Euskal Autonomia Erkidegoko antzerkietan egoitza-proiektuetarako 2012. urtean laguntzak emateko deialdia

LABURPENA
Titulua:
Euskal Autonomia Erkidegoko antzerkietan egoitza-proiektuetarako 2012. urtean laguntzak emateko deialdia
Xedea:

Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko konpainia egoiliarren eta udal titulartasun publikoa duten harrerako gune eszenikoen arteko lankidetza-programak 2012. urtean garatzeko gastuak partez ordaintzeko diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea.

Diru kopurua:

Diru-laguntza hauetarako, guztira, 72.600 euro erabiliko dira, baina kopuru hori handitu ahal izango da, beharrezkoa izanez gero, lehenengo xedapen gehigarrian ezarritako eran.

Deialdiaren araudia:
  • AGINDUA, 2012ko maiatzaren 16koa (BOPV Zk. 104/2012)

    Kulturako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko antzerkietan egoitza-proiektuetarako 2012. urtean laguntzak emateko araubidea ezartzen duena

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Deialdia egiten duen organoa:
Kultura Sustatzeko Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Cultura
Egitura atal ebazlea:
Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Itzuli Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Euskal Autonomia Erkidegoko antzerkietan egoitza-proiektuetarako 2012. urtean laguntzak emateko deialdia.

Laguntza hauek zuzenduta daude jarraian aipatzen diren baldintzak bete eta gune eszenikoaren titularrak eta konpainia egoiliarrak batera aurkezten dituzten proiektuetara:

  • Proiektua bururatzeko behar diren instalazio administratiboak, gune eszenikoa, makinaria eta material eszenikoa eta zerbitzu profesionalak erabiltzeko lagatzea, aurrez hitzartutako baldintzen arabera.
  • Ekoitzitako ikuskizunaren emanaldia(k) edo ekoizpena egitea harrerako antzokian.
  • Bere ingurune hurbilean antzerkia sustatzeko programa bat aurkeztea (sentsibilizazioa, ikuslegoa sustatzea, prestakuntza, dinamizatzea…), proposatzen diren helburu, jarduerak eta egutegia zehatz-mehatz azalduko dituena.
  • Aurreko puntuan adierazitako kontzeptuak eta eskatzen den diru-kopurua jasoko dituen aurrekontu zehatza.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Udal edo udalen mendeko erakundeek

Laguntza hauek eskatu ditzaketen udal edo udalen mendeko erakundeek nahitaezkoa izango dute honako baldintza hauek betetzen dituen ekipamendu eszeniko egonkor baten titular izatea:

  • Programatzen diren ikuskizunetarako indarreko legediak eskatzen dituen segurtasun-neurri guztiak betetzea, bai eta erantzukizun zibileko aseguru bat izatea ere.
  • Arte eszenikoen programazio egonkor profesionala eskaintzeko behar diren baliabide ekonomikoak, teknikoak eta giza baliabideak edukitzea.
  • Konpainia profesional bat izatea barnean, zeinarekin gutxienez 4. artikuluan aipaturiko puntuak jasoko dituen lankidetza-programa bat sinatu baita.

Ezingo dute deialdi honetako diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik dutenek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere. Halaber, ezingo dute diru-laguntzarik eskatu sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penalik duten erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren indarrez.

Pertsona onuradunei laguntzak ematea eta, hala dagokionean, horien ordainketa, baldintzaturik geratuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomoek ematen dituzten izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan dirua itzultzeko edo zehapenen bat ezartzeko espedientea hasi baldin bada eta oraindik izapideak amaitu gabe baldin badaude, prozedura hori burutu arte.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

Diru-laguntza hauetarako, guztira, 72.600 euro erabiliko dira, baina kopuru hori handitu ahal izango da, beharrezkoa izanez gero, lehenengo xedapen gehigarrian ezarritako eran.

Muga:

Proiektu bakoitzari emandako diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 25.000 eurokoa izango da.

Ordainketa modua:
  • Diru-laguntzaren %50, kopuru horri dagozkion gastuak justifikatzeko dokumentazioa aurkeztu eta gero.
  • Diru-laguntzaren gainerako %50a, diru-laguntza osoa hurrengo artikuluan zehaztutako eran justifikatu ondoren.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabidea
Eskabidea:
Eskabidea
Elektronikoa
Aplikazioak:
Eskabidea

Dokumentazioa:

I Eranskina: Bestelako diru- laguntzei buruzko adierazpena
Proiektu berarentzat eskatu eta lortu diren beste laguntzen gaineko adierazpena eta zenbatekoa. Bakar bakarrik beteko da proiekturako laguntzaren bat eskatu edota jaso bada.

Egindako antzeko egoitza-programen edo lankidetza-programen memoria
Aurreko urteetan entitate eskatzaileak eta konpainia egoiliarrak elkarrekin, edo horietako bakoitzak beste entitate batzuekin.

II Eranskina: Aurrekontua
Proiektuaren diru-sarrerei eta gastuei buruzko aurrekontu zehatza eta banakatua.

Aurkeztutako proiektuari buruzko txosten zehatza.

Eskaera baloratzeko aurkeztu nahi diren agiri gehigarriak



Elektronikoa
Aplikazioak:


Dirulaguntzaren izapide berariazkoak
Berariazko izapideak dira, kasuan kasuko laguntzako prozedura motaren arabera, pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin behar dituenak, administrazioak hori egitea eskatzen dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Justifikazioa
Justifikazioa:
Justifikazioak bide elektronikoaren bidez aurkeztuko dira, https://www.euskadi.net/nirekudeaketak gunean.
Elektronikoa
Aplikazioak:
Nire kudeaketak

Diru-laguntza jasotzen duten entitate onuradunek, lagundutako jarduera bukatu eta hiru hilabeteko epean eta, betiere, 2012ko abenduaren 31 baino lehen, honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute:

  • Diru-laguntza eskuratzeko eskabide-orriarekin batera aurkeztutako jardueraren gaineko memoria, ahalik eta zehatzena, non haren exekuzioa, betetze-maila eta ebaluazioa ere jaso behar baitira.
  • III. eranskineko (pdf, 480 kB). Diruz lagundutako jardueraren behin betiko exekuzio-aurrekontua (gastuak eta diru-sarrerak), ahalik eta zehatzena, erantzukizunpeko aitorpen bidez. Diru-sarreren atalean honako datu hauek, besteak beste, zehaztu beharko dira:
    • Entitate onuradunaren behin betiko ekarpena.
    • Beste administrazio edo entitateen ekarpenak, publikoenak eta pribatuenak. Entitate onuradunak Kultura Sailak emandakoaz gain bestelako diru-laguntzarik jaso ezik, hori horrela dela adierazten duen zinpeko aitorpena ere aurkeztu beharko da.
    • Kultura Sailak emandako diru-laguntza.
  • IV. eranskineko (pdf, 660 kB). Diruz lagundutako programa edo jardueraren exekuzioa dela-eta ordaindutako nomina guztiak edota sortarazitako gastuen faktura edo ordainagiri guztiak jasotzen dituen zerrenda.
    Proiektuari egotzitako erakunde onuraduneko langileen kostua ezingo du kostu osoaren % 30a gainditu.
    Proiektuan parte hartzen duten berezko langileen kostua erabakitzeko, kasu bakoitzean orduaren kostua kalkulatuko da eta aurkeztutako proiektuari eskainitako ordu kopuruari dagokion zatia egotzikoz aio.
  • Diru-laguntza jaso duen jarduerak sorturiko gastuen ziurtagiriak, aurkeztutako gastuaurrekontuaren kopuru osoaren adinakoak.
  • Katalogo, egitarau, iragarpen-kartel, argazki eta gainontzeko material grafiko edo soinuzkoaren hizkuntz bertsio desberdinen aleak, Kultura Sailaren babesa espresuki adierazita dutelarik.


Argibide orokorrak
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Bere eskabidea egin ondoren, interesdunak eskubidea izango du atzera egiteko ebazpena eman bitartean. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak bera babesten duten eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Gorako Errekurtsoa
Gorako Errekurtsoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organo batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Gorako Errekurtsoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2012/06/07 - 2012/07/06
Aurkezteko epe-muga:

2012/07/06

Ebazteko epea:

Sei hilabeteak.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Kultura Sailburua.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Kultura Sailburua.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.
Ebazpen data:
17/09/2012
Erlazionatutako ebazpenak:
Iraunaldiaren amaierako data:
04/06/2013