Talde teknikoak mantentzeko laguntzak

LABURPENA
Titulua:
Talde teknikoak mantentzeko laguntzak
Xedea:

1. Drogamendekotasunen prebentzio komunitariorako talde teknikoak mantentzeko laguntzak, 8.000 biztanletik gorako herrietako toki-erakundeek (udalak, mankomunitateak edo partzuergoak) eskuratu ahal izango dituzte, betiere, drogamendekotasunei buruzko toki-plana onetsita badute edo egiten ari badira.

Halaber, droga-gaietako talde teknikorik eratzeko behar besteko ahalmenik ez duten 8.000 biztanletik beherako udalerriei begira, honako entitate hauek jaso ahal izango dituzte laguntza horiek:

a) Foru-aldundiek, baldin eta udalerri-multzo bateko biztanleen beharrei erantzuteko teknikariak badituzte eta baldintza hauek betetzen badituzte:

- Udalerri-multzo horrek mankomunitaterik ez osatzea (kasu horretan mankomunitatea bera izango litzateke hartzailea).

- Artatutako populazioa 8.000 biztanlekoa baino handiagoa izatea.

b) Hurbileko beste herri batzuen beharrei erantzuten dieten teknikariak dituzten Udalak, baldin eta herri horien populazioa zuzenbideko 8.000 biztanletik gorakoa bada.

2. Drogamendekotasunen prebentzio komunitariorako talde teknikoen funtzio nagusia, Agindu honen 15.2. artikuluan ezarritakoa alde batera utzi gabe, drogamendekotasunen arloko prebentzio, asistentzia eta gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko 18/1998 Legearen 4., 36.4. eta 37.2. artikuluek aipatzen duten Drogamendekotasunen Tokiko Planean finkatutako helburuak betetzea da.

 

Diru kopurua:

Drogamendekotasunen prebentzio komunitariorako talde teknikoak mantentzeko diru kopurua 1.188.913,76 eurokoa da.

Deialdiaren araudia:
  • AGINDUA, 2012ko ekainaren 19koa. (BOPV Zk. 159/2012)

    AGINDUA, 2012ko ekainaren 19koa, Osasun eta Kontsumo sailburuarena, 2012ko ekitaldian talde teknikoak mantentzeko, drogamendekotasunen prebentzio komunitariorako programak garatzeko eta arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko proiektuak egiteko laguntza ekonomikoetarako deialdia egiten duena.

Araudia:
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Osasuna eta Kontsumoa
Deialdia egiten duen organoa:
Droga Gaietako Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Osasun Sailburuordetza
Egitura atal ebazlea:
Osasun Sailburuordetza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Itzuli Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Talde teknikoak mantentzeko laguntzak

Agindu honen xedea da drogamendekotasunen eta beste mendekotasun batzuen eremuan 2012. ekitaldian drogamendekotasunen prebentziorako udal-taldeak mantentzeko Eusko Jaurlaritzak Osasun eta Kontsumo Sailaren bitartez drogamendekotasunen arloan emango dituen laguntzen esparrua arautzea. Aldi berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Droga Mendekotasunen VI. Planaren lehentasunezko ildoetan hobekien txertatuta dauden programak eta proiektuak mantentzea izango da helburua, behar berriak azaltzea eta, behar horiek kontuan hartuta, horiei erantzungo dieten proiektu berriak bultzatzea.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Drogamendekotasunen prebentzio komunitariorako talde teknikoak mantentzeko laguntzak, 8.000 biztanletik gorako herrietako toki-erakundeek (udalak, mankomunitateak edo partzuergoak) eskuratu ahal izango dituzte, betiere, drogamendekotasunei buruzko toki-plana onetsita badute edo egiten ari badira. Halaber, droga-gaietako talde teknikorik eratzeko behar besteko ahalmenik ez duten 8.000 biztanletik beherako udalerriei begira, honako entitate hauek jaso ahal izango dituzte laguntza horiek:

a) Foru-aldundiek, baldin eta udalerri-multzo bateko biztanleen beharrei erantzuteko teknikariak badituzte eta baldintza hauek betetzen badituzte:

- Udalerri-multzo horrek mankomunitaterik ez osatzea (kasu horretan mankomunitatea bera izango litzateke hartzailea).

- Artatutako populazioa 8.000 biztanlekoa baino handiagoa izatea.

b) Hurbileko beste herri batzuen beharrei erantzuten dieten teknikariak dituzten Udalak, baldin eta herri horien populazioa zuzenbideko 8.000 biztanletik gorakoa bada.

