Hezkuntza Saila

Kapoor, Raj

Pakistandar antzezlea (Peshawar, Pakistan, 1924 - 1988). Prithviraj Kapoor antzerki eta zinemako aktorearen semea zen. Zinema komertzialeko izar bihurtu zen oso gazterik, eta hogei urte zituela, R.K. Films ekoiztetxea sortu eta ekoizpen lanetan hasi zen. Hainbat film egin eta interpretatu zituen, hala nola Sua (1948), Barsaat (1949), Alderraia (1951), Shree 420 (1955). Bere filmetan indiarren errealitatea, txirotasuna, ustelkeria, desberdintasun sozialak ageri dira.