Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

CTE - Euskadiko turismo-lehiakortasuna sustatzeko laguntzaK-2014

LABURPENA
Titulua:
CTE - Euskadiko turismo-lehiakortasuna sustatzeko laguntzaK-2014
Xedea:

Programa honen xedea da Euskadiren turismo-lehiakortasuna sustatzeko laguntza-programaren esparru orokorra garatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan turismo arloan eskumena duen Sailaren 2013-2016 Ekintza Planean jasotzen den moduan.

Itzuli behar ez diren diru-laguntzen bidez lagunduko dira honakoak:

  • Turismoa kudeatzeko ereduan sektore horretako eragile publiko eta pribatuak barne biltzen dituzten eskualdeko turismo-lankidetzarako erakundeak sortzea eta mantentzea, turismo-kudeaketarako egiturak, eta hiriburuetan turismoa sustatzen duten hiru erakundeak
  • Helmugen lehiakortasuna hobetzea.
  • Eskualdeko turismo-lankidetzarako erakundeek eta turismo-kudeaketarako egiturek kudeatutako turismo-produktuak sortzea eta garatzea, beti ere Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzak sustatutako turismo-planekin bat badatoz.
  • Hiru hiriburuetan turismoa sustatzen duten erakundeek kudeatutako turismo-produktuak eta jomugak sortzea, garatzea, sustatzea eta horien marketina egitea, beti ere Euskadiko Turismoaren Marketin Planarekin bat badatoz.
Diru kopurua:
Deialdiaren araudia:
  • EBAZPENA, 2014ko ekainaren 27koa, (EHAA Zk. 121/2014)
    Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena, Euskadiko turismo-lehiakortasuna sustatzeko laguntzak emateko 2014ko ekitaldirako deialdia jakitera ematen duena.
Araudia:
  • AGINDUA, 2014ko ekainaren 18koa, (EHAA Zk. 119/2014)
    Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, Euskadiko turismo-lehiakortasuna bultzatzeko laguntza-programa arautzen duena.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Deialdia egiten duen organoa:
Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza
Erakunde erabakigarria:
Eusko Jaurlaritza
Egitura atal ebazlea:
Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza
Bertan emandako arreta:

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren
Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
General Concha 23
48010 Bilbao

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren
Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz

Telefono bidezko arreta:

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Tel.: 943 02 25 64
E-posta.: m-etxebeste@ej-gv.es

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren
Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
Tel.: 94 403 14 81
E-posta: g-ibarzabal@ej-gv.es

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren
Arabako Lurralde Ordezkaritza
Tel: 945 01 70 55
E-posta: gema-etxenike@ej-gv.es

TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren
Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
General Concha 23
48010 Bilbao

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren
Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz

Itzuli

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren
Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
General Concha 23
48010 Bilbao

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren
Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz

CTE - Euskadiko turismo-lehiakortasuna sustatzeko laguntzaK-2014

Programa honen xedea da Euskadiren turismo-lehiakortasuna sustatzeko laguntza-programaren esparru orokorra garatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan turismo arloan eskumena duen Sailaren 2013-2016 Ekintza Planean jasotzen den moduan.

Itzuli behar ez diren diru-laguntzen bidez lagunduko dira honakoak:

  • Turismoa kudeatzeko ereduan sektore horretako eragile publiko eta pribatuak barne biltzen dituzten eskualdeko turismo-lankidetzarako erakundeak sortzea eta mantentzea, turismo-kudeaketarako egiturak, eta hiriburuetan turismoa sustatzen duten hiru erakundeak
  • Helmugen lehiakortasuna hobetzea.
  • Eskualdeko turismo-lankidetzarako erakundeek eta turismo-kudeaketarako egiturek kudeatutako turismo-produktuak sortzea eta garatzea, beti ere Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzak sustatutako turismo-planekin bat badatoz.
  • Hiru hiriburuetan turismoa sustatzen duten erakundeek kudeatutako turismo-produktuak eta jomugak sortzea, garatzea, sustatzea eta horien marketina egitea, beti ere Euskadiko Turismoaren Marketin Planarekin bat badatoz.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

