Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

OGPEuskadiko herritarren partaidetzaren berrikuntzarako i-Labari buruzko foro irekia egin zen, Elkarlan eta Open Data 2018 sariak banatu ziren jardunaldiaren barruan

egilea: Pegip2020, 

Ekainaren 20an, lan saioa antolatu zen Euskadiko Artxibo Historikoaren Bilboko egoitzan, OGP-Gobernu Irekirako Nazioarteko Aliantzaren Herritarren Partaidetzarako i-Lab deritzon 3. Konpromisoaren Taldearen aurrerapenak aurkezteko.

Innobasqueko Gotzon Bernaolak Gobernu Irekirako Nazioarteko Aliantzan Euskadik duen parte-hartzeari buruzko testuingurua argitu ondoren, 3. konpromisoaren taldean egiten ari diren lanari buruzko sarrera moduko bideoa eskaini zuten.

 

 

Jarraian, Tipi Garako Ane Abarrategi eta ColaboraBorako Ricardo Antón arduratu ziren partaidetzari buruzko berrikuntzarako laborategi-ereduaren inguruko aurrerapenak aurkezteaz. Demokrazia, legeak eta zerbitzu publikoak hobetu eta inguruko gizarte erronkei aurre egitea da laborategiaren helburua.

Ondorengo infografian ikus daiteke orain arte egindakoaren laburpena:

Agerraldian aztertutako gaien artean, honako hauek aipa daitezke, besteak beste: i-lab proiektuan parte hartuko duten eragileen tipologia eta gobernantza eredua. Ondoren, taldekako eztabaida egin zen egindakoa baloratzeko eta lan-ildo honi jarraipena emango dioten proposamenak egiteko.

Talde dinamika amaitu eta emaitzak bozeramaileen artean partekatu ondoren, Innobasqueko Goizalde Atxutegik argitu zuen zeintzuk diren aldez aurretik aukeratutako proiektuak, elkarrekin diseinatutako i-lab proiektua baliozkotzeko eta beharren, ikasketen, konpromisoen nahiz doiketen arabera hobetzeko abiaraziko diren 4 pilotuak taxutzeko asmoz.

3. Konpromisoaren Talde honetan egindako orain arteko lorpen eta aurrerapenei buruzko informazio guztia OGP Euskadi webgunean eskura daiteke.

Jardunaldian, halaber, “Elkarlan Sariak eta “OpenData Sariak” banatu ziren. Javier Bikandi Eusko Jaurlaritzako Herritarren Arretarako eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaria arduratu zen zati hau hasteaz.

“Elkarlan Sariak” duela lau urte sortu ziren antolatutako herritarrek sortzen duten balio publikoa aitortzeko asmoz, eta irabazleak aurkeztutako 30 hautagairen artean aukeratu zituzten:

  • Bioalai kontsumo ekologikoaren elkartea: 25 urteko esperientzia eta 1.200 familia bazkide baino gehiago ditu Bioalai komunitateak; ahal denean ekoizleei zuzenean erostearen aldeko apustua egiten du, agroekologiaren oinarriak euskarri izanik.
  • Wikiemakumeok Etxebarriko Inurtxi emakume-elkartearena: ahalduntzeko modu berria, gaikuntza digitalaren bidez. Wikipedian emakumeak argitaratzen ez direla ikusarazten du. Proiektuak abian daramatzan hiru urteotan, guztira 360 emakumeren biografia baino gehiago sortu dira Wikipedian, eta 130 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute 57 wikikedadetan.
  • Impact Hub Donostia, S.Coop.: irabazi-asmorik gabeko kooperatiba da. Gizarte-berrikuntzaren arloekin zerikusia duten programa bereziak diseinatzen ditu, hura gizartearen eraldaketatik eta ahalduntzetik bakarrik ulertuta. Gaur egun, bere erkidego sustatzaileak 70 kide aktibo baino gehiago ditu, eta mundu hobeari zerbitzu emateko inklusioa, aniztasuna eta baterako sorkuntzaren espiritua ditu bereizgarri.

Ondorengo bideoan ikus daiteke aurkeztutako hautagai guztien laburpena:

Saria jaso duen proiektu bakoitzak 6.000 euro jaso ditu.

En cuanto a los “Premios Open Data”, creados para impulsar la reutilización de los datos del portal Open Data Euskadi y reconocer las dos mejores ideas y las dos mejores aplicaciones derivadas de la reutilización de estos datos, fueron premiados:

“Open Data sariei” dagokionez, Open Data Euskadi atariaren informazioa berrerabiltzea sustatzeko eta datu hauek berrerabiltzeko ideiarik eta aplikazio onena aitortzeko sortu zirenak, hurrengo hauek sarituak izan ziren:

  • Idearik onenak 4000 euroko saria du, eta “Lizitazio publikoen esleipenak proiektuak lortu du. Proposamen horren bidez, datu irekien zenbait gordailutan lizitazio publikoetako kontratu-jarduerari buruz dagoen informazioa aberastu eta ustiatzen da.
  • Bigarren ideiarik onenak 2000 euroko saria du, eta “Euskadi LEP sariak jaso du. Sakelako telefonoetarako eta tabletetarako aplikazioa da; horren bidez, modu antolatuan batzen dira Euskadin egiten diren enplegu-eskaintza publikoak.
  • Bigarren aplikaziorik onenak 3000 euroko saria du: “TextReference: euskararako testuinguru hiztegia”. Euskarazko testuingurua jaso duen hiztegia; horren bidez, bete egiten da gai horretan gutxiengoaren hizkuntzek duten hutsunea, kasu honetan euskarak duena.