Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

OGP Euskadiren 1. konpromisoaren bideoa: kontuak ematea agintaldiko planen bidez

konpromiso 1

egilea: Pegip 2020, 

Blog honen aurreko post batean, OGP Euskadi proiektuaren 2018-2020 Ekintza Planean jasotako konpromiso bakoitza azaltzen duten bideo batzuk sortu berri direla jakinarazi genuen. Proiektu honen bitartez, Euskadi Open Government Partnership Gobernu Irekirako Nazioarteko Aliantzako kide da.

Oraingo honetan, OGP Euskadiren bost konpromisoetako lehenaren bideoa partekatu nahi dugu, "Kontuak ematea agintaldiko planen bidez" izenekoa:

Bideoan esaten den bezala, kontuak emateak administrazioak bere aginte-planean edo gobernu-programan agindutako guztia betetzen duela esan nahi du. Horretarako, garrantzitsua da herritarrek gauzatzen diren proiektu guztien berri izatea eta horietako bakoitzari esleitutako aurrekontua ezagutzea, baita agintaldiko plan horiek proiektu horien betetze-maila ebaluatzeko adierazle estandarizatuak izatea ere.

OGP Euskadiren 1. konpromiso honen garapenarekin, agintaldiko konpromisoei buruzko informazioa argitaratzeko estandar adostua eraiki nahi da euskal erakundeentzat, kontu ematearen praktika eta herritarren lankidetza konpromisoen jarraipenean nahiz ebaluazioan finkatzeko eta gai publikoetan herritarrak parte-hartzaileagoak izan daitezela lortzeko.

Konpromiso horri buruzko informazio guztia OGP Euskadiren webgunean eskuragarri dago