Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Lekuak

lekuak, goiburu-irudia

Babes Markoa : UNESCOren Munduko Geoparkeak

Datu Nagusiak

Mota:
Babes Markoa
Arloa:
Mundukoa
Erakunde Arduraduna:
UNESCO

Deskribapena

UNESCOren Munduko Geoparkeak aparteko eremu geografikoak dira, non nazioarteko garrantzi geologikodun guneak eta paisaiak babesa, hezkuntza eta garapen jasangarria bere baitan hartzen dituen kontzeptu holistiko baten bitartez kudeatzen diren.

Bere ikuspuntua "behetik goranzkoa" da, kontserbazioa garapen jasangarriarekin eta lekuan lekuko komunitateen parte-hartzearekin konbinatuz.

2015eko azaroan, UNESCOren Kontseilu Nagusiko 195 Estatu kidek "UNESCOren Munduko Geoparkeak" izeneko Programa  (IGGP) berretsi zuten. Hartara gune geologiko eta paisaia nabarmenak modu holistikoan kudeatzearen garrantzia onartu zen.

UNESCOren Munduko Geoparkeek Lur planetaren 4.600 milioi urteren eta oraingo itxura eman zioten gertaera geologikoen historia kontatzen dute, baita gizadi beraren garapena ere. Iraganeko klima aldaketen ebidentziak ez ezik, egungo erronkak jakinarazten dizkiete tokian tokiko komunitateei eta lurrikarak, tsunamiak eta sumendien erupzioak bezalako arriskuei aurre egiteko prestatzen laguntzen diete.

UNESCOren Munduko Geoparkeak Programak geodibertsitateari buruzko kontzientzia areagotu nahi du baita babeseko, hezkuntzako eta turismoko praktika onenak sustatu ere. Munduko Ondarearen lekuekin eta Biosferako Erreserbekin batera, UNESCOren Munduko Geoparkeek garapen jasangarrirako tresneria zabala osatzen dute eta agenda 2030 (GJH) erdiesten laguntzen dute ikuspegi globalak eta tokian tokikoak konbinatzearen bidez.

Geoparkeen Munduko Sarearen bitartez, Geoparkeak izugarri hazi dira mundu osoan zehar, UNESCOrentzat gero eta tresna garrantzitsuago bilakatu delarik, izan ere Estatu kideak eta euren komunitateak konprometitzen ditu Lurraren Zientzietan eta ondare geologikoaren kontserbazioan ikuspegi holistiko batetik abiatuta.

UNESCOren Munduko Geoparke baten funtsezko ezaugarriak

Lau dira eremu bat UNESCOren Munduko Geoparke bilakatzeko beharrezkoak diren funtsezko ezaugarriak:

Nazioarte mailako ondare geologikoa

UNESCOren Munduko Geoparke bilakatzeko eremu batek nazioarte mailako ondare geologikoa eduki behar du. Maila hori zientzialari profesionalek ebaluatzen dute, "UNESCOren Munduko Geoparkeak Ebaluatzeko Taldeko" kideak direnak, alegia. Nazioarteko arbitrajean oinarrituta, eremuaren barruko gune geologikoetan egindako ikerketa argitaratuak, zientzialari profesionalek ebaluaketa konparatiboa egiten dute hartara gune geologikoek nazioarteko garrantzia duten ala ez erabakitzeko.

Kudeaketa

Estatuko legediak aintzatetsitako erakunde legal batek kudeatzen ditu UNESCOren Munduko Geoparkeak. Kudeaketa erakunde hori behar bezala hornituta egon behar du eremu osoa zuzentzeko eta bere baitan hartu behar ditu tokiko eta eskualdeko agintari eta pertsona garrantzitsu guztiak. UNESCOren Munduko Geoparke batek erakunde horretako kide guztiek adostutako kudeaketa plan bat behar du, tokiko bizilagunen behar sozialak eta ekonomikoak mantenduko dituena, bizi direneko paisaia babestuko duena eta bere identitate kulturala kontserbatuko duena. Plan hori osoa izan behar du, UNESCOren Munduko Geoparkearen gobernantza, babesa, azpiegiturak, finantzak eta parte-hartzea bere barnean hartuta.

Agerikotasuna

UNESCOren Munduko Geoparkeek tokiko garapen ekonomiko jasangarria sustatzen dute, geoturismoaren bitartez, batez ere. Eremu bateko geoturismoa suspertzeko ezinbestekoa da UNESCOren Munduko Geoparkea agerikoa izatea. Bisitariek zein tokiko biztanleek Geoparkeari buruzko informazio eskuratu ahal izan behar dute. Esan gabe doa, UNESCOren Munduko Geoparke batek informazioa zabaldu behar duela horretarako propio sorturiko web gune baten bidez, baita liburuxken edo gune geologikoak eta bestelakoak lotuko dituen mapa zehatz baten bidez ere. UNESCOren Munduko Geoparke batek identitate korporatiboa behar du, halaber.

Sare-lana

UNESCOren Munduko Geoparkea izateak geoparkearen eremuan bizi den biztanleriarekiko lankidetza ez ezik, UNESCOren Munduko  beste Geoparkeekin batera lan egitea inplikatzen du, bai Munduko Geoparkeen Sarearen bitartez (GGN), bai bestelako eskualde-sare baten bitartez (Europako Geoparkeen Sarea), hartara elkarrengandik ikasteko eta, sarea den heinean, UNESCOren Munduko Geoparke markaren kalitatea hobetzeko. Nazioarteko kideekin lan egitearren dira UNESCOren Munduko Geoparkeak GGN moduko nazioarteko sarearen kideak, horra hor arrazoi nagusia. GGNren kidea izatea derrigorrezkoa da UNESCOren Munduko Geoparkeentzat. Mugez haraindi elkarrekin lan eginda UNESCOren Munduko Geoparkeek komunitate desberdinen arteko elkar-ulertzean laguntzen dute eta, horrela, bakea sendotzeko prozesuetan ere bai.

Lekuak

Izena Leku kodea Izapidearen Egoera
Euskal Kostaldeko Geoparkea Izendatua