Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Euskadik eta Kanariek lankidetzan dihardugute, "Open Data" kultura sustatzeko eta herritarren parte hartzea hobetzeko politika publikoetan

Encuentro de Gobierno Abierto

egilea: Pegip2020, 

Uztailaren 5ean inauguratu zen Santa Cruz de Tenerifen Kanarietako Gobernuaren egoitzan Euskadi-Kanariak Gobernu Irekiaren Bigarren Topaketa, datu irekiak, gardentasuna eta Gobernu Irekiaren inguruan aritzeko topaketa, martxoaren 9an Bilbon ospatutakoari jarraipena emanez.

Eusko Jaurlaritza, hiru foru-aldundiak eta Kanarietako Gobernuaren ordezkariak egon ziren ekitaldi honetan, Open Dataren, herritarrek politika publikoetan duten parte-hartzearen, parte hartzeko prozesuaren ebaluazioaren eta beste zenbait gairen inguruan eztabaidatzeko, esperientziak partekatzeko eta ekimen berriak martxan jartzeko, erakunde hauek administrazioetatik datu irekien estrategiaren alde egiteko duten baterako konpromisoa erakutsiz, gizarte-balioa sortzen duen tresna gisa, sozietate zibilaren parte-hartzea bezala, antolatua edo ez antolatua, politika publikoak diseinatzeko eta planifikatzeko.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak parte hartu zuen anfitrioi bezala aritzen zen José Miguel Barragán Kanarietako Gobernuko Presidentetzako kontseilariarekin batera. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren aldetik, mahai teknikoetan Luis Petrikorena Gobernu Irekiko zuzendariariak eta Javier Bikandi Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendariak ere parte hartu dute.

Jardunaldia mahaietako ondorioekin bukatutzat eman zen, proposatutako ekintza konpromezu eta hurrengo topaketarako proposamenarekin batera.

OPEN DATA FILOSOFIA (iturria: Irekia)

Open Data filosofiaren oinarria da herritarrentzat formatu berrerabilgarrietan eskuragarri jartzea erakunde publikoek kudeatzen dituzten datuak, libreki birbanatu eta berrerabili ahal izateko beste administrazio publiko edo profesional batzuek (ikerketa-taldeak, komunikabideak, enpresak…), merkataritza-xedeetarako, gizartearentzako aplikazioak eta zerbitzuak garatzeko.

Era berean, tresna honek aukera ematen die administrazioei gardentasunaren eta gobernu onaren arloan aurrera egiteko eta eskaintzen dituzten zerbitzu publikoen kalitatean hobetzen jarraitzeko.

2011n, Europako Batzordeak berak, datu irekiei buruzko txostena aurkeztu zuen eta, bertan, “berrikuntzarako, hazkuntzarako eta gobernu gardenerako makina” gisa katalogatzen zituen. Txosten horretan aitortzen zuen datu irekiak aukera bat direla, sektore publikorantz egiteko herritarren konpromisoan, politika publikoen garapenean eta zerbitzuen prestazioan aurrera egiteko. Europako Zuzentarauak indarrean jartzean, gainera, administrazio publikotik sortzen den informazioa berrerabiltzeko betebeharra ezarri da.

Oraintsuko azterlanek adierazten dute, gainera, datuetan oinarritzen den jarduera ekonomikoa hazkuntza-nitxoa dela. Gaur egun, Estatuan, toki eta eskualde mailako 150 ekimen inguru daude 14.750 datu-multzo eskuragarri dituztenak, eta kalkulatzen da, 2016aren eta 2020aren artean, datu irekien sektoreak % 37 egingo duela gora, Europa osoan.