1.– Agindu honetan araututako laguntzak jaso ahal izango dituzte EAEn kokatutako udalek, udal-sozietate publikoek, udal enpresa-entitate publikoek, koadrilek eta mankomunitateek, tokiko eta eskualdeko garapen-agentziek, landa-garapenerako elkarteek, turismo-partzuergoek eta berezko izaera juridikoa duten eta turismoa sustatzen duten bestelako eskualde-erakundeek, eta irabazi-asmorik gabeko elkarte edo erakunde pribatuek, betiere horien helburuetako bat turismo-jardueraren garapena bada.

2.- Ezin izango dute laguntza-programa honen erakunde onuradunak izan ETEak, horien elkarteak, sektore-elkarteak, kirol-elkarteak, irabazi-asmoa duten elkarteak, Aldundiak eta berezko izaera juridiko lotua duten edota Erakunde Administrazioaren –Eusko Jaurlaritzaren eta Aldundien– mendekoak diren sozietate publikoak.

PRESTAZIOA
Dotazioa:
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskabide Izapidea (Eskaera)
Eskabide Izapidea
Dokumentazioa:
  • ESKAERAREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

    1.- Erakunde eskatzaileak proiektuak ebaluatzeko behar diren datu orokorrak jasoko dituen eskabidea bete beharko du, eta baita eskabide horretan jasota agertzen den informazioaren egiazkotasunari buruzko zinpeko aitorpen bat ere.

    2.- Oro har, eskabideekin batera, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

    a)         Erakunde eskatzailearen Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren kopia.

    b)         Pertsona eskatzailearen ordezkaritza-ahalordearen kopia, edota gaitasun hori egiaztatzen duen dokumentazioa.

    c)         Irabazi-asmorik gabeko elkarte edo erakunde pribatuen kasuan, estatutuen fotokopia eta Elkarteen Erregistroan erregistratuta daudela egiaztatuko duen ziurtagiria.

    d)         Berezko nortasun juridikoa duten Garapen Erakundeek, Turismo-partzuergoek, edota turismoa sustatzen duten bestelako erakundeek: erakundea egiaztatzeko dokumentazioa (eratze-eskrituraren, estatutuen eta erregistroko izen-ematearen ziurtagiriaren kopiak)

    e)         Gainera, fundazioek estatutuen fotokopia aurkeztu beharko dute, baita dagokien erregistroan erregistratu izanaren egiaztagiria ere.

    Eskabidea erakunde eskatzailearen sinadura elektroniko baimenduaren bitartez formalizatzen bada, ez da dokumentazio hori aurkeztu beharko; izan ere, lehen zerrendatutako gainerako dokumentazioa erakundearen ziurtagiri elektronikoan inplizituki jasota dago.

    3.- Halaber, eskabideekin batera, egiteko laguntza eskatzen den proiektuaren tipologiaren arabera ondoren zehaztutako dokumentazioa ere aurkeztu beharko da:

    a) Lankidetza-erakundeei, turismo-kudeaketarako erakundeei eta hiru hiriburuetan turismoa sustatzen duten erakundeei laguntzeko proiektuak.

    ●          Turismo-mahaien (erakunde-mahaia eta mahai teknikoa) akten kopia, laguntza-eskabidean aurkeztutako proiektuei begira lortutako akordioak jasotzen dituena.

    ●          Berezko nortasun juridikorik ez duten erakundeek, proiektua hezurmamitzerakoan esku hartu duten partaide publiko eta pribatuek sinatutako lankidetza- eta kudeaketa-akordioa egiaztatzen duen dokumentu bat aurkeztu beharko dute (behar bezala formalizatuta egon behar du agiri horrek), 5.1.c) artikuluan adierazitakoari jarraiki.

    b) Agindu honen 5.3 eta 5.4 artikuluetan jasotako proiektuak:

    ●          Proiektu horiei buruzko informazio garrantzitsua ezinbestean laburbildu beharko da eskabide-orrietan horretarako aurreikusitako idatzi-zatietan, baina nolanahi dela ere, memoria gehigarria edo/eta dokumentazio osagarria aurkeztu ahal izango da, proiektua hobeto ulertu ahal izateko.

