Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Eusko Jaurlaritzak euskadi.eus atari sareak bilatzaileetan duen posizionamendua hobetzen jarraitu nahi du

egilea: Pegip 2020, 

Euskadi.eus osatzen duen atari sareak bilatzaileetatik etorritako 56 milioi bisita baino gehiago jaso zituen 2018an horietan duen posizionamendu onari esker, izan ere,  “Euskadi”, “Euskalmet”, “Osakidetza”, “bopv” eta “hezkuntza” bezalako gako hitzekin egindako bilaketetan, emaitzen lehenengo postuetan agertzen da.

2018an, Euskadiko administrazio orokorraren edota euskadi.eus-eko sektore publikoa osatzen duten erakundeen online zerbitzu nahiz informazioren baterako sarbidea izan zuten pertsonen erdiak (% 54) bilatzaileen bitartez sartu ziren, gehien bat Googleren bidez.

Arestian aipatutako gako hitzak edo bestelakoak erabiliz bilatzaileen emaitzetan lehenengo postuetan agertzea oso garrantzitsua da erabiltzaileei informaziorako sarbidea errazteko, izan ere, askotan ez dituzte ezagutzen eskuratu nahi dituzten zerbitzuen web helbide (URL) zehatzak.

Horren kariaz, Eusko Jaurlaritzak lortu nahi dituen helburuetako bat informaziorako zein zerbitzu elektronikoetarako sarbidea bermatu eta erraztea dela kontuan hartuta, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak SEOan (bilaketa motorren optimizazioa) trebatutako enpresa baten zerbitzuak kontratatuko ditu EJIEren (Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea) bitartez, bilatzaileetan duen posizionamendua hobetzen jarraitzeko.

Adituak diren pertsonekin SEOari buruzko informazio osagarria lortzea da Eusko Jaurlaritzak egindako mota honetako lehenengo kontratazio honen helburua, bilatzaileek euskadi.eus (leiho berri batean irekitzen da)-eko atariak indexatzeko erabiltzen duten modua zehazten eta hobetzen lagun dezaten.

Esleipen honetarako eskaintzak Euskadiko Kontratazio Publikoaren Plataformako lizitazio elektronikorako aplikazioaren bitartez aurkeztu ahal izango dira (http://www.contratacion.euskadi.eus/).

Eskaintz aurkezteko epea 2019ko martxoaren 22an amaituko da.

Informazio gehiago:

http://www.ejie.eus/y79-contgen/es/contenidos/anuncio_contratacion/expjaso18071/es_doc/es_arch_expjaso18071.html