Hezkuntza Saila

Irakasleak - Irakaskuntza egiaztatzea

 



Irakaskuntza-egiaztatzea irakasleei ezagutza eta laguntza emateko neurri bat da eta prestakuntza etengabe jasotzeko irakasle horien exijentziari eta gaurkotu, berriztatu eta ikertzeko premiei ematen die erantzuna. (185/2010 Dekretua, EAEko unibertsitateaz kanpoko funtzionario irakasleen lan-baldintzak arautzen dituen akordioaren 15. artikulua eta LOEren 104. artikulua).

Arestian azaldutakoaren arabera, Hezkuntza Sailak EAEn irakaskuntzan ari diren karrerako funtzionario irakasle eta lan-legepeko irakasle finko guztiei ematen die irakasle-txartela.

Hezkuntza Sailaren menpeko aldi baterako bitarteko edo praktiketako irakasleen kasuan, ikastetxeko zuzendaritzak, interesatuen eskariz, emango du irakaskuntza-izaera egiaztatzeko agiria (pdf agiriaren bidez), eta ikasturterako izango da baliagarri.

Txartel berri bat eskatzeko, mezu elektroniko bat bidali behar da huisgesp@euskadi.eus helbide elektronikora. Bertan azalduko dira eskaeraren arrazoiak eta atxikituko da ondorengo dokumentazioa:

  • NANaren kopia eskaneatua
  • Lapurretaren kasuan, salaketaren kopia

 Irakasle txartela onartzen duten erakundeak

Hezkuntza Sailak harremanak ditu Euskadin hornikuntza kultural eta zientifikoak dituzten hainbat erakunde eta organismorekin. Harreman horien ondorioz, dagoeneko badaude irakaskuntza-kreditatzeari laguntzeko ados daudela adierazi duten instituzioak eta, ildo horretatik, haien instalazioetara sartzeko erraztasun espezifikoak eman dizkiete irakasleei, baita horri buruzko hitzarmen espezifikoak izenpetu ere.

Hauetaz gain, Euskadi, Espainia eta Europa mailako hainbat eta hainbat erakunde kultural eta zientifikotara errazago sartzeko balio du kreditatze horrek.