1.– Talde teknikoek baldintza hauek bete behar dituzte:

Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan drogamendekotasunen prebentzio komunitarioari lotutako politika eraginkortasunez gauzatzeko lanbide-trebakuntza egokia izatea.

Talde teknikoak erakunde eskatzailearen gizarte-zerbitzuen jarraibideak kontuan izanda jardungo du. Talde teknikoak kontratatzearen ondoriozko kostu ekonomikoa erakunde eskatzaileak hartuko du bere gain.

2. Talde teknikoek, Agindu honen 14.2. artikuluan xedatutakoaz gain, ondoko funtzioak izango dituzte:

a) Komunitateko drogamendekotasunen fenomenoa ondo ezagutzeko beharrezkoak diren ekintzak garatzea, osasunerako hezkuntza sustatuz.

b) Udal-arloak eta erakunde laguntzaileak drogamendekotasunen esparruko jardueren plangintzan eta Drogamendekotasunen Tokiko Planaren gauzatzean aholkatzea, esku-hartze integrala eta koordinatua lortzeko.

c) Pertsonak, familiak eta kolektiboak komunitatean eskuragarri dauden gizarte-baliabideei buruz informatzea eta gai horretan aholkatzea eta, hala badagokio, ohiko gizarte-laguntzara edo zerbitzu espezializatuetara bideratzea (hala eskatzen duten kasuetan).

d) Beren funtzioak garatzean osasun- eta hezkuntza-zerbitzuekin eta arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko zerbitzuekin lankidetzan aritzea.

e) Administrazio publikoei laguntzea eta irabazi-asmorik gabeko ekimen pribatuak sustatzea. Eusko Jaurlaritzak sustatutako udalaz gaindiko esparruko proiektuak gauzatzen lagunduko dute, bereziki.

f) Drogamendekotasunen arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko berariazko jardun-programen garapenean kontuan hartzen diren guztiak.

3. Drogamendekotasunen prebentzio komunitarioko talde teknikoak langile hauek osatu behar dituzte:

- 8.001 biztanletik 20.000ra bitarteko populazioa duten toki-erakundeetan: goi-mailako edo erdi-mailako titulazioa izango duen pertsona bat, lanaldi osoan.

- 20.001 biztanletik 45.000ra bitarteko populazioa duten toki-erakundeetan: goi-mailako edo erdi-mailako titulazioa izango duen pertsona bat, lanaldi osoan, eta administrari-laguntzaile bat, lanaldi erdian.

- 45.000 biztanletik gorako populazioa duten toki-erakundeetan: goi-mailako edo erdi-mailako titulazioa izango duten bi pertsona eta administrari-laguntzaile bat, guztiak lanaldi osoan.

- Hurbileko beste herri batzuen beharrei erantzuten dieten Foru Aldundien eta udalen kasuan, ekipoak gainerako toki-erakundeen baldintza berberetan finantzatuko dira, alegia, kontuan harturik zenbat biztanle dituen toki-erakundeen multzo bakoitzak.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

Deialdi honetarako aurrekontua 1.188.913,76 eurokoa da.

Muga:

II. Kapituluan aurreikusitako laguntzei esleitutako baliabide ekonomikoen zuzkidura aurkeztutako eskaerei erantzuteko behar bestekoa ez bada, hau da, 17. artikuluan baimentzen den gehienezko kopuru nahikoa ez bada edo eskatutako kopurua baino txikiagoa bada, dagoen kopurua banatu egingo da eskaeren artean, behar besteko funtsa balego jaso beharko luketen hainbatekoan.

Osasun eta Kontsumo Sailak, 2012ko ekitaldiari dagokion aipatutako talde teknikoetako langileen kostuaren %75 finantzatu dezake, gehienez ere. Ehuneko hori aplikatzeko oinarria ez da hauek baino handiagoa izango:

- Lanaldi osoko goi-mailako teknikaria: 45.470,00 euro (Gizarte Segurantzaren gastuak barne)

- Lanaldi osoko erdi-mailako teknikaria: 37.245,00 euro (Gizarte Segurantzaren gastuak barne)

- Lanaldi osoko langile administraria: 30.024,00 euro (Gizarte Segurantzaren gastuak barne)

 

Ordainketa modua:

