Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Komunikazio argia herritar guztientzat (II)

Garrantzirik gabeko informazioz beteriko munduan, argitasuna boterea da. Yuval Noah Harari

egilea: Juan Isasi, 

Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoaren (PEGIP 2020) helburu estrategikoetako bat da Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu elektronikoen eskaintza osatzea eta haien erabilgarritasuna eta irisgarritasuna hobetzea.

3.4. proiektuak “Zerbitzu publiko elektronikoen, egoitza elektronikoaren eta inprimaki elektronikoen erabilgarritasuna hobetzea” du helburu. Horretarako, honako bide hauek erabiltzen ditu: hizkera sinplifikatu eta komunikazio argia erabili, interfaze informatikoak eta formulario administratiboak estandarizatu bai eta zerbitzu elektronikoen bilakaera teknologiko eta funtzionala gauzatzea ere.

Blog honen aurreko sarrera batean,, komunikazio argiaren oinarrizko kontzeptuak azaldu genituen eta hizkera argiaren eta irakurketa errazaren arteko aldea. Era berean, 2018an Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzak (DACIMA) Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearekin (IVAP) lankidetzan hizkera argiari eta irakurketa errazari buruzko prestakuntza-ekintza programa abiarazi zuela ere aipatu genuen.

Hizkera argiari buruzko prestakuntza-ekintza programa IVAPeko Administrazio Hizkera Arloko adituek ematen dute, zeinak DACIMArekin lankidetzan aritzen baitira zerbitzu publikoen erabilgarritasuna hobetzearekin eta administrazio-hizkera sinplifikatzearekin lotutako programa eta jarduera guztietan.

Programak hizkera argiari buruzko prestakuntza presentziala zein birtuala, teorikoa zein praktikoa uztartzen ditu, eta komunikazio argiaren kontzeptuak azaltzeko eta praktikatzeko balio duten administrazio-testu errealak erabiltzen ditu beti. Ikastaroa gainditzeko ebaluazio-ariketa parte-hartzaileek kudeatzen dituzten zerbitzu edo prozedura zehatzen bat hizkera argira egokitzean datza. Horrela, eskuratutako ezagutza programaren errealitatera transferitzea bermatzen da.

COVID-19k sortutako egoera dela eta, 2020an egindako ikastaroaren azken edizioan aurrez aurreko azken saio programatuak formatu telematikora eraman dira. Izan ere, konfinamenduan, ikastaroko SharePointa erabili dugu talde-lanerako (irakaskuntza eta ariketa praktikoak), azken bi saioak aurrez aurre ematea ezinezkoa baitzen. Erronka arriskutsua izanagatik ere, harrera bikaina izan du ikasleen artean, eta taldearen onespena eta ahobatezko inplikazioa izan ditu. Ekimen horri esker ikasturtea amaitu ahal izan dugu, bestela osatu gabe geratuko baitzen.

Taula honetan, hiru edizioetan zehar proiektuan parte hartu duten Eusko Jaurlaritzako zuzendaritzak eta programak aurkezten dira: