Segurtasun Saila

Konpartitu

Europarako, Udaletarako eta Batzar Nagusietarako hauteskundeak 2019. Nor izan daiteke hautetsia?

Nor izan daiteke hautetsia 2019ko Europako Parlamenturako hauteskundeetan?

  • Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoaren 6.1 artikuluaren arabera (HAOLO), adinez nagusiak diren Espainiako nazionalitateko pertsona guztiak dira hautagarriak, baldin eta HAOLOren 6. artikuluan aurreikusten diren hautaezintasunak direla eta, arazorik ez badute.
  • HAOLOren 210 bis artikuluaren arabera, Espainiako nazionalitatea izan ez arren, adinez nagusiak diren eta Espainian bizi diren pertsonak ere hautagarriak dira, baldintza hauek betetzen badituzte:  
    1. Europar Batasuneko 26 estatu kideetako baten herritarrak izatea.
    2. HAOLOren arabera Espainiako herritarrek hautagarriak izateko bete behar dituzten betekizun berberak betetzea.
    3. Haien jatorria den Europar Batasuneko estatu kidean sufragio pasiborako eskubidearen jabe izatea (hautagarria izatea).

Nor izan daiteke hautetsia 2019ko Udal hauteskundeetan?

  • Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoaren 6.1 artikuluaren arabera (HAOLO), adinez nagusiak diren Espainiako nazionalitateko pertsona guztiak dira hautagarriak, baldin eta HAOLOren 6. artikuluan aurreikusten diren hautaezintasunak direla eta, arazorik ez badute.
  • HAOLOren 177.1 artikuluaren arabera, Espainiako nazionalitatea izan ez arren, adinez nagusiak diren eta Espainian bizi diren pertsonak ere hautagarriak dira, baldintza hauek betetzen badituzte:
    1. Europar Batasuneko 27 estatu kideetako baten herritarrak izatea.
    2. HAOLOren arabera Espainiako herritarrek hautagarriak izateko bete behar dituzten betekizun berberak betetzea.
    3. Haien jatorria den Europar Batasuneko estatu kidean sufragio pasiborako eskubidearen jabe izatea (hautagarria izatea).
    4. Espainian bizi diren Norvegiako nazionalitateko pertsonak ere hautagarriak dira (nazioarteko tratatu baten arabera, Norvegian bizi diren espainiarrei herrialde horretako Udal Hauteskundeetan hautetsiak izateko eskubidea ematen zaie).

Nor izan daiteke hautetsia 2019ko Batzar Nagusietarako hauteskundeetan?

  • Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako Batzar Nagusietarako hauteskundeei buruzko 1/1987 Legeak, martxoaren 27koak, 4.2 artikuluan ezartzen du hautagarriak izango direla kasuan kasuko Lurralde Historikoko hautesleak (hau da, baldintza hauek betetzen dituztenak: adinez nagusiak izatea, dagokion hautesbarrutiko udalerri bateko hautesle-erroldan izena emanda egotea eta eskubide zibil eta politikoen jabe izatea), baldin eta Lege horren 5.artikuluan jasota dauden hautaezintasunak direla eta, arazorik ez badute.

Hautaezintasunak eta bateraezintasunak

Nabarmenduak

Twitter

Azken aldaketako data: