Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Balio publikoa batera sortzeko Elkarlan Sarietan proiekturik onena aukeratzeko bozketa zabalik

egilea: Pegip 2020, 

Aste honetan bertan abiatu da Irekian 2019ko Elkarlan Sariak aukeratzeko herritarren parte-hartze prozesua. 

Sari hauen V. ediziora aurkeztutako 40 hautagaitza ingururen artean, gehienez bi proiekturi eman ahal izango zaie botoa. Eusko Jaurlaritzak sari hauetara dei egiten du gizarte-premiak eta -erronkak asetzeko balio publiko partekatua sortzea sustatzen duten proiektuak aintzatesteko, sei jarduera-eremu hauetako batean eraginduz:

  • Osasuna
  • Ingurumena
  • Garapen ekonomikoa
  • Ikaskuntza eta kultura
  • Gizarte-kohesioa
  • Gobernantza - Kultura demokratikoa - Erabaki publikoetan parte hartzea

Gainera, proiektu horiek pertsonak eta kolektiboak ahalduntzeko prozesuak aktibatzeko gai izan beharko dute, horiek diseinatzeko eta ezartzeko faseetan.

Prozesu honetan boto gehien duten bi proiektuei bi puntu gehiago emango zaizkie, eta horiek sarien hautapen batzordearen balorazioari gehituko zaizkio.

Hauek dira Elkarlan Sarien aurtengo ediziora aurkeztu diren hautagaiak

Bozketa epea abenduaren 8an itxiko da. Botoa emateko, esteka honen bidez egin beharko da:

HEMEN BOZKATU! (leiho berri batean irekitzen da)

Animatu parte hartzera!