    ●          Seinaleak instalatzea dakarten proiektuen kasuan, udaleko edota Foru Aldundiko organo eskudunaren instalazio-baimenaren kopia aurkeztu beharko da laguntza jaso ahal izateko.

    4.- Jadanik Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan turismo arloan eskumena duen Sailaren eskura dauden indarreko dokumentuak ez dira nahitaez aurkeztu beharko. Horrelakoetan, baina, eskabidean bertan adierazi beharko da zein egunetan eta zein organo edo erakundetan aurkeztu ziren agiriok, betiere, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 35 artikuluko f) idatzi-zatian ezarritako moduan eta horko betekizunak errespetatuta.

    ORDAINKETARAKO AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

    • Diruz lagundutako proiektuaren egikaritze-memoria, besteak beste, egindako jarduerak eta horien kostua, eta jardunen helburuen lorpenari buruzko ebaluazioa jaso beharko dituena, oro har, baita Aginduaren helburu espezifikoak, Zioen Azalpenean aipatzen direnak, lortzeko egindako ekarpenari buruzko ebaluazioa ere.
    • Fakturen koadroa; bertan, fakturak behar bezala zenbakitu eta diruz lagundutako jardun bakoitzarekin behar bezala lotu beharko dira, eta bakoitzarentzat honako informazio hau zehaztuko da: fakturaren data, hornitzailea, kontzeptua eta zenbatekoa (BEZa barnean hartu gabe). Behar bezala konformatutako fakturak bakarrik onartuko dira, eta betiere horien gastu-kontzeptuek, laguntzaren xedearekin berariaz lotuta egonik, diruz lagun daitezkeen kontzeptuak argi eta garbi azaltzen badituzte, Agindu honetan biltzen denaren arabera. Eredu bat honako web-orrian eskura daiteke: http://www.industria.ejgv.euskadi.net/appcont/osaga-emp/cte.html
    • Behin betiko fakturen edo obra amaitzeagatiko ziurtagirien fotokopia konpultsatuak. Horiek bat etorri beharko dute goian aipatutako fakturen koadroan zehaztutakoekin. Gastuen/inbertsioen egiaztapena faktura elektronikoen bidez ere egin ahal izango da, betiere zerga-arloan onartuak izateko betekizunak betetzen badituzte.
    • Lan-kontratuaren eta dagozkion nominen fotokopia, pertsona gaituren bat kontratatzeko diru-laguntza jasotzen den kasuetan.
    • Plantillako pertsona baten lan-denboraren barruan, helmugetako Jardunbide Egokien programetan emandako denbora-zatia finantzatzeko diru-laguntza eskatu duen erakundeko pertsona eskudunaren aitorpena, honako hauek jasoko dituena: talde kopurua, talde horien antolaketa, horrelako programetan emandako guztizko ordu kopurua, ordu horiek guztizkoan duten ehunekoa, eta kostua.
    • ISO edo EMAS araudiaren araberako ziurtagiria eskuratu edo berritzeko diru-laguntza eskatu dutenek araudi hori betetzen dela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute.
    • Diru-laguntzaren xede izan diren planen, azterlanen, proiektuen eta sustapen-materialaren kopia edo ale bat, pdf formatuan ahal bada.

    Fakturen koadroetan eta/edo obren ziurtagirietan, eskabidea aurkeztu den ekitaldiari dagozkionak onartuko dira, baita 5.5. artikuluan horretarako ezarritako epeetan egindako jardunei dagozkienak ere, luzapena eman bada izan ezik; kasu horretan, aldi horretan bildutakoak ere onartuko baitira.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Eskabide Izapidea
Eskabide Izapidea

Elektronikoa
Aplikazioak:

DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2014/06/28 - 2014/08/06
Ebazteko epea:
Sei hilabeteko epea gainditu baino lehen, ebazpen hori eman eta interesdunari jakinarazi behar zaio. Dagokion deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da sei hilabeteko epea.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.