Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

BPParen Internet bidezko komunikazioa, GIGAPP 2015 Biltzarrean mintzagai

BPParen Internet bidezko komunikazioa, GIGAPP 2015 Biltzarrean mintzagai

egilea: PIP taldea, Urria 6, 2015

Joan den astean, irailaren 29tik urriaren 2ra bitartean, GIGAPP 2015 Gobernu, Administrazio eta Politika Publikoei buruzko VI. Nazioarteko Biltzarra egin zen Madrilen, Zientzia-Ikerketarako Kontseilu Nagusiaren (CSIC) Giza eta Gizarte Zientzien Zentroaren egoitzan.

Nazioarteko Biltzar honen antolatzailea GIGAPP deritzon ikerketa kontsolidatuko komunitatea da. Irekitasuna, zorroztasuna, ezagutza aplikatua eta berrikuntzaren kontzeptuak oinarri dituen komunitate honek ikerketa eta irakaskuntza arloko jarduerak zein hedapen akademiko eta aholkularitza teknikoko jarduerak antolatzen ditu etengabe, gobernua, kudeaketa publikoa eta politika publikoen analisia aztergai dituen sareari atxikitako 700 ikertzaile baino gehiagoren partehartzeaz. Dagoeneko VI. edizioa bete duen Biltzar honen antolaketarako, GIGAPPek Ortega y Gasset-Gregorio Marañón Fundazioaren laguntza du 2010. urteaz geroztik.

Topaketa honen helburua, kalitateko ideia, esperientzia eta ikerketa berriak aurkeztu eta eztabaidatzea da, askatasunez, aniztasunez eta irekitasunez eztabaidatu ere, dagozkion ardatz tematikoen inguruko lankidetza-loturak landuz eta lan-sareak sortuz. Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntza Publikoaren Planak (BPP) ere zer erakutsia izan zuen bertan, Mentxu Ramilo eta Juan Ignacio Criado koordinatzaile zituen "¿Hacia unas administraciones públicas sociales? Redes sociales digitales en el sector público" deritzon lan-taldeak aurkeztu zituen edukien barruan prestatutako argitalpen baten bitartez.

Argitalpen honen helburua, Berrikuntza Publikoaren Planaren Internet bidezko komunikazio-esperientzia azaltzea da, esperientzia honen nondik norakoak zehaztuz, Planaren beraren nahiz kudeaketa-ereduaren, helburuen, arrakasta-faktoreen eta proiektuaren bilakaera-ildoen komunikazioa kanalizatzeko erabili diren bitarteko desberdinak barne.

Zuekin partekatu nahi dugu hemen argitalpen hau, pdf formatuan, zuen interesekoa izan daitekeelakoan.

http://gigapp.org/administrator/components/com_jresearch/files/publications/2015-A14-ORTIZ.pdf