Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Tramitazio elektroniko intuitiboagoa

Tramitazio elektroniko intuitiboagoa

egilea: Monica Soto del Rio, Ekaina 7, 2016

2016ko apirilaz geroztik, Eusko Jaurlaritzan espedienteak tramitatzen dituztenek eta sare korporatiboaz baliatzen den Administrazio instituzionalak tresna berri bat erabil dezakete tramitazio elektronikoko Tramitagune plataforman: orientazio-fluxugrama interaktiboak. tramitagune_eus Fluxugramaren helburua, aukeratutako espedientearen prozedurako tramite eta atazei dagokien sekuentziaren fluxu-diagrama erakustea da, eta guztiz bat dator, ezin bestela, prozedura erregulatzen duen araudiarekin eta Oinarrizko Tramitazio-Ereduarekin. Funtzionaltasun berri honetan, tramitzatzaileak honako osagaiak dituzte erabilgarri:
  1. Esku artean darabilen prozedurari eta espediente zehatzari buruzko informazioa.
  2. Prozeduraren fluxugramari dagokion marrazki orientatzaile eta interaktiboa, erdiko aldean.
  3. Fase eta tramiteen menua, ezkerreko aldean.
  4. Fluxugramaren osagai grafikoei buruzko azalpena, laguntza gisa.
flujograma_eus Erabiltzaileek hau guztia egin dezakete: a) Tramite jakin batera joan daitezke alboko menuaren bitartez. b) Fluxugraman zehar mugi daitezke ordenagailuko saguaren laguntzaz. c) Beste leiho bat zabal dezakete tramite baten ataza-fluxu zehatzarekin. jakingune_eus d) Atazetan sar daitezke, gainean klik eginez:

- Ataza exekutatuta edo errefusatuta badago: dagokion informazioa duen pantaila agertuko da

jakingune2_eus

- Ataza exekutatu gabe badago: atazari buruzko informazioa agertuko da, exekutatzeko botoiarekin batera:

jakingune3_eus

- Atazak erantsitako agiriak baditu, horietarako sarbide zuzena ere eskainiko du, irekitzeko zein ordenailuan deskargatzeko aukera emanez.

Jakingune_4_eus legenda Funtzionaltasun berri honi esker, erabiltzaileek etengabeko hobekuntzak sumatuko dituzte, ekoizpen arloko ondoz ondoko sarrera gehigarriak tarteko, Administrazio efizienteago baten mesedeko tresna intuitiboak, eraginkorrak eta erabilgarriak izateko helburu iraunkorrari jarraiki.