Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

OGP Euskadiren 2. konpromisoaren bideoa: Open data eta Linked open data

ogp euskadi konpromiso 2

egilea: Pegip2020, 

Open Government Partnership deritzon Gobernu Irekirako Nazioarteko Aliantzari atxikita dagoen OGP Euskadi Ekintza Planaren 2. konpromisoak euskal administrazioek sortu eta herritarren interesekoak diren datu publiko irekien erabilera sustatzea du helburu.

Blog honen aurreko post batean, konpromiso horietako bakoitza azaltzeko ekoiztu berri diren zenbait bideoren berri eman genuen. Oraingo post honetan, guztiokin partekatu nahi dugu Open data Euskadi eta Linked open data deritzon 2. konpromisoari dagokiona:

Bideo honetan azaldu denez, OGP Euskadi osatzen duten euskal administrazio publikoek aintzakotzat hartu dute open data edo datu irekien aldeko konpromisoa, hau da, administrazioak dituen datuak herritarren zerbitzura modu librean jartzearen aldeko konpromisoa.

Administrazio hauek erabiltzen duten informazio-kopurua izugarri handia denez gero, eta batzuetan antolatu gabe dagoela kontuan hartuz, OGP Euskadik administrazio horien datu guztiak modu ordenatuan eta elkarrekin konektatuta bilduko dituen argitalpen-metodoa garatu nahi du. Horri esker, herritarrek zein administrazioek datu horiez baliatzeko aukera izango dute interes sozialeko zerbitzuak edota jarduera ekonomikoak sortzeko.

Horren harira, Euskadiko berrerabiltzaileen kolektiboak (unibertsitateetako ikerketa arloko langileak barne) eta herritarrek eskatutako datu-multzoak identifikatu behar dira, eta euskal administrazioek datu horiek normalizatu eta estekatu behar dituzte, erakundearteko bistaratzeak eta zerbitzu berriak garatuz.

Gardentasunaren aldeko apustu honi begira, nahitaezkoa da euskal administrazio-mailen arteko lankidetza, eta honen bitartez, herritarren mesedeko balioa sortu eta gure administrazioaren kalitatea hobetu ahal izango da.

Konpromiso honi buruzko informazio guztia OGP Euskadiren webgunean kontsulta dezakezu.