Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Urtebete xedapen orokorren tramitazio elektronikoan

Urtebete xedapen orokorren tramitazio elektronikoan

egilea: Monica Soto del Rio, Urtarila 26, 2012

Urtebete igaro da Gobernu Kontseiluaren 2010eko abenduaren 20ko Erabakitik eta xedapen orokorren tramitazio elektronikoa abiarazi zenetik, eta  partekatzeko eta hausnarketa egiteko moduko esperientzia bildu dugu dagoeneko.

Eusko Jaurlaritzako Sail guztiei, Erakunde Autonomoei eta Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoei dagozkien 218 xedapenen tramitazio elektronikoa egin da; txostenak eta errekerimenduak izenpetzeko zigilu elektronikoa erabiltzen duen Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekiko interakzio elektronikoa osatu da; eta Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak eta Lan Harremanen Kontseiluak espediente guztietarako tramitazio elektronikoa eskatu dute formalki prozedura honi atxikita.

Era berean, euskadi.net-en, hiritar guztien esku esekita daude prozedurari buruzko informazioa eta inprimakiak Administrazioarekiko harremanak errazteko asmoz.

Horrek guztiak administrazio elektronikoan egindako aurrerakuntza frogatzen du, eta aurrerakuntza hori Eusko Jaurlaritzako Sail guztien partehartzeaz eta funtzio publikoko langileen artean izandako gogo eta harrera onaz bideratu ahal izan da, besteak beste, egungo egoeran eskaini ahal dizkiegun prestakuntza baliabideen urritasunari aurre eginez. Sailetako aholkularitza juridikoen ordezkariek eta prozeduraz arduratzen diren Ekonomia Kontrolerako Bulegoa bezalako administrazio-organo horizontalek osatutako Proiektuaren Lankidetza-Taldearen lana eta lidergoa ere ezinbestekoa izan da eta da helburuak bete ahal izateko.

Funtsezkoa da tresnak erabiltzaileei begira eraikitzea, eta horretarako, 2011n, erabiltzaileek proposatutako hobekuntzak egin ditugu aplikazio informatikoan, Gobernu Kontseiluaren agiriei (eta honen bidez, Eusko Legebiltzarreko agiriei) eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari dagozkien aplikazioekiko interakzioa ere antolatuz.