Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

2020. urte zoriontsu eta oparoa

PEGIP2020-zorionak eta urte berri on

egilea: PEGIP 2020, 

2019. urtea bukatzear dago, eta, horrekin batera, Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoko (PEGIP2020) proiektu askoren garapenean lan eta ilusio handiko urtea amaitzen da.

Egun hauetan, planeko proiektuen exekuzioan aktiboki parte hartu duzuen pertsona guztietaz ezin gara ahaztu, eta PEGIP2020-k duen administrazio publiko berritzaileagoa, irekiagoa, eta parte-hartzaileagoa lortzeko helburua partekatzen duzuen guztietaz.

Hauei, eta egunero berrikuntza publikoarekin zuen konpromezua erakusten duzuenoi, ESKERRIK ASKO.

Hastear dagoen 2020 hau Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoa amaitzeko urtea izango da; beraz, funtsezko urtea izango da, eta betiko ilusio berarekin egingo diogu aurre. Gure ondoan jarraituko duzulakoan gaude.

2020. urte berri eta zoriontsu bat opa dizuegu!