Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

LEADER landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzak aurkezteko epea irekita

Argitalpen-data: 

2017ko urriaren 11ko aginduaren bitartez, gaur LEADER 2017 laguntzak argitaratu dira, 2015-2020 aldirako Euskadiko LGP-aren esparruan onartu zen Leader zonako landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko.

Eskaerak aurkezteko epea irekita egongo da 2017ko azaroaren 3tik 23ra arte.

Laguntza hauek FEADER Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak %80an finantziatuta, OSOA Programaren esparruan, zazpi milioi euroko aurrekontua du (7.066.725 €), eta honako lerro hauetan banatuko da:

• Nekazaritzaz besteko jardueretarako enpresak sortzera bideratutako laguntzak (startup) (II. kapitulua)

• Enpresak sortu, handitu eta modernizatzeko laguntzak (III. kapitulua)

• Besteren kontura kontratatzeko laguntzak (IV. kapitulua)

• Udalerrietako oinarrizko azpiegitura eta zerbitzuak egin eta berritzeko laguntzak (V. kapitulua)

• Etxebizitzarako laguntzak (VI. kapitulua)

Toki Garapen Parte Hartzaileko Estrategian (LEADER ikuspuntua) zehaztutako helburuak, MENDINET Toki Ekintzako Taldeak proposatutakoa, betetzea da laguntza hauen helburua. Deialdia Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren 2016ko urriaren 6ko Ebazpenaren bidez onetsi zen, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapeneko Programan zehaztutakoaren arabera (plana Batzordearen 2015eko maiatzaren 26ko C (2015) 3479 Erabakiaren bidez onartu zen).