Lan eta Enplegu Saila

Azken eguneratzea: 2012/10/17

Lanbidek Deia salatu du difamatzeagatik

Gaur Deia eta Noticias de Gipuzkoa egunkarietan argitaratutako artikuluari erantzunez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiak, Javier Ramosek, bi komunikabide horien kontrako kereila bat aurkezteko enkargua eman die Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu juridikoei. Kereila “difamatzeagatik” jartzeko eskatu die.

Bi komunikabide horietan argitaratutako informazioak desitxuratu egiten du informazio guztiz administratibo eta normal bat, ez ELA sindikatuaren demandan ezta epai judizialean ere azaltzen ez dena. Epai hori, gainera, ez da irmoa eta errekurtsoa jarriko da haren kontra. Artikuluan, Deia eta Noticias de Gipuzkoa egunkarien arabera, plazak Alderdi Sozialistaren inguruko hautagai zehatz batzuei esleitzeko bideratuta zegoen lehiaketa.

Hori dela eta, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak honako alderdi hauek argitu nahi ditu:

- ELA sindikatuak Lanbideko langileen kontratazioei eta barne mugimenduei dagozkien ekintza administratibo guztien aurka jarri du errekurtsoa. ELA sindikatuak, Administrazio Kontseiluko kide den arren, ez du inoiz kontseilu horretan parte hartu nahi izan. Barne mugimenduak egiteko prozesu horiek guztiek, 900 langiletatik, 46 langilerengan dute eragina.

- Izendapen guztiak aldi baterako dira, harik eta lanpostu-zerrenda (LPZ) osatu arte. Zerrenda hori Funtzio Publikoan egiten ari dira.

- Lanbidek erakundearen barruan langileak mugitzeko egindako 28 deialdiak, zeinek 900 langileren artean 46ri eragin baitzioten, gardenak izan dira guztiz. Gainera, hautaketa-prozesuetan, Lanbidek beti egin izan die hautaketa-prozesu hori kontrolatzeko gonbidapena sindikatu-ordezkari guztiei.

- Arlo-buruen kasu zehatzetan, sindikatu-ordezkari guztiei egin zitzaien hautaketa-prozesuetan parte hartzeko gonbidapena, eta prozesu horietako bakoitzean parte hartu izan dute sindikatuek.

- Izendapen guztiak izan dira aldi baterako, lanpostuen zerrenda onartu artekoak; lanpostuen zerrenda oraintxe ari dira egiten Funtzio Publikoan.

- Lanbideko langile batek ere ez du errekurtsorik aurkeztu gauzatutako deialdien kontra.

- Barneko hautaketa-prozesu hauetan parte hartu izan duten Lanbideko langileen aniztasuna erabatekoa izan da. Sindikatu guztietako kideak izan dira tartean, bai eta alderdi politiko guztietako zaleak ere.

- Lanbideko hamalau burutzen inguruen, arduradunetako lau Eusko Jaurlaritzatik eskualdatutako langileen artekoak dira, beste lau Egailanetik eskualdatutako langileen artekoak, eta sei SEPEtik (Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa) eskualdatutako langileen artekoak. Guzti-guztiak dira erantzukizun-mailarik goreneko profesionalak, jatorrizko erakundeetan ibilbide profesional egiaztatua dutenak, eta horren froga da Lanbideko langile batek ere ez aurkeztu izana errekurtsorik atxikipen horien kontra.

- Lanbideren ustez, informazio horren helburua Lanbideri egonkortasuna galaraztea da, zerbitzu publiko horren barne-funtzionamendua ezestea, eta hauteskunde-prozesuan eragitea.

- Lanbideko kontratazio-sistemek Funtzio Publikoaren txostenen bermea dute.