Ordainketa zatikatua izango da. Lehenengo % 80, diru-laguntza ematean ordainduko da, eta gainerako % 20a, berriz, ekitaldia amaitu ondoren eta dagokion toki-erakundean fede publikoa duen pertsonak aldez aurretik egiaztagiria aurkeztu ondoren. Egiaztagiri horretan,talde teknikoak osatu dituzten langileen datuak, eskabidea aurkezterakoan eskatu zirenak, eta talde tekniko horien kontratazioaren ondoriozko guztizko kostu ekonomikoa jasoko dira. Egiaztagiri hori 2013ko martxoaren 1a baino lehenago aurkeztu behar da.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabidea eta agiriak aurkeztea
Eskabidea eta agiriak aurkeztea:
Diru-laguntza eskatzeko, eskabide-formularioa aurkeztu behar da, agiriak aurkezteko Jarraibideetan zerrendatzen den agiri-sortarekin batera. Izapidetzeari hasiera eman dakioke paper-euskarrian zein euskarri telematikoan. Izapidetzearen hasierak ez du behartzen euskarri berean jarraitzera. Izapidetzearen jarraipena, paper-euskarrian aukeratu bada, fitxa honetan zehazten da. Telematikoa bada, "Nire Gestioak" atalaren bidez burutzen da.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskabidea (Eskaera)

Eskabide-inprimakia pdf betegarri bat da, pertsona eta/edo erakunde interesdunak eskabideak aurkezteko lekuetan bete, inprimatu eta entregatu dezaketena.

Diru-laguntza eskaeraren memoria (Laguntza emateko dokumentua)

Drogamendekotasunaren prebentziorako udaleko teknikarien lan-taldea eusteko diru-laguntza eskaeraren memoria.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Eskabidea

Eskabide-inprimakiak lotura zuzena du izapidetze telematikoarekin, hortaz, zihurtagiri elektroniko baten bidez identifikatzeko eskatzen da:

  • Pertsona fisikoentzat: NAN, ONA, Herritar-Zihurtagiria
  • Pertsona juridikoentzat: Entitate-Zihurtagiria

Eskabidearekin batera agiri jakin batzuk aurkeztu behar dira.

Gomendatzen dugu aurkeztu beharreko ziurtagiriak edukitzea izapidetzen hasi baino lehen, eta beste formularioak bete eta nork bere ordenagailuan gordetzea.

Diru-laguntza eskaeraren memoria

Drogamendekotasunaren prebentziorako udaleko teknikarien lan-taldea eusteko diru-laguntza eskaeraren memoria.

 

Dokumentazioa aurkezteko jarraibideak

Jarraibide hauetan deskribatzen da nola aurkeztu behar den deialdian eskatzen den dokumentazioa. Kasu bakoitzean zehazten dira dauden aukerak.

Izapideak egiteko hautatu den bidea edozein dela ere, dokumentazioa paperean edo elektronika bidez aurkeztu daiteke, edo administrazioari datua lortzeko baimena eman dakioke.



Elektronikoa
Aplikazioak:


Dirulaguntzaren izapide berariazkoak
Berariazko izapideak dira, kasuan kasuko laguntzako prozedura motaren arabera, pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin behar dituenak, administrazioak hori egitea eskatzen dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Justifikapena
Justifikapena:
Diru-laguntzaren xedea bete dela justifikatu ahal izateko, eta jasotako dirua behar bezala aplikatu dela justifikatu ahal izateko, erakundeek hemen agertzen den dokumentazioa paperean edo elektronika bidez aurkeztuko dute.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Justifikazioa / ziurtagiria (Laguntza emateko dokumentua)
Justifikazioa / ziurtagiria drogamendekotasunaren prebentziorako udaleko teknikarien lan-taldea eusteko diru-laguntzak.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Nire gestioak

Diru-laguntzaren xedea bete dela justifikatu ahal izateko, eta jasotako dirua behar bezala aplikatu dela justifikatu ahal izateko, erakundeek honakoak aurkeztuko dituzte:

  • Justifikazioa / Ziurtagiria
    Justifikazioa / ziurtagiria drogamendekotasunaren prebentziorako udaleko teknikarien lan-taldea eusteko diru-laguntzak.

 

Euskadi.net-eko "nire kudeaketak" aukeraren bidez aurkeztuko dira egiaztagiriak, eta bide bera erabiliz egingo dira kontsultak.



Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Berraztertzea
Errekurtsoa Berraztertzea:
Errekurtsoa aurkeztuko da errekurritutako egintza eman duen organo berberean. Administrazio bidea amaitzen duten egintzen aurka jarriko da.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Berraztertzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2012/08/17 - 2012/09/17
Aurkezteko epe-muga:

2012/08/17 tik 2012/09/17 ra.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik.

Ebazteko epea:

Azaroaren 30a baino lehen ebatzi behar dira Agindu honen bidez emango diren diru-laguntza eskabideak.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Osasun Sailburuordetza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Osasun Sailburuordetza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.