Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Datuak babesteko ordezkariaren web-orri berria argitaratu dugu

egilea: Kristina Jaén, 

Euskadi.eus atarian argitaratu egin dugu datuak babesteko ordezkariaren webgune berria.

Orri honetatik, aukera dago datuak babestearen arloko eskubideez baliatzeko modu telematikoan. Horrela, datuen babesaren arloan aplikatu beharreko araudia betetzen da, eta herritarrek errazago izango dute beraien eskubideez baliatzeko prozeduran sartzea.

Gainera, EAEko Administrazio Publikoaren (sailak, erakunde autonomoak eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoak) tratamendu-jardueren erregistroa argitaratu da, eta, horrela, administrazio publikoek inbentarioa publiko egiteko eta web-orrian bitarteko elektronikoen bidez eskuragarri jartzeko duten eginbeharra betetzen da.

Datuak babesteko ordezkariaren web-orria argitaratzearekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak hartutako konpromiso etikoa eta gardentasunekoa jarraitzen da.