Haur eta gazteen artean irakurzaletasuna eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi-publikoen erabilera sustatzeko jardueretarako diru-laguntzak arautzen dituena, eta diru-laguntza horietarako deia egiten duena.

LABURPENA
Titulua:
Haur eta gazteen artean irakurzaletasuna eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi-publikoen erabilera sustatzeko jardueretarako diru-laguntzak arautzen dituena, eta diru-laguntza horietarako deia egiten duena.
Xedea:

Euskal Autonomia Erkidegoko Udalei eta udal liburutegi publikoen arloko eskumenak dituzten edo arlo horretako egitekoak esleituta dituzten toki-erakundeei diru-laguntzak emateko modua arautu eta laguntza horietarako deia egiten da (2012ko ekitaldia). Diru-laguntza horiek izango dira, hain zuzen ere, haur eta gazteen artean irakurzaletasun eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi-publikoen erabilera sustatzeko jarduerak burutu ahal izateko.

Diru kopurua:

176.616,00 euro.

Deialdiaren araudia:
  • AGINDUA, 2012ko ekainaren 13koa (EHAA Zk. 125/2012)

    Euskadiko Liburutegiei buruzko urriaren 26ko 11/2007 Legearen bitartez sortutako Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareari dagokio, besteak beste, liburutegientzat laguntza-programak eta zerbitzuak ezartzea, bereziki informatika-sareak antolatzeko, irakurzaletasuna eta liburutegien erabilera sustatzeko kanpainak egiteko, funtsak eskuratzeko eta beste helburu batzuetarako.

    Bestalde, Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duen martxoaren 22ko 45/2011 Dekretuaren arabera, Liburutegi Zerbitzuaren eskumena da Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareari dagozkion egitekoak garatzea eta gauzatzea, bai eta liburutegietan irakurtzeko zaletasuna sustatzeko neurriak diseinatzea ere.

    Alde horretatik, sinestuta gaudenez irakurzaletasuna eta liburutegiak erabiltzeko ohitura errazago bereganatzen direla haur eta gazte garaian, Kultura Sailak lehentasunezkotzat jotzen du haur eta gazteen betebeharrak asetzea.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Kultura
Deialdia egiten duen organoa:
Kultura Ondarearen Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Kultura
Egitura atal ebazlea:
Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
  • Liburutegi Zerbitzua: 945 019471
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Itzuli Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Euskal Autonomia Erkidegoko Udalentzako diru-laguntzak, haur eta gazteen artean irakurzaletasuna eta Euskadiko Irakurketa Publikoko erabilera sustatzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Udalei eta udal liburutegi publikoen arloko eskumenak dituzten edo arlo horretako egitekoak esleituta dituzten toki-erakundeei diru-laguntzak emateko modua arautu eta laguntza horietarako deia egiten da (2012ko ekitaldia). Diru-laguntza horiek izango dira, hain zuzen ere, haur eta gazteen artean irakurzaletasun eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi-publikoen erabilera sustatzeko jarduerak burutu ahal izateko.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Batetik, liburutegi publikoen titularrak diren EAEko udalek, eta, bestetik, EAEko udal liburutegi publikoen arloko eskumenak dituzten edo arlo horretako egitekoak esleituta dituzten toki-erakundeek, baldin eta Euskadiko Irakurketa Publikoko On Line Sarearen barruan badaude, edo sare horretan sartzeko eskaera eginda badute, eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik.

Ezingo dute diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zehapen administratibo edo penalik duten erakundeek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere.

Laguntza-deialdi honetara ezin izango dira aurkeztu, kasuan kasuko zehapenak ezarritako epean, sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik zehapen administratibo edo penala jasotako pertsona fisikoak edo juridikoak, ez eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea dela bide debeku horrekin zehatutakoak ere.

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo haren menpeko erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntzaren batzuk eman izana dela-eta, horiek itzultzeko edo zehatzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei laguntzak eman edo ordaindu ahal izateko.

1.- Eskabideetan sartuko da badagoela aukera laguntza eskatzen duen erakundeak honako hau baimen dezan, espresuki: gainerako datuak edo agiriak organo kudeatzaileak lortu edo egiaztatzea, bai bide presentziala, bai elektronikoa erabilita, eta, betiere, Administrazio Publikoak dituen egiaztatze-, kontrolatze- eta ikuskatze-ahalmenen kalterik gabe.

2.- Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren aldaketa aplikatuz, eskabidean sartuko den erantzukizunpeko aitorpen baben bidez, betebehar hauek egiaztatuko dira:

●   Beste edozein administraziok edo erakundek –publikoa zein pribatua izan– helburu berarako ematen dituen diru-laguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak eskatuz gero –eta, hala badagokio, eskuratuz gero–, horren berri ematea.

●   Ez egotea dirua itzultzeko prozedura batean edo zehapen-prozedura batean sartuta, edo horrelakorik izanez gero, amaituta izatea.

●   Pertsona edo erakunde eskatzaileak egiztatu behar du ez dagoela laguntza edo diru-laguntza publikoak jasotzea eragozten dion administrazio- edo zigor-arloko zehapen baten pean, edo ez daukala horretarako legezko debekurik.

●   Erakunde eskatzaileak eskabidean eta dokumentazioan jasotako datuak egiazkoak direla adieraztea, eta laguntza hauen onuradun izateko indarrean den araudian ezarritako betekizunak betetzen dituela adieraztea.

3.  Erregistratuta egon ezean, edo Ekonomia eta Ogasun Sailaren Hirugarrenen Erregistroan dauden banku-datuak aldatu nahi izanez gero:

                ●          Bide presentzialaren bidez: http://www.euskadi.net/r33-2288/es/contenidos/autorizacion/alta_terceros/es_7999/alta_terceros.html

helbidean ezarritako ereduaren araberako formularioa.

 

●   Bide elektronikoaren bidez: http://www.ogasun.ejgv.euskadi.net/r51-341/es/contenidos/informacion/regtelter_infor/es_rtt/infor_rtt.html

PRESTAZIOA
Dotazioa:

176.616,00 euro.

Ordainketa modua:

Emandako diru-laguntzen ordainketa igorpen bakar baten bidez egingo da, diruz lagundutako jarduera benetan egin dela, diru-laguntza zuzentzen den helburua betetzen duela eta kostua guztira zenbatekoa izan den egiaztatu ondoren.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea:
Haur eta gazteen artean irakurzaletasuna eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi-publikoen erabilera sustatzeko jardueretarako diru-laguntza eskabidea.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Diru-laguntza eskabidea (Eskaera)

Diru-laguntzaren eskabide-orria beste finantziazio iturrien ziurtagiriarekin batera aukeztu behar dena.

Beste finantziazio iturrien ziurtagiria (Laguntza emateko dokumentua)

Helburu eta xede berdinarekin beste diru-laguntzaren bat eskatu edo jaso den biltzen duen agiria.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Eskabide telematikoa

Eskaera telematikoarekin batera, beste diru-laguntzarik eskatu edo jaso izanaren agiria bete beharko da ere.



Elektronikoa
Aplikazioak:


Dirulaguntzaren izapide berariazkoak
Berariazko izapideak dira, kasuan kasuko laguntzako prozedura motaren arabera, pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin behar dituenak, administrazioak hori egitea eskatzen dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Justifikazioa
Justifikazioa:
Diruz lagundutako ekintzetan egindako gastuen justifikazioa.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Egindako gastuaren justifikazioa (Laguntza emateko dokumentua)

Diru-laguntza jaso duten ekintzetan egindako gastuaren justifikazioa, memoria justifikatiboarekin bat aurkeztu behar dena.

Memoria justifikatiboa (Laguntza emateko dokumentua)

Egindakoa gastuarekin bat erantsi behar den justifikatzeko memoria.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Justifikazio telematikoa

Behin ekintza burutu ondoren honi buruzko informazioa eskaintzen du. Izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.

Honekin batera, bete beharreko beste dokumentu hauek atxikitzen dira ere:

-Egindako gastuaren justifikazioa.

-Memoria justifikatiboa.



Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Bere eskabidea egin ondoren, interesdunak eskubidea izango du atzera egiteko ebazpena eman bitartean. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak bera babesten duten eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Gorako Errekurtsoa
Gorako Errekurtsoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organo batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Gorako Errekurtsoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2012/06/28 - 2012/07/27
Aurkezteko epe-muga:

2012ko uztailaren 27a.

Ebazteko epea:

Sei hilekoa izango da, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Kultura Kontseilaritza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Kultura Kontseilaritza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.