Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Azken eguneratzea: 2012/04/23

Web Zerbitzua: Maiatzeko Euskadi.net prestakuntza

Datorren 2012ko maiatzean Web Zerbitzuak antolatutako Euskadi.net-eko tresnei buruzko prestakuntza

2012ko maiatzean Web Zerbitzuak kurtso hauek eskainiko ditu euskadi.net-eko erabiltzaileei:

  • M1 - Eduki kudeatzailea - Orokorra : Maiatzak 9, 10,11, 14, 15 eta 16
  • M5 - Prozeduren modulua: Maiatzak 21, 22 eta 23

Informazio guztia eskuragarri duzue Web Zerbitzuaren webgunean, prestakuntza atalean

Kurtsoetan izena eman ahal izateko, zuen Sailako prestakuntza-koordinatzaileari honako datuak bidali beharko dizkiozue:NANzenbakia, harremanetan jartzeko datuak eta kurtsoa zein hizkuntzan jaso nahi duzue. Berak kudeatuko du eskaera eta Web Zerbitzuari bidaliko dio beharrezkoa den informazio guztia. 

Aurre-inskripzioak kurtsoa hasi baino 15 egun lehenago egin beharko dituzue, gutxienez. 

Kurtso bakoitzeko 6 ikasle behar dira, gutxienez. Web Zerbitzuak edozein kurtsoa bertan behera utziko du gutxienezko ikasle-kopuru hori lortzen ez bada. Hizkuntza bateko kurtsoan gutxienezko ikasle-kopuru hori lortzen ez bada, ikasleak beste hizkuntzan emango den kurtsora pasatuko dira, aurretik eta espresuki kontrakoa adierazi ez badute, behintzat. 

Bukatzeko, gogoratu nahi dizuegu IVAPek formakuntza hau egiaztatzen duela, Jakinan agertzen diren kurtso bakoitzaren fitxetan zehazten den bezala.