Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

PEGIP 2020ren jarraipena: 4. Ardatza, Integritatea

integritatea

egilea: Pegip 2020, 

PEGIP 2020 - Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko Plan Estrategikoaren tarteko jarraipen-txosten bat egin zen 2019an, honekin hasi aurretik planaren ebaluazioari eta jarraipenari buruz hartutako konpromisoari erantzunez. Txosten hori euskadi.eus atarian dago eskuragarri.

Orain arte, jarraipen-post bat argitaratu da lehen hiru ardatz estrategiko bakoitzeko. Oraingo honetan, "integritateari" dagokion 4. ardatz estrategikoren bilakaeraren eta betetze-mailaren berri emango dugu.

Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoak irmotasunez egiten du integritatea edo zuzentasunaren ardatza ikuspuntu integral batetik garatzearen alde, euskal erakunde publikoen sinesgarritasuna, Euskadi marka, konfiantza publikoa eta euskal erakundeen irudiaren fidagarritasuna indartu nahi dituen politika baten euskarri gisa. Erakundeen integritate-politikan sakontzeko lan-ildoak gobernantza publikoa indartzen du, bai eta, batez ere, Eusko Jaurlaritzaren eta bere sektore publikoaren seriotasunaren irudia ere.

Eusko Jaurlaritzaren ereduak prebentzioan inbertitu nahi du, kalte instituzionala jada saihestezina baita administrazioko zehapenak edo kondenak jartzen direnerako.

Integritatearen ardatz estrategikoa bi proiektutan oinarritzen da:

1- Etika eta Jokabide Onaren kodearen hedapena

2- Langileen Erregistro zerbitzua bultzatzea 1/2014 Legea, ekainaren 26koa, kargu Publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituena, Legeko betebeharrak kontrolatzeko. 

Bi proiektu horiek ardatz honen helburu nagusiei erantzuten diete, eta honako hauek dira:

  • "Etika eta jokabide onaren kodea" unean uneko premien arabera eguneratzea.
  • Lan didaktikoak eta zabalkundekoak garatzea.
  • Langileen Erregistro Zerbitzua digitalizatzea.
  • Kargudun publikodunek beren betebeharrak eta eskubideak 156/2016 Dekretuaren arabera betetzea.

Gertaera, produktu eta lorpen esanguratsuenei dagokionez, hauek dira: 

4.1 proiektua Etika kodea

  • Etikaren eta jokabidearen kodera atxikitako pertsonei zuzendutako prestakuntza jardunaldien zikloa: "Etika publikoa Gobernu Irekiaren erronken aurrean" (2017); "Integritate instituzionala: kargudun publikoak, zuzendaritzako langileak eta funtzionarioak” (2017); "Erakunde publikoetako integritate-arriskuen ebaluazioa" (2018)
  • Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen 2017ko memoria argitaratzea: Horren bidez, Batzordeak garatutako jardueren berri eman da publikoki (2018ko iraila).
  • Eusko Legebiltzarrari txosten bat bidaltzea, honako azterketa hau bertan bilduta: kargu publikodunek noraino bete dituzten ekainaren 26ko 1/2014 Legeak (Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes gatazkak arautzen dituenak) ezarritako betebeharrak (2019- 01-25). 
  • Erabakia, zeinaren bidez aintzat hartzen baitira Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordeak egindako gomendioak, eta haiek martxan jartzeko neurriak hartzen baitira (2019- 02-26).

4.2. proiektua 1/2014 Legeko betebeharren kontrola

  • Langileen Erregistro Zerbitzua sortu da (2016). 
  • Martxan jarri da “goi-mailako zuzendaritza exekutiboa”, kolektiboarekin harreman digitalak edukitzeko “langileen atariaren” barruan;
  • Langileen erregistro-zerbitzuko plantillaren hazkundea (2018
  • Dekretua, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko kargu publikoen lanpostuen katalogo eguneratua, Jaurlaritzaren konpromiso hau betetze aldera: gardentasun gorenari, publizitate aktiboari eta herritarrek erantzukizun publikoa duten lanpostuei buruzko informazioa jasotzeko duten eskubideari lotua. (2019-03-26)
  • Sei hilean behin txostenak egitea (2017-2019)

Laburpen honekin amaitzeko, jarraian proiektuen egoera txostenaren datan jasotzen duen taula bat agertzen da: