Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila

Enplegu eta Gizarteratze Zuzendaritza

Titularra: Amaia Arteaga Dañobeitia

 

Agintaldia: 2015/06/13 - 2016/12/15
Inprimatu

EGINKIZUNAK

Enplegu eta Gizarteratze Zuzendaritzari, dekretu honek oro har esleitzen dizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio:

  1. Enplegu Planen eta Ekimenen plangintza eta diseinua zuzentzea, horien ezarpena koordinatzea, horien segimendua egitea, eta horrek guztiak enpleguan dituen emaitzak eta inpaktua ebaluatzea.
  2. Ikerketak, azterlanak, analisiak eta txostenak egitea enplegu- eta prestakuntza-berrikuntzarako, eta prestakuntza eta enpleguaren arloko plangintza estrategikorako, lan-merkatuaren, enpleguaren eta prestakuntzaren arteko harreman-ikuspuntu berriak zehaztuz.
  3. Enplegu- eta prestakuntza-berrikuntzako proiektuak burutzea, zeharka, beste sail, administrazio edo erakundeekin.
  4. Enpleguaren, prestakuntzaren, diru-sarrerak bermatzearen eta gizarteratzearen arloko arau-proposamenak egitea.
  5. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin koordinatzea eta, hala dagokionean, koordinazio-jarduerak gauzatzea, beste enplegu-zerbitzu publiko batzuekin.
  6. Lan-merkatuaren joerak aztertu eta ebaluatzea.
  7. Formula berritzaileak ikertzea zailtasunak dituzten kolektiboei –besteak beste gazteak, ezintasunak dituzten pertsonak, emakumeak eta diru-sarrerak bermatzeko errentaren hartzaileak–enplegurako sarbidea ematearen eremuan, eta, horretarako, enpresa-munduarekin lankidetzan jarduteko formulak aztertzea.
  8. Enplegagarritasun-politikak eraberritzea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan langileen eta enpresen arteko bitartekotza- eta komunikazio-bideak hobetuz.
  9. Enpleguari, prestakuntzari, diru-sarrerak bermatzeari eta gizarteratzeari dagokienez, herri-administrazioen politikak behatzea, europar estrategian arreta berezia jarriz, eta nazioarte-mailan sektoreak dituen joerak aztertuz.
  10. Enpresaren eta hezkuntzaren munduarekin lankidetzan jardutea, enpleguari eta prestakuntzari buruzko ikerketarako, arlo horretan konponbide berritzaileen ezarpena sustatuz.
  11. Langabetuek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin ezartzen dituzten laneratze aktiboko hitzarmenen aplikazioa aztertzea, eta horien emaitzei buruzko ikerketa egitea.
  12. Enpleguak eta prestakuntzak gainerako sistemekin duten koordinazioa aztertzea; besteak beste, Hezkuntzarekin, Osasunarekin edo Gizarte Zerbitzuekin.
  13. Europako Gizarte Funtsetik eta enpleguarekin eta gizarte-kohesioarekin lotura duten Europako beste funts batzuetatik datozen laguntzak planifikatzea, kudeatzea, kontrolatzea eta ebaluatzea.
  14. Enpleguaren eta prestakuntzaren arloan plangintza berritzailea ahalbidetzen duen antzeko beste edozein egiteko.