Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Argitalpen-data: 2017/07/14

Euskadiko LGPak, Osoa, 16. neurrian aurreikusitako Lankidetzarako laguntzen deialdia irekita

Deialdi honen bidez 3,4 milioi euro bideratuko dira, nekazaritza elikagaien sektorean kooperazio proiektu berritzailak sustatzeko. Hirugarren urtez jarraian iragarri dira diru laguntza hauek eta guztira 4 milio euro bideratu dira 51 proiektu bultzatzeko.

16. neurriaren asmoa da lankidetzan berrikuntza sustatzea, landa eta itsasertzeko ingurunean eta elikagaien industrian proiektu partekatuak sortuz edo elikaduraren balio kateko hainbat eremu elkar lotzen dituen ekimenen bidez.

Eskaerak aurkezteko epea 2017ko abuztuaren 12a arte irekita egongo da.

1305/2013 (EE) Erregelamenduaren 35. artikuluan aurreikusitako lankidetzarako laguntzak