Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Eta herritarrek, zer aurkitu nahi dute Euskadi.neten?

Argitalpen-data: 

Euskadi.net berri bat eraikitzen ari gara. Berrikuntza honen ardatza herritarrek bilatu eta aurkitu nahi duten informazioa da. Hala ere, ez da lan xamurra herritarrek nahi dutena ezagutzea eta lehenengo saiakera honetan bete-betean asmatzea zaila dela jakin badakigu.

Horregatik hasiera batean ezartzen ditugun hipotesiak datu objetiboekin berretsi behar dira eta bide bakarra, neurtzea, neurtzea eta neurtzea da.

Nola aztertu dugu herritarrek nahi dutena?

Euskadi.eus berria

Euskadi.neten beta fase honetan herritarren eskaera aztertu ahal izateko informazio-iturri hauek erabili ditugu:

  • Google Analytics estatistika-tresna

  • Zuzenean zerbitzuko aktibitate-estatistikak

  • Online inkestak

Eskaera aztertzeko garaian, informazioa eta zerbitzuak taldekatzea erabaki dugu, ondoren herritarrari ere taldekatuta erakutsi ahal izateko. Ez dugu ezer berririk asmatu eta adibidez erresuma Batuaren webguneak (Gov.uk ) egiten duen taldekatzea hartu dugu erreferentziatzat.

Gure kasuan, taldekatzea Gaietan egin dugu. Erraz ulertu daitezkeen Gai nagusiak sortzea izan da gure helburua.

Hau da jarraitu dugun metodologia:

Hasierako taldekatzea

Gai nagusiak lan taldean atera ditugu Card sorting teknikak erabilita:

  1. Google Analytics-eko datu orokorrak aztertu ondoren, lan taldeko kide bakoitzak gai nagusien proposamena sortzen du.

  2. Talde guztiaren gai-zerrendak batu egiten dira eta proposatutako gaietan berdinak direnak gai nagusitzat hartzen dira. Gaionontzekoak eztabaidatzen dira eta gai baten batean kokatu ahal diren aztetzen da.

  3. Azpigaien hasierako planteamendu bat ere egiten da.

Gaiak banan-banan aztertu eta azpigaiak sortu

Gai orokor bakoitzarekin erlazionatuirko webguneen estatistikak aztertu ditugu honelaxe:

  • Azken urtean herritarrek bisitatutako orriak hartu eta lehendabiziko 100ak aztertu dira.

  • Rebote-portzentai handia duten orriak baztertu egin dira.

  • Talde logikoak sortu ditugu eta zerrendako orri bakoitzari talde bat egokitu.

  • Taldeen orri-kopuruen zenbatekoa eta portzentaiak aztertu eta azpigaietan bihurtu ditugu, lehentasunak ezarriz.

  • Bisitatutako orri-kopuru osotik  %60-%70 aztertzen saiatu gara.

Zerbitzu eta informazio erabiliena

Aurreko datuekin gai bakoitzari dagozkion zerbitzu eta informazio erabilienak atera ditugu. Honekin batera, informazioa erakusteko lehentasunak ere ezarri dira.

Beraz, Euskadi.net berrian agertzen den informazioaren ordena herritarrek gehien eskatzen dutenaren arabera ezarri da.

Malgua izan behar du

Hasierako gaien sailkapena ez da behin betikoa. Alderantziz, herritarrek nahi dutenaren arabera aldatu beharko da eta horregatik Web Analitikan erabilitzen ditugun tresnak ezinbestekoak dira ezarri ditugun hipotesiak berresteko.

Horien esker ezagutuko dugu eskatzen dutena aldatzen doan edo ez. Eta noski, aldatzen bada, guk ere gure gaien sailkapenetan aldaketak egingo ditugu.