Ekonomia eta Ogasun Saila

Finantza Informazio Publikoa zabaltzeko-egutegia

Jarraian adierazten da gutxi gorabehera zein egunetan ezagutaraziko diren Aurrekontu Orokorren gauzatzeari eta kitapenari buruzko datuak baita ordaintzeko batez besteko aldia, Euskal Autonomia Erkidegoko Enpresa Arlo Publikoari eta EAEko Diru-laguntza Programei dagokien informazioa ere.

  • Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontuen Gauzatzea

    o EAEren Aurrekontuen Hileko-Gauzatzea (Gutxi gorabehera hurrengo hilaren 15ean argitaratuko da)
    o EAEren Aurrekontuen Urteko-Gauzatzea (Gutxi gorabehera hurrengo urteko maiatzaren 31n argitaratuko da) 
      

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Arlo Publikoaren Aurrekontuen Kitapena eta Urteko Kontuak

o EAEko Aurrekontuen Kitapena (Gutxi gorabehera hurrengo urteko ekainaren 30ean argitaratuko da)
o Programaturiko Helburuen Betetze Maila (Gutxi gorabehera hurrengo urteko ekainaren 30ean argitaratuko da)
o Urteko Kontuak (Gutxi gorabehera hurrengo urteko uztailaren 31n argitaratuko da)

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Enpresa Arlo Publikoa

2009ko ekitalditik aurrera, sozietate publikoen eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoen ekonomia-eta finantza- informazioa, "Enpresa alor publiko"an jasotzen zena, "EAEko arlo publikoaren aurrekontuen kitapena eta urteko kontuak" atalaren parte da.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Diru-Laguntza Programak (Gutxi gorabehera hurrengo urteko uztailaren 31n argitaratuko da)   
  • Ordaintzeko batez besteko aldia

Administrazio orokorra eta erakunde autonomoen kasuan, hiruhilekoari dagozkion datuak argitaratzen dira, hiruhilekoaren ondorengo hilabetean; eta erakunde eta baltzu publikoen kasuan berriz, hiruhilekoaren ondorengo bi hilabeteren barruan

Azken eguneratzea: 2012/11/05