Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

Landetxeei buruzko aldez aurreko kontsultak

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa


Egitura atal kudeatzailea

Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza


Xedea

Batetik, establezimenduak izan dezakeen sailkapenari buruzko orientazioa ematea, hala badagokio, modalitateari (gelaz gelako ostatua, bere osotasunean lagatako dependentzia bateko [etxea] ostatua, edo ostatu mistoa), buruzko informazioa ematea, eta, bestetik, araudi turistikoari buruzko informazioa ematea, 30/1992 Legearen 35 g) artikuluan jasotako informazio- eta orientazio-betebeharrak betetzeko.

Nori Zuzendua

Euskal Autonomia Erkidegoan, prezio baten truke, etengabe eta modu profesionalean, eta beste zenbait zerbitzu osagarrirekin edo gabe, ostatua eskaini nahi duten guztiek KONTSULTA AURKEZ DEZAKETE ZER SAILKAPEN DAGOKIEN JAKITEKO, ostatu-jardueran jarduteari dagokion erantzukizun-aitorpena aurkeztu aurretik. Ostalari-hartze soila kanpo geratzen da.

Ostatu-jarduera hastearen erantzukizun-aitorpenaren bitartez ostatu-establezimenduei dagokienez administrazio turistikoari hasiera batean aitortu zizkioten ezaugarri edo azpiegitura-instalazioen aldaketa dakarten ERREFORMAK egin nahi dituzten establezimenduek ere izango dute aldez aurreko kontsulta aurkezteko aukera. Komunikazio horren xede izateko, aldaketa horiek “funtsezko aldaketak” izan behar dute, hau da, azaleran, edukieran edo sailkapenean eragin behar dute (adibidez, gelaz gelako ostatuaren, edo bere osotasunean lagatako dependentzia bateko [etxea] ostatuaren edo ostatu mistoaren modalitate-aldaketa, edo titularraren aldaketa), gainerako aldaketak alde batera utzita, hala nola enpresa-izenaren aldaketa eta abar.

Araudia

 

 


Harremanak norekin

ARABAKO TURISMO ETA MERKATARITZA LURRALDE BULEGOA
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 70 55
E-maila:
turismo-araba@euskadi.eus

BIZKAIKO TURISMO ETA MERKATARITZA LURRALDE BULEGOA
Concha Jeneralaren kalea, 23
48010 Bilbao
Tel.: 944 03 14 78
E-maila:
turismo-bizkaia@euskadi.eus

GIPUZKOAKO TURISMO ETA MERKATARITZA LURRALDE BULEGOA
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastian
Tel.: 943 02 25 64
E-maila:
turismo-gipuzkoa@euskadi.eus

 

 

Erantsi beharreko agiriak
  • Aldez aurreko kontsulta-eskaera.
  • Memoria.
  • Solairu-banaketaren plano kotatuak, eskalan eginak.
  • Atalen planoak.

Dagokion tasa

---

Eskabideak Aurkezteko Epea

Urte osoan zehar.


Eskabideak aurkezteko lekua

Baimendutako erakundeak.

Dagokion lurralde-ordezkaritza.

Aurkeztu beharreko dokumentuak

Tramiteen deskripzioa
  • Dokumentazioa Lurralde Ordezkaritzan aurkezten da.
  • Teknikariak dokumentazioa aztertzen du, eta osatu gabe badago, interesdunari dokumentazio osagarria aurkezteko eskatzen dio.
  • Teknikariak txosten bat egiten du proiektua araudi turistikoari egokitzeko, eta erantzuteko proposamena lantzen du.
  • Turismo Zuzendaritzak erantzuna lantzen eta onartzen du.
  • Eskatzaileari jakinarazten zaio.

Egitura Atal Ebazlea

Lurralde-ordezkaria.


Ebazteko epea

Hiru hilabete kontsulta egin ondoren.

Isilbidearen Ondorioak

Ez dagokio


Administrazio Bidearen Bukaera

Ez dagokio


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Ez dagokio


Formularioak

Landetxe eskaera (DOTX, 81 KB)

Eskatutako dokumentazioa aurkezteko epea luzatzeko eskaera (DOTX, 71 KB)

Aurkeztu beharreko dokumentuak

Bestelako Agiriak

---


Oharrak

---

Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

23/01/2019