Hezkuntza Saila

Atzerriko ikasketen baliokidetza. Prozedurari buruzko galderak

Nola egin behar duzun eskaera:

  1. Erregistratu aplikazioan
  2. Bete itzazu aplikazioan eskatzen diren datuak.
  3. Ordaindu online, eta inprimatu ordainagiria.
  4. Datuak beteta dituen eskabidea inprimatu eta sinatu ezazu.
  5. Entregatu zuzenean zerbitzuan aplikaziotik lortutako paperezko agiriak: eskaera-orria (inprimatuta eta sinatuta) eta ordainagiria. Gainerako agiriak ere, nola ez, aurkeztu beharko dituzu.

Gomendatzen dizugu, ahal dela, Mozilla Firefox nabigatzailea erabiltzea.

  • Alta emanda baldin bazaude, idatzi zure identifikazio-agiriaren zenbakia eta pasahitza.
  • Lehen aldiz sartzen bazara, alta eman behar duzu pantailan bertan, Alta izeneko ikonoan (pantailaren behealdean, ezkerrean) klik eginda.

Onlineko formularioa homologazioaren eskatzaileak bete behar du beti, eta bere izenarekin eta datu pertsonalekin identifikatu behar du bere burua. Beraz, interesatuaren identifikazio-datuak erabili behar dira nahitaez.

Egin klik "Alta/Pasahitza aldatzea" botoian (behealdean, ezkerrean) eta jarraitu urratsak pasahitz berri bat jasotzeko SMS bidez edo e-mailez.

Berdin dio. Zure erabiltzailea beti da zure identifikazio-dokumentua (NAN/AIZ, AIT/Bizileku-baimena). Berriro alta eman beharko duzu, lehengo dokumentu eta identifikazio-zenbaki berarekin, erabiltzaile berria bazina bezala, "Alta/Pasahitza aldatzea" botoian klik eginda. Zein mugikor-zenbakitara edo helbide elektronikotara bidaltzea nahi duzun galdetuko dizu, eta han jasoko duzu.

Dagokion Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzara joan beharko duzu zure nortasun-agiriarekin, eta bertan eskatu beharko duzu aplikazioan sartzeko modua.

Zuzenean zerbitzuarekin harremanetan jarri behar duzu (012 telefonoan).

"Gorde" botoia sakatzen duzunean, makinak barne-egiaztapen batzuk egiten ditu. Gordetzen ez badu, zerbait gaizki dagoen seinale. Horregatik, pantailaren goialdean letra gorriz agertzen den mezua irakurri behar duzu jakiteko zein den arazoa.

Nahitaezko eremuren bat bete gabe utzi baduzu, haren ondoan zirkulu gorri bat agertuko zaizu, eta ez da desagertuko bete arte.

Edozein aldaketa egin dezakezu eskaera bukatutzat eman aurretik. Bukatu ondoren zerbait aldatu nahi izanez gero, jarri harremanetan Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzarekin.

Aplikazioan zaudela, zure aukeraketaren ondoren tasa bat agertzen dela ikusiko duzu (DBH izan ezik, zeina doan baita). Horretaz oharturik, eskabidea bete ondoren hura online ordaintzeko aukera izango duzu.

Eskabidea bete, ordainketa egin eta agiri horiek inprimatu ondoren amaituko dira aplikazioan egin beharrekoak.

Alde batetik, eskatzaile guztientzako oinarrizko agiriak daude. Agiri hauek dira:

  • Aplikazio informatikoak emandako eskabide-inprimakia, behar den moduan beteta eta sinatuta.
  • Dagokion tasaren ordainagiria, aplikazio informatikoak emana.
  • EAEko errolda-ziurtagiria.
  • Nortasuna egiaztatzeko dokumentua.

Horretaz gain, nahitaezko agiriak aurkeztu beharko dituzu, homologatu nahi dituzun ikasketen araberakoak. Oso erraz jakin dezakezu zein diren agiri horiek Nahitaez aurkeztu beharreko agiriak, eskatutako homologazioaren arabera izeneko dokumentua kontsultatuta.

Lehenago esan bezala, aplikazio informatikoa egin beharrekoak egin ondoren, Zuzenean zerbitzura joan behar duzu eta bertan paperezko agiri hauek aurkeztu: aplikazioak emandako eskabidea (beteta eta sinatuta), nortasuna egiaztatzeko dokumentua, errolda-ziurtagiria, tasaren ordainagiria (aplikazioak emandakoa) eta ikasketa-agiriak behar bezala legeztatuta, hala badagokio.

Oinarrizko agiri guztiak 10 eguneko epean, jakinarazi zaizunetik kontatzen hasita, aurkeztu ez badituzu, ez zaio alta emango zure espedienteari eta eskaerari baja emango zaio.

Besterik esan ez baduzu, Administrazioa telematikoki jarriko da harremanetan zurekin.

Errekerimenduei kasu egiten ez badiezu, Administrazioak legea aplikatuko du: atzera egin duzula edo zure espedientea iraungi egin dela ulertuko da.

Izapidetzea hasieratik egin beharko duzula berriro, kudeaketa-tasaren ordainketa barne.

Bai, aplikazioaren bidez, "Espedienteen egoeraren kontsulta" atalean.

2012ko otsailaren aurretikoa baldin bada, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari eskatu behar diozu. Kredentziala data hori baino geroago igorri bada, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari eskatu behar diozu, Zuzenean zerbitzuaren bidez.

Zuzenean zerbitzuko bulegoetan (012 telefonoan):

  • Zuzenean Araba/Álava Ramiro de Maeztu 10 01008 Vitoria-Gasteiz
  • Zuzenean Bizkaia Gran Vía, 85 48011 Bilbao
  • Zuzenean Gipuzkoa Andía, 13 20004 Donostia-San Sebastián