Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Administrazio elektronikoa eta herritarrak (INFOGRAFIA)

egilea: Pegip 2020, 

Herritarren eta administrazioaren arteko harreman elektronikoa finkatzen duen administrazio-prozedura elektronikoari buruzko lege betebeharrez gain, duela urte asko geroztik, Eusko Jaurlaritzan oso seriotzat hartu dugu zerbitzuen 100% modu elektronikoan eskaintzeko helburua.

“Zero papereranzko” bide honetan, on-line tramitazio horri euskarria ematen dioten plataformetako garapen teknologikoez gain, oso garrantzitsua da herritarrei zuzendutako informazio eta sentsibilizazio lana.

Administraziotik edozein eskaera edo izapide on-line tramitatzeko sarbidea eta eskubidea bermatu behar dira, zerbitzu elektronikoen erabilera sustatuz eta horien erabilgarritasuna eta irisgarritasuna hobetuz. Horretarako, zerbitzuen erabiltzaileak sentsibilizatu, informatu eta are prestatu behar dira. Helburua herritarrak ahalduntzea da, inor atzean utzi behar ez den bide honetan aurrera egiteko asmoz.

Infografia honetan, modu erraz eta bisualean erakutsi nahi ditugu administrazio elektronikoak herritarrei dakarzkien onurak eta modu elektronikoan tramitatzeko jarraitu beharreko bidea, beharrezko ziurtagiriak eta eskariak aurkezteko moduak eta lekuak barne hartuz.

Infografia hau deskargatu (PDF, 426 KB)

Oraindik zalantzarik izanez gero, galderak egin ahal dizkiguzu iruzkinen bitartez.