Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Irailean itzuliko gara 2014-2016ko BPParen azken fasearen berri emateko

Irailean itzuliko gara 2014-2016ko BPParen azken fasearen berri emateko

egilea: PIP taldea, Uztaila 29, 2016

Uztaila amaitzeko egun gutxi batzuk baino geratzen ez direla, oporrak hartu eta irailera arte agur esateko unea iritsi zaigu blog honetan ere. Irailean, indarberrituta eta are ilusio handiagoarekin itzuliko gara, 2016. urte honen amaieran amaituko den Eusko Jaurlaritzaren II. Berrikuntza Publikoaren Planaren azken zatiari ekin eta honen inguruko berritasunak kontatzeko.

Baina agur esan aurretik, eskerrak eman nahi genizkieke blog honetan jarraitu eta irakurri diguten eta hemengo edukiak zabaldu dituzten pertsona guztiei, urteko zati honetan argitaratu ditugun posten laburpen txiki bat egiteaz gain.

2016ko urtarrila, 2015ean argitaratutako postetako esaldirik deigarrienak edo motibatzaileenak biltzen zituen egutegi moduko opari txiki batez hasi genuen, irudi eder batzuez apainduta. Urtea nahiko aurreratuta dagoen arren, nahi izanez gero, egutegia deskarga dezakezue oraindik esteka honen bitartez (PDF 2,1MB).

2016an, orain arte, 23 post argitaratu dira, hau barne, eta horietan guztietan era askotako gaiak jorratu dira. 2014-2016ko BPPan sartu diren proiekturik garrantzitsuenetako bat, blog honetan zer idatzi eta zer esan handia eman duena, Aurrerabide izeneko kudeaketa publiko aurreratuko programa izan da. Programa honen sustatzaileetako batzuek, eskuzabaltasun osoz, beren ikuspuntuak azaldu dizkigute blog honetan bertan.

BPParen blogean urtearen lehen erdialde honetan presentzia nabarmena izan duen beste gai bat tramitazio elektronikoa izan da. Atal honetan, Euskadiko Administrazio Orokorrean lan egiten duten pertsonei zuzendutako Zerbitzu Elektronikoen Plataforma Bateratuaren erabilerari buruzko tutoretza eta akonpainamendu zerbitzua azaldu da, bai eta Eusko Jaurlaritzako tramitazio elektronikorako sarbide bakarra bihurtu den Tramitagune Idazmahaiaren abian jartzea ere. Tramitaguneren barruan, post espezifiko bat argitaratu da orientazio-fluxugrama interaktiboak deritzon utilitate berriari buruz, eta beste bat zerbitzuko zirkularrak, jarraibideak eta aginduak elaboratzeko espedienteen tramitazio elektronikoaz lortutako aurrerapen berri baten inguruan.

Gainera, BPPa tarteko izan duten ekitaldi garrantzitsuenetako batzuen berri emateko aukera ere egon da. Horien artekoak ditugu Herritarren Partaidetzako esperientzia berritzaileak aldarrikatzen dituzten Elkarlan sariak, Madrilgo CNIS sarietan Tramitagune proiektua eta Euskadiko Demokraziari eta Herritarren Partaidetzari buruzko Liburu Zuria finalistak izendatu izana, edota Liburu Zuriak Oru Fogar eta PNUD sarietan eta Open Data Euskadik Telekogaua-n lortutako aintzatespenak Oraintsuago, Javier Bikandi Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendariak, Europako Batzordeak antolatutako "A big leap in the eIDAS journey: new trust services for a Digital Single Marke" delako jardunaldian izan zuen parte-hartzearen berri eman zigun.

Bestelako gaiak ere jorratu dira, berrikuntza soziala edota Gardentasuna, Gobernu Ona eta Herritarren Partaidetzaren esparruan izandako aurrerapausoak kasu, eta ziur gaude irailean ere, oporrak amaitutakoan, gai horiei buruz zeresan handia izaten jarraituko dugula.

Lerro hauetatik, eskerrak eman nahi dizkizuegu berriz ere blog hau jarraitzen duzuen guztioi, eta batez ere, alez ale blogari eusten lagundu diguten autoreei. Irailera arte agur esan behar dizuegu, baina amaitu aurretik, 2016an posten bat edo beste idatzi diguten pertsonak aipatu nahi ditugu, gonbidatutako adituak nahiz Eusko Jaurlaritzako profesionalak:

Abuztu zoriontsua izan eta eskerrik asko!