Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

OGP Euskadik hurrengo 2021-2023 Planeko konpromisoetan sartzeko proposamenak jasotzen ditu

OGP Euskadi

egilea: Pegip 2020, 

Euskadi, OGP Gobernu Irekirako Aliantzako kide gisa, lanean ari da 2021-2023 Gobernu Irekiaren hurrengo Plana prestatzeko. Horretarako, parte hartzeko prozesu bat ireki da, plan berri honetan konpromiso gisa sartzeko proposamenak jasotzeko.

Planak 3 eta 5 konpromiso artean eduki behar ditu, zerbitzuak ematean, programetan edo politiketan gardenagoak, parte-hartzaileagoak edo kolaboratzaileagoak izateko. Eta herritarrekin elkarlanean arituta definitu eta garatu behar da plana.

Parte hartu eta egin zure proposamenak FORMULARIO honen bidez. Proposamenak jasotzeko epea irailaren 13ra arte zabalik dago.

2018-2020 aldirako planean 5 konpromiso hartu ziren:

  1. Kontuak ematea agintaldiko planen bidez
  2. Open data Euskadi eta Linked Open data
  3. Herritarren parte-hartzearen ilab-a Euskadin
  4. Open Eskola: herritarrentzat irekitako eskola
  5. Integritatearen euskal sistema

OGPren kide diren beste eskualde batzuek landutako konpromisoak kontsultatzeko aukera ere badago erakundearen webgunean: https://www.opengovpartnership.org/policy-areas/

Hurrengo urratsak

Iraila eta urria bitartean, proposamenak hautatzeko panelak egingo dira, honako irizpide hauen arabera: betetzen duten beharragatik, martxan dauden beste ekimen batzuekin duten loturagatik eta sor daitezkeen garapenerako aukerengatik, bideragarritasunagatik eta sortzen duten balioagatik (inpaktua)

Urrian Foro Irekia egingo da behin betiko proposamenak hautatzeko.

Azaroan plana idatziko da, abenduan Gobernu Irekirako Aliantzari (OGP) helarazteko.

OGP Euskadiri buruzko informazio guztia webgune honetan kontsulta daiteke www.ogpeuskadi.eus