Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Nire karpeta, Eusko Jaurlaritzarekin ditugun tramiteen eta kudeaketen jarraipena egiteko aplikazio berria

Nire karpeta

egilea: Kristian Del Barrio, 

Nire karpeta Gobernantza Planaren barruan dagoen Herritar karpeta proiektuan kokatzen da eta Nire Kudeaketak aplikazioaren bertsio eguneratua da.

Funtzionalitatea, erabilera eta erabilerraztasuna hobetze aldera lan egin dugu; horrela, erabiltzaileek hobeto erabili ahal izango dute:

  • Giltza@ plataformarekin integratu da, identifikazio elektroniko bitartekarien erabilera errazteko eta beste euskal administrazioek erabiltzen ari diren sarbide sistema bera erabiltzeko (hasierako identifikazioa eginda, beste administrazioetara ere sartzen zara berriro identifikatu gabe).
  • Diseinuko joera eta jarraibide berrietara egokitu da (Material Design).
  • Gailu mugikorretara egokitu da.
  • Ordezkarien erregistro elektronikoarekin bat egin da.

Gure ustez, zerbitzu onena erabiltzaile berak diseinatzen duena da eta horregatik, erabiltzaile talde ezberdinekin lan egin dugu aplikazioaren hasierako bertsioetan probak egiteko.

Aplikazioa martxan jartzeko fase hauek jarraitu ditugu:

  • Hasierako fasean, Eusko Jaurlaritzaren langile batzuei aplikazioa probatzeko gonbidapena luzatu zitzaien beren iritziak eta iradokizunak jasotzeko.
  • Ondoren, Egoitza elektronikako esteka baten bitartez publiko orokorrari ere probatzeko gonbidapena erakutsi zaio. Nire kudeaketak aplikazio zaharra lehenetsia bezala mantentzen zen eta Nire karpeta probatu nahi zuenarentzat besterik ez zen.
  • Hasierako fasetan (3 hilabete iraun zutenak) jasotako iruzkinak eta iradokizunak aztertu ziren eta aplikazio lehenetsia jarri baino lehen hobekuntzak eta zuzenketak egin ziren.
  • Azkenik, ekainean Nire karpeta antzinako Nire kudeaketak ordezkatu zuen.

Nire karpeta martxan jarri ostean ere iruzkinak eta iradokizunak jasotzen jarraitzen ari gara, aplikazioan bertan dagoen esteka baten bitartez. Hori da guretzat informazio iturri garrantzitsu bat eta datozen bertsioetan hobekuntzak ezartzeko lagunduko digu.

Nire karpeta aplikazioak “beta iraunkor” eredua duela esaten dugu, hau da, ez da garapena hemen bukatu. Hobekuntzak joango gara ezartzen erabiltzaileen parte-hartzea eta proiektuak aurreikusita dituen funtzionalitate berriak kontuan hartuz. Funtzionalitate berri horien artean hauek daude:

  • Komunikazio- eta jakinarazpen-datuak aldatzeko aukera ematea erabiltzaile profilean
  • Estatuko Administrazio Orokorraren Herritar karpetarekin elkarreragingarritasuna
  • Estatuko Administrazio Orokorraren Jakinarazpenen Gune Bakarrarekin lotura
  • Espedienteen kontsulta entitate anitzeko zerbitzu bezala
  • Eusko Jaurlaritzaren mugikorrentzako estrategian barneratzea (Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu eta informazioa gune eta APP bakar batean)

Funtzionalitate berriak ezartzen diren heinean informatzen joango gara eta parte-hartzeko gonbidapenak bidaltzen jarraituko dugu, bai barruko erabiltzaileei, bai kanpokoei ere.

Aplikazioan sartzeko klik egin hurrengo botoian: