Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Euskadin hamar pertsonatik zazpik Eusko Jaurlaritzaren webgunea ezagutzen dutela diote

egilea: Pegip2020, 

Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak urtarrilean argitaratu duen komunikabideei buruzko azken txostenaren arabera, Euskadin bizi diren pertsonen % 73k www.euskadi.eus ataria ezagutzen omen du.

Horrek % 28ko igoera dakarkio 2014an izandako datuari, izan ere, orduko ezagutza maila % 57koa zen. Ataria ezagutzen duten pertsonen artean, ia erdiek web zerbitzu hau erabili dute inoiz, eta % 10ek askotan erabili duela esan du.

Irekia atariak ere gora egin du ezagutza mailari dagokionez, % 17tik % 30 ingurura igaro delarik, eta horren kariaz, Eusko Jaurlaritzaren jarduerari buruzko informazio webgune nagusiek goranzko joera dutela ondoriozta daiteke.

Azterketa hau 2018ko azaroaren amaieran egindako inkesta batean oinarritu da, hiru lurraldeetako 900 pertsona adin nagusik osatutako laginketatik abiatuta, horien % 50 emakumeak eta % 50 gizonak zirelarik.

Atari hauen ezagutza eta erabilpena sustatzen jarraitzea da helburua. Horretarako, hobekuntzak inplementatzen dira etengabe informazio erabilgarria erakustean, eta erakundeei zein herritarrei zuzendutako web bidezko zerbitzuak gehitzen dira, euskadi.eus euskal gizartearentzako nahitaezko tresna bilakatuz.

Txosten osoa Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen webguneko ESTEKA HONETAN eskura daiteke.