Ekonomia eta Ogasun Saila

Nortzuk gara

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza

Titularra: Alberto Ansuategi


Egitekoak

  • Jaurlaritzaren erdi-eperako politika ekonomikoaren gidalerro eta norabideak zehaztea; ekonomian eraginik baldin badute, sailen eta administrazio-atalen jarduerak koordinatzen laguntzea; eta jarduera horiek politika ekonomiko orokorrarekiko koherenteak izango direla begiratzea.
  • Jaurlaritzaren plangintza ekonomikoak bere baitan izan behar dituen tresnak eta edukiak definitzea eta sortzea, eta programa eta politika publikoen ebaluazioa sustatzea eta bultzatzea, hori bai, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari barruko kontrol ekonomikoaren arloan dagozkion eskumenetatik ezer kendu gabe.
  • Euskal arlo publikoak -osotasunean harturik-, herri-administrazioek eta enpresa-arlo publikoak ekonomiaren eta finantzen arloan zer egiten duten jakiteko jarraipena eta azterlana egitea, hartara, errazago doitu eta eguneratu ahal izan dadin Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioaren urte anitzerako programazioa.
  • Euskal Autonomia Erkidegoak parte hartzen duen gainerako herri-erakundeen jarduerak planifikatzen parte hartzea, Jaurlaritzak erabakitzen duen moduan; eta gizarteko eta ekonomiako eragileek parte hartu ahal izateko moduak dinamizatzea eta sustatzea, ekonomia­ren planifikazio hitzartua lortzearren, benetan.
  • Indarrean diren arauen arabera lurraldea antolatzeko izango ditugun tresnak sortzeko prozesuetan parte hartzea, hain zuzen ere, eskualdearen plangintzan eragina duten eta ekonomiarekin zerikusia duten erabakietan.
  • Euskal ekonomiari buruzko azterlanak, txostenak eta argitalpenak egitea, bai orokorrak bai arlokakoak.
  • Autonomia-erkidegoko administrazioak egiten dituen eta jarduera ekonomikoan eragina duten azterlan guztiak koordinatzea, eta ekonomiaren arloan diharduen edozein organori laguntza teknikoa eskaintzea, Plangintza eta Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak edo Gobernu Kontseiluak zehazten duten bezala.
  • Ikerketa ekonomikoetarako metodoak garatzea, eta bereziki, euskal ekonomiarako ereduak eta ekonomia horren arloetarako eta/edo zatietarako ereduak garatzea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoaren egoera ekonomikoari buruzko urteroko eta sei hileroko txostenak egitea. Txosten horiek Euskadiko aurrekontu-erregimenaren arauetan eta Euskadiko Gizarte eta Ekonomia Kontseiluaren arauetan daude aurreikusita.
  • Ekonomia eta politika ekonomikoa -bai Euskadikoa bertakoa bai, bestela, Euskadin eragina duena- zertan den eta orokorrean eta arloka nola bilakatzen ari diren jakiteko jarraipena egitea, eta nazioko eta nazioar­teko koiuntura ekonomikoaren jarraipena egitea, aurreikuspen-teknikak sortuz eta erabiliz, eta koiuntura ekonomikoari buruzko azterlanak, txostenak eta argitalpenak eginez.
  • Jaurlaritzak, salbuespenez, urteko aurrekontua baino haratago beste neurri ekonomiko-finantzariorik hartu behar badu, neurri horiek aztertzea eta analizatzea.
  • Sailaren estatistikak ekoizteko lanak bultzatzea, proposatzea eta garatzea, Euskal Estatistika Erakundeari (Eustati) eskumenetatik ezer kendu gabe.
  • Euskadik Europar Batasunean izan behar duen Esparru Estrategikorako proposamena egitea, eta Euskadirako Estatu Laguntzen Maparako proposamena egitea, erkidegoko bete beharreko arauetan jartzen duen moduan.
  • Erkidegoak Euskal Autonomia Erkidegoan esku hartzeko dituen programak eta ekimenak egitea, haien jarraipena egitea eta kontrolatzea, Europako eskualde-politikaren arloan; nekazaritza, arrantza eta elikadura arloan eskumena duten sailei dagozkien programak eta ekimenak izan ezik.
  • Europako ekonomia-politika nola bilakatzen eta garatzen ari den ikustea eta informazio hori Jaurlaritzari ematea, batez ere eskualde-politika.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko barruko eskualde-politikari buruzko programak egitea, proposatzea eta kudeatzea.

Euskadiko Prezioen Batzordea eta saileko Estatistikarako Organo Berezia ere Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzara atxikita daude.