagiri horiek eskatzea Foru Ogasunari eta Gizarte Segurantzari. Eskaera aurkezteak baimena emango dio kudeaketa organoari ziurtagiri horiek eskuratzeko behar beste bider. - Pertsona juridikoak izanez gero, horiek legez eratuta egon beharko dute, eta, gainera, diruz lagunduko diren jarduera horien gizarte helburu edo xedeekin zuzeneko harremana izatea eskatuko zaie.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
620.000,00 €
Muga:
Erabaki honetan jasotzen diren laguntzak, diruz lagundu daitekeen aurrekontuaren ehuneko 50eraino hel daitezkeen dirulaguntzen bidez gauzatuko dira, gehienez ere 20.000,00 euroko mugarekin proiektu bakoitzeko. Kopuru horretatik gehienez ere 10.000,00 euro egin beharreko ibilgetu eskuratzeetatik etor daitezke. Proiektua dirulaguntza jasotzeko modukoa izateko, dirulaguntzako gutxieneko zenbatekoa 1.800,00 euroan ezartzen da.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • • Sustatzaileei buruzkoak: - NANaren fotokopia - Curriculum vitae. • Enpresari buruzkoak, eratuta egonez gero: - IFZren fotokopia. - Enpresaren memoria laburra eta bazkideen curriculum vitaea, eta, hala badagokio, proiektuko partaideen curriculuma. - Enpresa eratu izanaren eskrituraren fotokopia. Autonomoa izanez gero, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda dagoela adierazten duen agiriaren fotokopia. • Garatutako proiektuari buruzkoak: - Proiektuaren deskribapena. - Gutxienez 2 urtetako emaitza aurreikusien kontuak. - Lana egin edo egingo duen kanpoko profesionalaren edo hornitzailearen eskaintzaren fotokopia (proforma fakturak edo behin betikoak, kanpoko aurrekontua edo, hala badagokio, sinatutako kontratua). - Eskatutako hiru eskaintzen fotokopia, baldin eta aholkularitzako edo laguntza teknikoko enpresek egiten duten ekipo ondasunen hornikuntzak edo zerbitzugintzak 18.000,00 euro edo gehiago jotzen badu, aukeraren justifikazioarekin batera, aukeratutako eskaintza ekonomia aldetik onuragarriena ez denean. Proiektua gauzatu bitartean, diruz lagundu daiteken ekintzaren bat edo batzuen benetako gastua 18.000 euroko mugara heldu edo gaindituz gero, nahiz eta hasiera batean proiektua onartzean zenbateko hori baino txikiagoa izan, nahitaez hiru eskaintza aurkeztu beharko dira. - Enpresa proiektu berriak garatzeko eta ekintzaile berriei laguntzeko alorrean esperientzia duen erakunde tutoreak proiektu honetan egiten dituen jarraipen eta laguntza lanen deskribapena (bakar-bakarrik proiektua erabaki honetako 3.3. artikuluan aitortutako erakundeetako baten tutoretzapean baldin badator).
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2012/04/14 - 2012/05/11
Ebazteko epea:
Ebazpena emateko eta jakinarazteko ezarritako gehienezko 6 hilabeteko epea
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.