Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Enplegatu publikoentzat ziurtagiria hodeian

Giltza profesionala

egilea: Aitor Lopez de Aberasturi, 

Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzatik (HHABHZ/DACIMA) identifikazio eta sinadura sistema berri bat ezartzen ari gara: “Giltza profesionala” ziurtagiri profesionala hodeian.

Zerbitzuetarako enplegatu publikoen sarbide elektronikoa bateratzera eta sinplifikatzera bideratutako sistema bat da, kasu bakoitzean segurtasunaren, kostuen eta erabilera-erraztasunaren arteko erlaziorik onena ahalbidetzeko autentifikazio-faktoreak konbinatuz.

Gaur egun erabiltzen ari garen sistema, enplegatuaren txartelean integratutako ziurtagiria eta PINa, hobetu nahi du ziurtagiri horrek, pasahitza eta erabilera bakarreko gako bat duen sistema ezarriz (gakoa iritsiko da posta elektronikora edo mugikorrera SMS bidez).

Hemendik aurrera, zerbitzu-zuzendaritzak erregistro-agintaritza izango dira, eta, beraz, hodeiko ziurtagirien jaulkipena eta baliogabetzea abiarazi ahal izango dituzte. Ziurtagiri hori pixkanaka zabalduko dute sailek eta erakunde autonomoek.

Hedapenaren lehen fasean, 3000 ziurtagiri baino gehiago jarriko dira abian, txartelean ziurtagiri digitala dagoeneko aktibatuta duten enplegatu publikoei dagozkienak. Sistema berri honek eskaintzen dituen abantailak direla eta, asmoa da etorkizunean txartel-ziurtagiriaren ordez hodeiko ziurtagiria jartzea.