Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

PEGIP 2020ren jarraipena: 2. Ardatza, Plangintza Estrategiko Adimenduna

PEGIP 2020-eko 2. ardatza: Plangintza Estrategiko Adimenduna

egilea: Pegip 2020, 

Aurreko post batean aipatu genuen bezala, PEGIP 2020 - Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko Plan Estrategikoaren tarteko jarraipen-txosten bat egin da 2019an, honekin hasi aurretik planaren ebaluazioari eta jarraipenari buruz hartutako konpromisoari erantzunez. Txosten hori euskadi.eus atarian dago eskuragarri.

Gaurko postean, labur-labur azalduko ditugu Eusko Jaurlaritzak "Plangintza Estrategiko Adimendunaren" esparruan lortutako emaitzak, Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoaren bigarren ardatz estrategikoari dagokiona.

Ardatz hau, blog honetan bere egoerari buruz idatzi genuen lehenengoa bezala, oso lotuta dago Gobernu Onarekin, eta honek, administrazio ona behar du, “helburu dituen gauza onak ondo egiteko”. "Gauzak hobeto egitea" ahalbidetzen duten tresnek zerikusia dute politika eta zerbitzu publikoak planifikatzeko eta etengabe ebaluatzeko mekanismoak txertatzearekin. Beste modu batean esanda, jarduera publikoaren ebaluazioa, herritarrei kontuak emateko, plangintza-prozesu baten esparruan baino ezin da zorroztasunez egin.

Hauek dira ardatz honen helburuak:

  • Plangintza Estrategiko bat garatzen aurrera egitea, herriaren erronkak modu sistematikoan jorratu daitezen, horiek modu eraginkor eta efizientean landu ahal izateko beharrezko aktiboak txertatuta.  
  • Emaitzetara bideratutako aurrekontu estrategikoak, urte anitzekoak, edukitzea, baliabide ekonomikoak plangintza estrategikoarekin eraginkortasunez lerrokatzeko modua izan dadin.  
  • Zeharkako sistema korporatibo bat ezartzea, EAEko Administrazio Orokorrean eta bere Administrazio Instituzionalean egiten diren esku-hartze publikoak aldian behin era sistematikoan ebaluatzeko.

Baina ebaluatzeko benetako estrategia korporatiboa abian jartzeko, ezinbestekoa da, lehenik eta behin, gai honen eredu instituzionala eta antolakuntzakoa lantzea, hau da, prozesuaren lidergoaz arduratuko den antolakuntzako egitura bat. Behin hura ezarri ondoren, beharko diren lan-lerro ugari eta askotarikoei ekin ahalko zaie.

Horretarako, 2017an honako hauek egin dira: "Eusko Jaurlaritzako plangintza estrategiko adimendunaren antolakuntza-ereduaren proposamena: nor, zer eta nola”; eta “EAEko Administrazio Orokorreko eta haren Administrazio Instituzionaleko politika publikoak planifikatu eta ebaluatzeko unitatearen sorrera justifikatzeko memoria". 

Tarteko ebaluazio-txostenak aipatzen duen bezala, eta eredu hori oraindik ezarri ez denez, ardatzak oraindik ez du izan behin betiko bultzada. Izan ere, eredu horren araberakoa izango da, neurri handi batean, proiektuen eta azpi-proiektuen betearazpena, bai eta emaitzen bideragarritasuna eta iraunkortasuna ere.

Gertaera, produktu eta lorpen esanguratsuenei dagokionez, txostenak hurrengo hauek nabarmentzen ditu:

  • 2020-2025eko plangintza estrategikoa: Zenbait bilera egin dira proiektuko 3 sail liderren artean (Lehendakaritza, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila eta Ogasun eta Ekonomia Saila), baina proiektuaren bideragarritasunerako eta proiektuaren helburuak lortzeko faktore erabakigarri nagusia, ez da lortu, politika publikoen planifikazio eta ebaluaziorako antolaketa-ereduaren proposamenari dagokionez.
  • Emaitzetara bideratutako aurrekontu estrategikoak: "Politika publikoen eta ekonomia eta aurrekontuko esparruaren estrategiari eta garapenari buruzko dokumentua” egin da.
  •  Esku-hartze publikoak ebaluatzeko sistema ezartzea: 2017an "Eusko Jaurlaritzako plangintza estrategiko adimendunaren antolakuntza-ereduaren proposamena: nor, zer eta nola” egin zen, hala nola “EAEko Administrazio Orokorreko eta haren Administrazio Instituzionaleko politika publikoak planifikatu eta ebaluatzeko unitatearen sorrera justifikatzeko memoria". Gainera, hainbat bilera egin dira proiektuko 3 sail liderren artean, baina 2020-2025 plangintza estrategikoaren proiektuan bezala, aurrerapenak politika publikoak planifikatzeko eta ebaluatzeko antolaketa-eredua ezartzeko zain daude.

Jarraian, proiektuen egoera txostenaren datan jasotzen duen taula bat agertzen da:

Proiektuen egoera hobetu daitezkeen arren, ardatz estrategiko honek blog honetan sarrera gehien dituenetariko bat da. Postak esteka honen bidez irakurtzera gonbidatzen zaituztegu.