Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Euskadiko fundazio eta elkarteek dagoeneko online aurkeztu ditzakete beren liburuak legaztatzeko

Euskadiko fundazio eta elkarteek dagoeneko online aurkeztu ditzakete beren liburuak legaztatzeko

egilea: Elixabete Etxanobe Landajuela, 

Maiatzaren erdialdetik euskal fundazio eta elkarteek interneten bidez aurkeztu ditzakete beren liburuak legaztatzeko, paperean aurkeztu beharrik gabe.

www.euskadi.eus web atari ofizialan dagoen erregistroen zerbitzuaren bitartez, beraien libururen bat betetzen dutenean zigilua ematean datzan izapide berriak kudeaketa hori erraztu eta arindu nahi die Euskadin erregistratuta dauden 636 fundazio eta 21.812 elkarteei. Izapide hau nahitaezkoa da, urteko kontuak eta aurrekontuak aurkezteko betebeharra bezala; 2014az geroztik, horiek ere online aurkeztu daitezke.

Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzak aurrera egiten jarraitzen du Administrazio Publikoa arinagoa, efikazagoa eta efizienteagoa izan dadin lortzeko konpromisoan, 2014-2016 Berrikuntza Publikoko Plana bere 5. ardatz estrategikoan, administrazio elektronikoari dagokiona, begiesten duen kontua.

Ildo horretatik, Jaurlaritzak 2016 urtea finkatu du herritar, enpresa eta bestelako erakundeen eta Administrazio Publikoaren arteko nahitaezko harremanean papera desagerrarazteko epemuga gisa. Data horretarako, digitalak izan beharko dira Administrazio Publikoan sartzen diren agiri guztiak; Administrazioan artatzen diren herritarrek dokumentuak paperez eman arren, dokumentuak eskaneatu egingo dira eta paperak izapideak egiten dituztenei itzuliko zaizkie. Gaur egun erabilgarri dauden izapide elektronikoak guztizkoaren % 60ren inguruan dabil.

Atzo, uztailak 7, Gobernu kontseiluak fundazioen sektorea eguneratzeko eta modernizatzeko asmoa duen Fundazioen Lege-proiektua onartu zuen , uda pasa eta gero Parlamentura eramango dena.

Bukatzeko, gai honen inguruan Irekian dagoen audioa partekatzen dugu:

  [audio mp3="http://pip.blog.euskadi.eus/wp-content/uploads/2015/07/etxanobe_fundazioak_online_eu.mp3"][/audio]