Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Argitalpen-data: 2017/01/17

Getariako Txakolinaren esportazioak goraka EEBBetako eta Japoniako merkatuetan

Gaur Getariako Txakolinaren uzta berria aurkeztu San Anton. 2016ko uzta beste urteetan baino handiagoa izan da, 3.800.000 botila ekoiztu dira.

Eusko Jaurlaritzak Txakolinaren sustapena eta komentzializarioari ematen dion babesa adierazteko gaurko ospakizunean Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariak, Ikerne Zuluagak, parte hartu du. Babes neurrien artean Jaurlaritzak ardoaren OCM-ren diru-laguntzak bideratzen ditu.

Urtero Txakolinak nazioarteko merkatu-hobiak lortzen ari dela gourmet produkutua bezala eta nazioartekotze deiera argia adierazten duela azpimarratu du Zuluaga zuzendariak.

Izan ere, ekoizpenaren %10 EEBB, Frantzia, Ingalaterra eta Japonian banatzen da. Gipuzkoak jarraitzen du oinarrizko merkatu izaten eta Euskal Autonomia osoa %80-rekin.

Datu onak Jatorri Izendapenerako 2016an

Getariako Txakolinaren Jatorri Deituraren 27 urte hauetako ibilbidean, salmenten errekorreko urtea izan 2016.

Bi upategi berri izena eman dute Jatorri Izendapenean. Guztira 33 upategi dira lehenik eta behin mahastizaleak direla, hau da, mahatsa ekoizten dutela, txakolina egiten dutela eta beraiek direla merkaturatzen dutenak.

Pasa den denboraldian, inskribatuak dauden %70 upategiek Jatorri Izendapeneko produkzio osoaren %10 exportatu dute. Honek nahi du esan aurreko uztarekin alderatuz exportazioa %36- ean haunditu dela.

Eguraldiari dagokionez, 2016ko aurtengo uztaren produkzioa kantitateari dagokionez oso ona izan da. 4.255.000 kilo eta bataz-beste 3.800.000 botila ekoiztu dira. Getariako Txakolina ia guztia txakolin txuria egiten da, hau da, %94. Gainontzeko 6% ia guztia txakolin gorria egiten da. Azken urteetan txakolin gorriaren elaborazioa haunditu egin da Estatu Batuak eta Ingalaterra bezalako kanpoko merkatuentzat.

Mahasti Jaun golardoak

Gaur ere Mahasti Jaun golardoak eman dira, gastronomiaren, euskal-kulturaren eta txakolinaren alde lan egin duten pertsona edo entitateei zuzendutak. Oraingoan Mahasti Jaun izendatuko dira Luis Irizar Sukaldaritza Eskola 25. urteurrena ospatuko duelako urte honetan eta Zarautzeko surfista Aitor Francesena, Munduko Txapelduna ikusteko ezgaitasuna duten modalitatean.